ETAren adierazpenetik igarotako urtea baloratu du Ezker Abertzaleak

http://ezkerabertzalea.info/

 

ETAk su eten orokor, iraunkor eta egiaztagarria adierazi zuenetik urtebete betetzen den egunean, testuinguru politikoaren inguruko bere hausnarketa helarazi nahi dio Ezker Abertzaleak iritzi publikoari.

Ekimenez josirikoak izan dira azken hamabi hilabete hauek, erreferentzia nagusiak Gernika eta Bruselako Adierazpenei erantzuten zien urtarrileko ETAren su etena, Donostian buruturiko Nazioarteko Konferentzia eta jardun armatua behin betiko eteteko ETAren erabakia direlarik.

Gatazka politikoa bere osotasunean konpontzeko baldintzak jarriak dauden egoera politikoa ahalbidetu dute itzal handiko ekimen hauek.

Irakurtzen jarraitu

Laburpen hitzak ,

Euskal Presoak Euskal Herrira! #kolosala izan da


Euskal presoen alde, inoiz egin dugun manifestaziorik handiena.
Historikoa.

bideoa: GARA.net
Euskal Herrian argi eta garbi adierazi dugu zer nahi dugun, eta horretarako pausuak eman behar ditu mundu guztiak.
Ezker Abertzaleak, ETAk eta Euskal Herriaren aldeko indarrek eman dituzte pausuak, Nazioarteko Konferentziak eta Gernika zein Bruselako akordioek eskatu bezala.
Espainiar eta Frantziar gobernuek egin beharko dute orain berea.
Euskal Herriak konponbidea behar du, irtenbide politikoa, presoen askatasuna, gure eskubideen aitortza.

Laburpen hitzak , , , , , ,

Garmitxa eta Larrabetzuko Udala

Larrabetzuko udalaren mezua:

Abenduaren 31ean, herrian antolatu zen Urieri Buelta 1. Lasterketa dela eta, Udalak balantze oso positiboa egiten du.

Guztira 161 korrikalarik parte hartu zuten, honako kategorietan banatuta:

  •    0-7 urte: 34 partaide.
  •    8-10 urte: 15 partaide.
  •    11-14 urte: 7 partaide.
  •    15 urtetik aurrera: 105 partaide.

Ikusita zelako parte hartzea eta zelako giro ederra bizi izan gendun, Udalak bere esker ona agertu nahi die Garmitxa Elkarteari eta Hori Bairi egindako antolakuntzagatik, lan egin zuten bolondres guztiei eta bertaratu zen jendeari.

Lasterketan batu den irabazi garbia 380 eurokoa izan da, bere osotasunean Garmitxa Elkarteari zuzendua.

Auzolanean egingo dogu!

Eskerrik asko.
Larrabetzuko Udala

Laburpen hitzak

PNV-PP hitzarmenak Kutxabank interes espekulatiboen mesedetan jartzen du

http://ezkerabertzalea.info/

Administrazio Kontseilua osatzeko orduan jazotakoak larriak izan arren, ezinbestekoa da PNV-PP akordioak dakarrenari erreparatzea.
· Administrazio Kontseiluko ordezkari kopuruaren inguruko eztabaidak, Ezker Abertzalearen iritziz oso garrantzitsua den eztabaida bat estali du: Zein izan behar du Kutxabank-en papera eta funtzioa?
· Abiapuntua oso larria: PNV eta PPk bat eginda, betiko eskuinaren politika eta irizpideen arabera gidatuko da gaur gaurkoz Kutxabank.
· PNVk zein PPk bat egiten dute ekonomiaren ikuspegi neoliberalean, hain zuzen ere, egungo egoera ekonomiko katastrofikora ekarri gaituen ereduaren defentsan egiten dute bat bi alderdiek.

Irakurtzen jarraitu

Laburpen hitzak , ,

ZORIONAK ENDIKA

Gaur, Urtarrilak 3, ENDIKAren urtebetezea da.

ZORIONAK!.

Gazteen kontrako errepresioa dela eta, 2010. urtetik herritik kanpo dau. 2011. Apirilean Frantziko poliziak atzilotu zuen eta espaiñaratu Maiatzean.

ENDIKAren delitua:   GAZTE ETA ABERTZALEA izatea.

Laburpen hitzak , ,

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

Euskal preso politikoen euskubideen alde, gaur egin den konzentrazioaren irudiak

Urtarrilaren 7an Euskal Herria hustu behar dugu Bilboko kaleak betetzeko

http://ezkerabertzalea.info/

Azken hilabeteotan hainbatetan adierazi dugun moduan, Ezker Abertzalearen iritziz normalizazio politiko eta demokratiko prozesuan aurrera egiteko lehentasun osokoa da Euskal preso politikoek pairatzen duten egoerari bere osotasunean eustea.

Euskal Preso Politikoen Kolektiboari ezartzen zaion espetxe politika behin betiko etetea izan behar du Ezker Abertzalearen iritziz lehen urrats bat, nahiz eta urrats ez nahikoa izan. Presoei jazartzen zaien espetxe politika bere baitan mantentzea soilik aurreko konfrontazio egoera mantendu nahi denaren prismatik uler daiteke. Euskal jendartearen gehiengoak behin betiko gainditu nahi duen gatazka egoera bat hain zuzen ere.

Irakurtzen jarraitu

AMAIUR: Madrilen egondako lehen bi asteen balorazioa

AMAIUR.INFO

Desde el mismo instante en que pisamos Madrid, el Partido Popular se ha empeñado en silenciarnos. Los obstáculos han sido continuos. No han cejado en su empeño de ponernos trabas.

Desde el primer momento, el Partido Popular, se ha opuesto dialogar, a buscar puntos de encuentro, a buscar formas de entendimiento. No tardó ni un día en marginarnos de su ronda de contactos con el resto de partidos políticos. Y después nos ha negado grupo parlamentario propio. Esta actitud, solamente se entiende, desde una posición inmobilista, negacionista… que tiene un miedo acérrimo al debate, a la política, a la sinceridad.

Irakurtzen jarraitu

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.