Posted in Urtarrila 2008

2008ko aurrekontuek: Herritarron iradokizunek

Hona hemen herritarrok 2008ko aurrekontuetarako egin doguzen proposamenak. Danak ezingo direz bete, orain lehentasunak zehaztu behar direz. Metodologia hau lehenengoz erabili dau Larrabetzuko udalak Herrigintzan sasoiatatik. Hasteko ez dau txarto. Datorren urtean egongo da zer hobetu. Baina gure ustean inportanteena egiten gabiz, herritarrok zelango herria gura dogun erabakiteko bitartekoak eta neurriak hartuten gabiz eta herritarrok erakutsi dogu badogula zeresana.

Proposamenak hiru lekutatik helarazo ahal izan direz eta horren arabera eta arloka banatuta dauz. Irakurtzen jarraitu

ILEGALIZAZINOATARAKO HURRENGO PAUSUEK

GARA egunkaritik hartu dogu:

Gobernu espainolak aditzera eman duenez, EAE-ANV eta EHAK alderdi politikoak legedi espainoletik kanpo uztearren, datozen egunetan ondoko pausOak emango dituzte: Irakurtzen jarraitu

TORTURARIK EZ. Udalean sartuko dogun mozinoa

Hona hemen oso osorik gaur bertan udalean sartuko dogun mozinoa. Gure nahia eguen honetan egongo dan udalbatzarrean eztabaidatutea da:

UDAL OSOKO BILKURARA

Igor Portu Juanenak eta Mattin Sarasolak jasandako Tortura larrien aurrean Espainiar Estatuak euskal herritarren aurka erabiltzen duen Torturarekin amaitzea helburua duen MOZIOA aurkezten da, Irakurtzen jarraitu

EZ GAITUE LEGEZ KANPORATUKO, EZ GAUZ EUREN LEGEPEAN-ETA!

Ez da lehenengo biderra izango eta azkena izan dadin egin behar dogu borroka. Ezin dogu onartu, barriro be, euskaldunak, ezkertiarrak eta independentzia zaleak izateagatik legez kanporatzerik. Espainiako auzitegietan ez dau justiziarik euskaldun, ezkertiar eta independentzia zaleentzat, espainiako auzitegietatik ez datorku egurre besterik; beraz, guk ez doguz euren legeak onartuko. Ezelango froga barik, helburu politikoak bide politikoen bitartez defendatzearren legez kanporatu eta gartzelaratu gura gaituenari ezetz esatera goaz, espainolak izan gura ez dogulako legez kanporatu eta gartzelaratu gura gaituenari aurre egitera goaz. Izan be, hori da legez kanporatu gura deuriena: Euskalduna izatea eta ez espainola. Baina aurre egiteko, berba egiteaz aparte, beste zeuzertxu gehiago egin beharko dogula uste dogu. Horregaitik, datozen egunotan honako mobilizazinoatan parte hartzeko deia egin gura dotsuegu:

EHAK eta EAE-ANVren jardunaren suspentsinoa jakinarazoten dan egunean berean eta hurrengoan:

  • 20:00etan plazan

Suspentsinoko astean bertan

  • Herribatzarra Angulerin

Suspentsinotik hurrengo zapatuen

  • Manifestazino nazionala Bilbon

Manifestazino nazionaletik hurrengo asteburuen

  • Itxialdie Larrabetzuko udaletxean. Itxialdien hainbat ekitaldi.

Bitartean behar bat baino gehiago egin beharko dogu: Herritarron artean berba egin, elkarteakaz batzartu, pankartak, kartelak, portaladak, buzoneoak, megafonie paseu… Bakotxak ahal deuena.

Zuei zer bururatuten jatzue? zer gehiago egin ahal dogu? Egin proposamenak eta bidali hona bertora

Ekiogun ba, Euskal Herrie deku irabazteko-ta!

Gora gu ta gutarrak!

LARRABETZUKO PLAN OROKORRA GARATZEKO KONTSEILUAREN 1.AKTA

Joan dan asteko eguenean egin zan batzarraren akta bidali dosku bertaratu zen larrabetzuar batek. Euskara itzultzen dan bitartean, kontseilukide horrek bidali lez dakargu hona:

Primera reunión previa del Consejo Sectorial Urbanístico para la Revisión del Planeamiento del Municipio de Larrabetzu , 17 Enero 2008, iniciada a las 19h20 y concluida a las 21h30.

