2003-2007 legegintzaldiko kudeaketaren auditoria

AUDITORIA

2007ko maiatzeko hauteskundeen aurreko legegintzaldia demokrazia bakoa izan da Larrabetzun. Herritarren babesa jaso zeuen Larrabetzuarrok Herri Plataforma guztiz baztertuta egon zan eta ezin izan zeuen bozkatu zuten herritarren babesa udaleko lanean gauzatu. Larrabetzun ez, baina Euskal Herriko hainbat udaletan, bazterketa horrek, apartheid horrek, bere horretan dirau.

Bazterketari demokratikoki erantzun gurean eta interes alderdikoi eta ekonomikoetan oinarritutako gestiogintza desagertarazoteko asmoz, EAE-ANVk herritarren parte hartzean eta udalaren funtzionamendu demokratikoan oinarritutako proposamena egin dau Euskal Herriko erabakigune guztietarako.

Gure ustez, udala ezin da alderdi baten interesen menpe egon, udala ezin da gestiora mugatzen dan erakundea izan, ezin da enpresa bat balitz bezala kudeatu. Eta horixe da, gure ustez, 2003-2007 legegintzaldian gertatuta zana.

Gure ustez, herritarrak informatu egin behar dira, herritarrei euren eguneroko bizimoduan eragina dekien gaietan iritzia emoteko aukera eman behar jakie, herritarrek erabaki behar deurie zelango Larrabetzu gura deurien. Eta horixe lortu gura dogu EAE-ANVkook datozen lau urteotan.

Eta helburu hori lortzeko, ezinbestekoa jaku udalaren benetako egoera ekonomikoa zein dan jakitea, diru kontuak argi izatea.

Eta kontuak argi eta garbi egon daitezen eta herritar guztiok horren berri izan daigun, uste dogu biderik neutral eta objetiboena, auditoria independientea egitea dala: Auditoria hori kanpoko agente batek egitea proposatu gura dogu 2003-2007 urteetako dokumentazioa birpasatu eta egiaztatu dagian.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.