ACTA INFORMAL PREVIA Nº 1

Presentes convocantes, por parte del Ayuntamiento:

Tomás Ordeñana Egileor Alcalde

Juan Manuel Basterretxea Barandika* Concejal

José Luis Barrenetxea Gaztelua* Concejal

Jose Martín Hormaetxe Izagirre* Concejal

Asier Urgoiti Rementeria* Concejal

Vecinos Empadronados invitados por el Consistorio a formar parte del citado Consejo.(Presentes)

Gotzon Berrojalbiz Olabarri Vecino Empadronado

Sabin Arana* ………. Vecino Empadronado

Alberto Albaizar Buisán Vecino Empadronado

Vecinos Empadronados invitados por el Consistorio a formar parte del citado Consejo. (Ausentes por defecto en la convocatoria)

Iñigo Martínez de Alegría Mancisidor* Vecino Empadronado

Joseba Riboó Escalante Vecino Empadronado

A**XX Vecina Empadronada

B**XX Vecina Empadronada

C**XX Vecina Empadronada

D**XX Vecina Empadronada

E**XX Vecina Empadronada

** Las vecinas ausentes, no habían sido aún identificadas ni determinadas en cantidad y en consecuencia no pudieron ser convocadas, quedando como la primera tarea pendiente de definición y decisión.

La reunión convocada para las 19h00, se inicia a las 19h20.

Abre la sesión Tomás,

haciendo referencia en líneas generales a que:

· dado que el último Plan General de Urbanismo (Normas Subsidiarias de Larrabetzu) presentado había sido objeto de una paralización tras las elecciones y requería una urgente Revisión y Actualización, y que

· habiendo sido compromiso electoral de algunas de las agrupaciones electorales del Municipio, la creación en el Municipio de una Comisión o Consejo que facilitara la comunicación con el conjunto de l@s Vecin@s Empadronad@s,

…el Pleno del Consistorio ha decidido crear un Consejo Sectorial con la voluntad y finalidad de que sirva para facilitar que la Revisión y consecuente Nueva Redación del Plan General de Urbanismo, se lleve a cabo de tal modo que resulte:

1. bien informado,

2. con el consenso personal más amplio posible de l@s Vecin@s Empadronad@s en este municipio, y

3. realizado lo antes posible,

…lo que es deseo unánime del Consistorio.

El Pleno del Consistorio crea en consecuencia el:

Consejo Sectorial para la Revisión del Plan General de Urbanismo de Larrabetzu.

Con tal fin las diferentes agrupaciones electorales del Municipio vienen proponiendo, como posibles miembros de dicho Consejo, una relación de Vecin@s Empadronad@s que pudieran actuar de puente entre el colectivo general de Vecin@s Empadronad@s de Larrabetzu y el Consistorio y Grupo o Grupos de Profesionales que, contratados a tal fin, queden encargados de llevar a cabo las tareas de captación y preparación de la información correspondiente al sentir de los Vecin@s Empadronad@s de Larrabetzu, respecto de la consulta que se pretende llevar a cabo.

El resto de los participantes miembros del Consistorio e invitados asistentes fueron participando aportando diversos aspectos, entre los que sobresalen:

· Se pretende que el propio Consejo Sectorial en sí, y contando con la presencia de los Vecin@s Empadronad@s que en él participen, sirva de intermediario, auditor, y garante de que la tarea por realizar se lleve a cabo con el mayor respeto personal y ciudadano, de modo que el mayor número de vecinos sientan confianza respecto a que sus ideas y propuestas serán consideradas, estudiadas y tenidas en cuenta en la redacción definitiva resultante del nuevo Plan General Urbanístico de Larrabetzu. En cualquier caso, las ideas serán debatidas y los resultados finales, incluso las eventuales negativas a propuestas, quedarán explicadas en todos los casos.

· En principio, se anticipó que, en líneas generales, y teniendo en cuenta algunas otras informaciones recogidas de situaciones y casos análogos, se preveía, una vez constituído el Consejo Sectorial, localizar un Grupo o Equipo de Profesionales expertos en varias áreas de comunicación, previo establecimiento del correspondiente Pliego de Condiciones y Concurso Público para elaborar y llevar a cabo un plan de captación y elaboración de información en varias etapas.

En las diversas etapas, se establecerán consultas, todas las necesarias, incluso con carácter reiterativo que sea preciso, con las personas y diversas asociaciones y grupos de trabajo e interés de Larrabetzu, con el fin de comprender de la forma más fidedigna el sentir, necesidades, problemáticas y puntos de vista más variopintos del conjunto de los Vecin@s Empadronad@s de Larrabetzu, relativos a cómo sería el Larrabetzu de nuestros sueños desde hoy a dentro de 20 años (el período también sería a definir).

A tal fin pareció urgente la redacción de un “Reglamento del Consejo Sectorial para la Revisión del Plan General de Urbanismo de Larrabetzu”, práctica que se encuentra habitualmente establecida en casos análogos, en el que queden plasmados los correspondientes: “Definiciones, adscripción, objetivos, funciones y facultades de actuación, composición, funcionamiento, régimen interior, etc. del Consejo”.
Quedó definido que la próxima reunión sería el día jueves, 7 de febrero 2008, a las 19h00, habida cuenta de que las semanas que predceden están muy ocupadas con los presupuestos municipales.

Quedan como puntos prioritarios urgentes los siguientes:

1. La definición y convocatoria del conjunto definitivo de integrantes del Consejo Sectorial, todos los géneros incluidos.

2. La convocatoria a título de consulta de dos profesionales, residentes en Larrabetzu, relacionados con la Universidad del País Vasco con experiencia en estos temas, por ver si estarían dispuestos a colaborar en la elaboración de un borrador de Pliego de Condiciones para la contratación de los profesionales de comunicación.

3. Redacción del Reglamento Regulador del Consejo Sectorial.

4. Convocatoria de una reunión de trabajo con los redactores del Plan General anterior para conocer sus pormenores, planteamientos y condiciones, así como las alegaciones que se hicieron en su día al mismo y las decisiones finales.

5. Se decidió crear un centro de recopilación de la información disponible específica para los miembros del Consejo Sectorial.

Se pidió a los asistentes que en la medida de lo posible antes de la próxima reunión colaboren dentro de sus capacidades en la preparación, a nivel personal de los puntos pendientes, de modo que puedan aportarlos en la misma.

Larrabetzu 19 Enero 2008-01-19

LARRABETZUKO PLAN OROKORRA

Joan dan asteko eguenean, Larrabetzuko Plan Orokorra egiteko kontseiluaren lehen batzarra egin zan. Gogoratuko dozuenez, aurreko legegintzaldian PNVk berak bakarrik diseinatutako plana bertan behera geratu zan EAE-ANV eta EB-ARALAR-Independienteak koalizioaren arteko adostasunari esker. Larrabetzuren etorkizuna herritar guzti guztien artean erabaki behar dala pentsetan dogulako bota gendun atzera PNVren plana. Orain, Larrabetzu auzolanean egiteko aukera itzela dekogu, orain larrabetzuar guztiok eukiko dogu zelango herria gura dogun esateko aukera. Herrigintza alkatetzan egon zan sasoitik ez da holangorik egin, azken 28 urteotan PNVk udala herritarrengandik guztiz aparteko erabakigunea izatea lortu dau, larrabetzuar askok konfidantza eza eta itzelezko hurruntasuna sentiduten dogu udalarekiko. Plan Orokorra eta aurrekontuak heurak be parte hartzean oinarrituta adostutea lortuten badogu, elkarbizitzarako eta Larrabetzu herri bizi eta batua izateko helburua askoz hurrago eukiko dogu.

Joan dan asteko batzarra egon aurretik, beste pare bat egin ziren eta hona adostu zana:

LABURPENA

EGIN DIREN 2 BATZARRETAN ONDORENGO PUNTUAK ERABAKI DIRA:

· PLAN OROKORRA GARATZEKO KONTSEILUA ERATZEA

OSAERA:

· ALDERDI BAKOITZEKO ZINEGOTZI BANA

· ALDERDI BAKOITZAK PROPOSATUTAKO 2 HERRITAR.

IZAERA:

· AHOLKUTZAILE ETA DELIBERANTE

· MODU IRAUNKORREAN BATUKO DA.

FUNTZIOA:

· PLANTEATZEN DIREN EKIMEN, IRADOKIZUN, PROPOSAMEN ETA ALTERNATIBAK AZTERTUKO DITU ETA PLAN OROKOR BARRIA EGITEKO OINARRIZKO ZUTABEAK DEFINITU, TEKNIKOEK SOILIK ERREDAKTATZEKO.

ERABAKITZEKO

  • PARTE HARTZE TALDEA: ADOS KONKURSORA ATERATZEKO. ZEHAZTU BEHAR DA ZEHATZ MEHATZ ZE LAN EGIN BEHAR DUEN, ZE EZAUGARRI BETE BEHAR DITUEN…DIRU KOPURUA EZARTZEKO. EGOKIENA IKUSTEN DA KONTSEILUAN BERTAN IKUSTEA.
    • DESBERDINTASUNAK:
      • PNV: PARTE HARTZE TALDEA SOZIOLOGOEZ OSATUTA EGON BEHAR DA. ASKOZ GEHIAGO EZ DU ZEHAZTEN BAINA ARKITEKTOAK EDO AHOLKULARITZA TEKNIKOA EZ DU AIPATZEN, KONTRA JARTZEN ERE EZ.
      • EAE: TALDE HONEK BI EZAUGARRI BETE BEHARKO DITU:
          • METODOLOGIA PARTE HARTZAILEA ERABILI BEHAR DU HERRITARRENGANDIK INFORMAZIOA JASOTZEKO.
          • GIZARTE IKUSPEGITIK HIRIGINTZA LANTZEA, HAU DA ARKITEKTOEZ ERE OSOTUA. MODU INTEGRAL BATEAN GAIA LANTZEA.

§ EB-A: ONDO IKUSTEN DU BAINA EZ DU ZEHAZTEN BERE IDEIA.

§ KOMUNIKAZIO TALDEA:

o EAE: INFORMAZIOA KALERATZEKO ETA PARTE HARTZE TALDEARI LAGUNTZA EMATEKO KOMUNIKAZIO TALDEAREN BEHARRA DAGOELA PLANTEATZEN DU.

o PNV: APROPOSENA IKUSTEN DU LEHENGO KONTSEILUA ERATU ETA ONDOREN SUERTATU AHAL DIREN BEHARRIZANEI BURUZ HITZEGIN.

o EB-A: ONDO IKUSTEN DU KONTSEILUA ERATZEA

  • TEKNIKOAK

- PNV: AURRETIK LANA BADAGO EGINDA: ZENBAT ERREKA DAUZEN… HAU DA DATU OBJETIBOAK. HORRETARAKO UDALETXEKO TEKNIKOA ERABILTZEA PROPOSATZEN DU. PLANA ERREDAKTATZEKO KANPOKO TEKNIKOEN BEHARRA ONDO IKUSTEN DU.

- EAE: ONARTZEN DA LAN BAT AURRETIK BADAGOELA EGINDA, SEGURASKI DATU GEHIAGO BEHARKO DIRA DIAGNOSTIKOA EGITEKO. KANPOKO TEKNIKOEN BEHARRA IKUSTEN DU.

- EB-A: PNVrekin BAT EGITEN DU. UDALETXEKO TEKNIKOA LEHENENGO PAUSUETAN GITXIENEZ EGOTEA ONDO IKUSTEN DU.

ILEGALIZAZINOARI AURRE EGITEKO

Alderdien legearen aurka zauzien guztioi, ideia politikoak legez kanporatzearen kontra zauzien guztioi, proposamen politiko guztiek aukera berdinak izan behar deuriezela pentsetan dozuen guztiok, ZER EGINGO ZEUNKIE ILEGALIZAZINOARI AURRE EGITEKO?

BERBARAKO:

- Espainolek onartutako alderdien legeari INTSUMISINOA. Eta zelan gauzatu intsumisino hori? Udalbatzarrak onartutako idatzi baten bitartez, Larrabetzuko herriak zera zabaldutea: LARRABETZUN, ZUEN LEGEAK EZ DAU BALIO, HEMEN EAE-ANV ETA OSTANTZEKO AUKERA GUZTIEK LEGALAK DIREZ.

ZER DERITZOZUE? ZER EGIN GEINKE?

2008ko AURREKONTUAK: HERRIBATZARREAN EGINDAKO PROPOSAMENAK

Atzo, urtarrilaren 9agaz, 2008ko aurrekontuak herritarron partehartzean oinarrituta egiteko herribatzarra egon zan Angulerin. Mahaian hizlari Ogasun batzordeko Marifeli, Kotolio eta Tomas eta udaleko kontuhartzailea dan Kepa. Herrigintza sasoitik, atzokoa izan zan aurrekontuak herritarren proposamenen arabera egiteko lehenengo herribatzarra. Larrabetzuar asko batu gintzezan, baina guk gehiago batzea gurako gendun. Udalaren eta herritarren arteko harremana normalizetako lehenengo ahalegina izan zan atzokoa, orain arteko udalaren funtzionamendua guztiz aldatuteko esfortzua. Metodologia hau EAE-ANVk proposatu zeuen eta EBk ontzat hartu zeuen. PNVk onartu besterik ezin izan zeuen egin, nahiz eta gero etxeetara bidalitako gutunean alkatearen izenean agertu deialdia. Izan be, noiz egin dau PNVk ahaleginik aurrekontuak herritarrokaz batera zehaztuteko? Egundo bez. EAE-ANVkook ez gabiz beharren medallak iminteko, baina uste dogu bakotxari berea emon behar jakola eta argi utzi behar dala udalarn funtzionamendua aldatuten badabil EAE-ANV eta EBren ahaleginari esker dala.

Sarrera labur honen ostean, laburbildu daigun atzoko herribatzarrean gertatutakoa:

- Mahaitik honek zenbakiek azaldu ziren:

  • Gastuak, guztira: 2.167.823,00€
  • Diru-sarrerak, guztira: 2.941.660,00€

Inbertsioetarako geratuten dana: 773.837,00€

  • Inbertsioetarako aurrez udalaren batzordeetan onartutakoa:
  • Eskolako aterpea eraikitzea
  • Haurreskola zabaltzeko lanak
  • Errebaleko egoitzaren ( Batzoki zaharra) 2.fasea
  • Igerilekuak legearen arabera egokitu
  • Frontoiaren inguruko argi-indar sistema hobetu

Azalpen horren eta beste batzuen ostean, herritarrok hainbat galdera, zalantza eta ekarpen agertu genduzan. Ordenatu barik, agertu legez ekarri doguz hona:

- Txinpasmendi guraso elkartea: Eskola txiki lotu da. Etorkizunera begira neurriek hartuten hasi beharko litike.

- Aurrekontuak aurkeztukeran, honako terminoetan be aurkeztu:

  • Dirua zelan banatuten dan, ehunekoetan be adierazo. Berbarako, aurrekontuaren ehuneko zenbat dan hezkuntzarako, zenbat hirigintzarako, zenbat kulturarako, kirolerako…
  • Beste udal batzuen aurrekontuekaz konparazinoak

- Aprobetxamendu lukratibotik datorren dirutik ( eraikuntzetatik-eta) zati handi bat udalak lurzorua erosteko erabili, gero, lurzoru horretan babes ofizialeko etxebizitzak zein etxebizitza sozialak egiteko.

- Udalak, asteburuetarako aisialdirako eskeintzak egin, berbarako, zinea.

- Larrabetzuko emakumeen egoera zein dan ikertuteko diru-partida zabaldu.

- Edadekoentzako eguneko zentroa.

- Ikastaroak: Eguneroko bizitzarako baliagarriak direzen ikastaroak. Gazteen heziketa sexualari buruzkoak.

- Ginekologia zerbitzua.

- Iturrikoetxeko txinboak: Inguruko errepidea oinezkoentzako bihurtu.

- Zubitaldeko parkea: Arbolak sartu gerizpeak egon daitezen. Iturrie.

- Parkeak direzela-eta: Larrabetzun, ahalik eta zentrikuen, parke bakarra egin, herritarrak batuko dituen parke bakarra egin, ez herritarrak banatuko deituzen parke txiki bat baino gehiago. Helburua herritarren arteko kohesinoa, batasuna, izan daitela, ez banaketa.

- Larrabetzuko produktuen azoka hamabostero edo hilero: Larrabetzuko baserritar, produktore eta kontsumidore batzuk batu egin direz bertoko produktuen azoka iraunkorra sortuteko. Hauxe, labur labur, beharrezko ikusten deuriena:

  • Promozinoa
  • Azpiegitura
  • Pertsonak gastue: Azokaren arduraduna
  • Asegurue

Gitxi gora behera, 18.000€

- Etxebizitza dala-ta:

  • Etxebizitza hutsen zensoa.
  • Etxebizitza erosteko larrabetzuarrok dekogun beharrizana jakiteko azterketa egin.
  • Etxebizitza hutsen alokairua bultzatuteko neurriak hartu
  • Etorkizunean etxebizitza sozialak, alokairuan imintekoak eta babes ofizialekoak egiteko, lurzorua erosten hasi.

- Leioako unibertsitatera joateko garraio publikoaren eskeintza handiagoa izan daiten neurriak hartu.

- Ensaioetarako lokalak sortu musikan, antzerkian edo dana dalakoan dabizenek non ensaiatu euki dagien.

- Liburutegia dala-ta:

  • Goizetan, asteburuetan, jai-egunetan eta oporretan zabalik egon daitela.
  • Liburutegia kudeatuteko eta kultur eskaintza koordinetako pertsona baten beharra aztertu.
  • Euskarazko liburu gehiago erosi.

- Energia: Udalaren eraikinetan ur-beroa eukiteko eguzki plakak imini. Hasierako gastua 3 urtean amortizetan da.

- Autobus lanzadera horretakoak:

  • Lezamako trenera
  • Etxebarriko metrora

- Ikerketa soziolinguistikoa egin: Lehenengo 6 hilabeteetan ikerketa egin eta hurrengoetan plana diseinatu.

- Behinola Agenda 21erako hainbat herritarrek egindako proposamenak berreskuratu.

- Kirol zerbitzuak direzela-eta:

  • Frontoian bulderra
  • Kontuan euki herria hazten doan heinean, gimnasioa txiki lotuko dala.
  • Futbolaz eta esku-pilotaz gain, beste kirol jarduera batzuk bultzatuteko neurriak hartu.

- Urte osoan zehar herrien dekoguzen jai eta ospakizun piloari erantzuteko eskenatokia, txozna, aulkiak eta mahaiak erosi.

- Igerilekua.

  • Urte osoan erabili ahal izateko estali
  • Ezindu eta edadekoentzako atondu

- Herri osoari buruzko irisgarritasun plana egin, ezinduek eta edadekoek gure deurien lekuetara joateko oztoporik egon ez daiten.

- Txakurren jabeek, txakur kakak batu egin behar direzela kontzientzietako kanpaina.

- Udalaren webgunea barriztuteko deialdi publikoa egin.

- Durangaldera komunikazinoa garraio publikoan egiteko aukera aztertu.

- Herriko plaza zatituko deuriezan arbolak eta jesarlekuak berkokatu.

- Larrabetzuko merkatarien gida.

- Aparkalekuak.

- Aisialdirako ikastaroez gain, formaziorako ikastaroak: informatika, elektronika, nekazaritza, brikolajea…

Gogoratu proposamenak egiteko azken eguna URTARRILAREN 14a dana.

Eta proposamenak egin gura dituenak aukera bat baino gehiago deko:

  • Udaletxeko sarreran dauen buzoian sartu.
  • Udaletxera joan eta instantzia bidez sarrera egin.
  • Helbide honetara bidali: larrabetzuko.udala@sarenet.es

Hemendik aurrerako metodologia:

  • Herritarron proposamen guztiak Ogasun batzordekoek jasoko deituez.
  • Ogasun batzordekoek sailkatu eta udaleko batzordeetakoei emongo deutsiez.
  • Batzordeetan lehentasunak zehaztuko direz
  • Lehentasunen araberako proposamena herritarrei azalduko jakie beste herribatzar baten.

EAE-ANVkook herritar guzti guztiok animatu gura doguz proposamenak egin daiguzan, 2008ko aurrekontuek auzolanean zehaztu daiguzan, herri bat izan gaitezan.

2008ko Aurrekontuek auzolanean

Datorren astean herribatzarra egingo da 2008ko aurrekontuek auzolanean zehaztuten hasteko:

EGUNA: Urtarrilaren 9a

ORDUA: 19:00

LEKUA: Anguleri

Herribatzar horretan herritarrok izan behar dogu protagonista, geuk esan beharko dogu zertan inbertitu behar doguzen diruek; derrigorrezkoak direzen gastuetatik aparte geratuten direzen diruek zertan erabili behar doguzen. Larrabetzuko EAE-ANVkook pentsetan dogu sano dala garrantzitsua ahalik eta herritar gehien joatea herribatzarrera eta ahalik eta ekarpen edo aportazino gehien egitea. Udalgintza beste era batera egiten hasteko ezinbestekoa deritzogu herritarrok parte hartzeko eta erabakitzeko gaitasuna eukiteari. Udalgintza herrigintza be badala deritzogulako.

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.