2008ko AURREKONTUAK: HERRIBATZARREAN EGINDAKO PROPOSAMENAK

Atzo, urtarrilaren 9agaz, 2008ko aurrekontuak herritarron partehartzean oinarrituta egiteko herribatzarra egon zan Angulerin. Mahaian hizlari Ogasun batzordeko Marifeli, Kotolio eta Tomas eta udaleko kontuhartzailea dan Kepa. Herrigintza sasoitik, atzokoa izan zan aurrekontuak herritarren proposamenen arabera egiteko lehenengo herribatzarra. Larrabetzuar asko batu gintzezan, baina guk gehiago batzea gurako gendun. Udalaren eta herritarren arteko harremana normalizetako lehenengo ahalegina izan zan atzokoa, orain arteko udalaren funtzionamendua guztiz aldatuteko esfortzua. Metodologia hau EAE-ANVk proposatu zeuen eta EBk ontzat hartu zeuen. PNVk onartu besterik ezin izan zeuen egin, nahiz eta gero etxeetara bidalitako gutunean alkatearen izenean agertu deialdia. Izan be, noiz egin dau PNVk ahaleginik aurrekontuak herritarrokaz batera zehaztuteko? Egundo bez. EAE-ANVkook ez gabiz beharren medallak iminteko, baina uste dogu bakotxari berea emon behar jakola eta argi utzi behar dala udalarn funtzionamendua aldatuten badabil EAE-ANV eta EBren ahaleginari esker dala.

Sarrera labur honen ostean, laburbildu daigun atzoko herribatzarrean gertatutakoa:

- Mahaitik honek zenbakiek azaldu ziren:

  • Gastuak, guztira: 2.167.823,00€
  • Diru-sarrerak, guztira: 2.941.660,00€

Inbertsioetarako geratuten dana: 773.837,00€

  • Inbertsioetarako aurrez udalaren batzordeetan onartutakoa:
  • Eskolako aterpea eraikitzea
  • Haurreskola zabaltzeko lanak
  • Errebaleko egoitzaren ( Batzoki zaharra) 2.fasea
  • Igerilekuak legearen arabera egokitu
  • Frontoiaren inguruko argi-indar sistema hobetu

Azalpen horren eta beste batzuen ostean, herritarrok hainbat galdera, zalantza eta ekarpen agertu genduzan. Ordenatu barik, agertu legez ekarri doguz hona:

- Txinpasmendi guraso elkartea: Eskola txiki lotu da. Etorkizunera begira neurriek hartuten hasi beharko litike.

- Aurrekontuak aurkeztukeran, honako terminoetan be aurkeztu:

  • Dirua zelan banatuten dan, ehunekoetan be adierazo. Berbarako, aurrekontuaren ehuneko zenbat dan hezkuntzarako, zenbat hirigintzarako, zenbat kulturarako, kirolerako…
  • Beste udal batzuen aurrekontuekaz konparazinoak

- Aprobetxamendu lukratibotik datorren dirutik ( eraikuntzetatik-eta) zati handi bat udalak lurzorua erosteko erabili, gero, lurzoru horretan babes ofizialeko etxebizitzak zein etxebizitza sozialak egiteko.

- Udalak, asteburuetarako aisialdirako eskeintzak egin, berbarako, zinea.

- Larrabetzuko emakumeen egoera zein dan ikertuteko diru-partida zabaldu.

- Edadekoentzako eguneko zentroa.

- Ikastaroak: Eguneroko bizitzarako baliagarriak direzen ikastaroak. Gazteen heziketa sexualari buruzkoak.

- Ginekologia zerbitzua.

- Iturrikoetxeko txinboak: Inguruko errepidea oinezkoentzako bihurtu.

- Zubitaldeko parkea: Arbolak sartu gerizpeak egon daitezen. Iturrie.

- Parkeak direzela-eta: Larrabetzun, ahalik eta zentrikuen, parke bakarra egin, herritarrak batuko dituen parke bakarra egin, ez herritarrak banatuko deituzen parke txiki bat baino gehiago. Helburua herritarren arteko kohesinoa, batasuna, izan daitela, ez banaketa.

- Larrabetzuko produktuen azoka hamabostero edo hilero: Larrabetzuko baserritar, produktore eta kontsumidore batzuk batu egin direz bertoko produktuen azoka iraunkorra sortuteko. Hauxe, labur labur, beharrezko ikusten deuriena:

  • Promozinoa
  • Azpiegitura
  • Pertsonak gastue: Azokaren arduraduna
  • Asegurue

Gitxi gora behera, 18.000€

- Etxebizitza dala-ta:

  • Etxebizitza hutsen zensoa.
  • Etxebizitza erosteko larrabetzuarrok dekogun beharrizana jakiteko azterketa egin.
  • Etxebizitza hutsen alokairua bultzatuteko neurriak hartu
  • Etorkizunean etxebizitza sozialak, alokairuan imintekoak eta babes ofizialekoak egiteko, lurzorua erosten hasi.

- Leioako unibertsitatera joateko garraio publikoaren eskeintza handiagoa izan daiten neurriak hartu.

- Ensaioetarako lokalak sortu musikan, antzerkian edo dana dalakoan dabizenek non ensaiatu euki dagien.

- Liburutegia dala-ta:

  • Goizetan, asteburuetan, jai-egunetan eta oporretan zabalik egon daitela.
  • Liburutegia kudeatuteko eta kultur eskaintza koordinetako pertsona baten beharra aztertu.
  • Euskarazko liburu gehiago erosi.

- Energia: Udalaren eraikinetan ur-beroa eukiteko eguzki plakak imini. Hasierako gastua 3 urtean amortizetan da.

- Autobus lanzadera horretakoak:

  • Lezamako trenera
  • Etxebarriko metrora

- Ikerketa soziolinguistikoa egin: Lehenengo 6 hilabeteetan ikerketa egin eta hurrengoetan plana diseinatu.

- Behinola Agenda 21erako hainbat herritarrek egindako proposamenak berreskuratu.

- Kirol zerbitzuak direzela-eta:

  • Frontoian bulderra
  • Kontuan euki herria hazten doan heinean, gimnasioa txiki lotuko dala.
  • Futbolaz eta esku-pilotaz gain, beste kirol jarduera batzuk bultzatuteko neurriak hartu.

- Urte osoan zehar herrien dekoguzen jai eta ospakizun piloari erantzuteko eskenatokia, txozna, aulkiak eta mahaiak erosi.

- Igerilekua.

  • Urte osoan erabili ahal izateko estali
  • Ezindu eta edadekoentzako atondu

- Herri osoari buruzko irisgarritasun plana egin, ezinduek eta edadekoek gure deurien lekuetara joateko oztoporik egon ez daiten.

- Txakurren jabeek, txakur kakak batu egin behar direzela kontzientzietako kanpaina.

- Udalaren webgunea barriztuteko deialdi publikoa egin.

- Durangaldera komunikazinoa garraio publikoan egiteko aukera aztertu.

- Herriko plaza zatituko deuriezan arbolak eta jesarlekuak berkokatu.

- Larrabetzuko merkatarien gida.

- Aparkalekuak.

- Aisialdirako ikastaroez gain, formaziorako ikastaroak: informatika, elektronika, nekazaritza, brikolajea…

Gogoratu proposamenak egiteko azken eguna URTARRILAREN 14a dana.

Eta proposamenak egin gura dituenak aukera bat baino gehiago deko:

  • Udaletxeko sarreran dauen buzoian sartu.
  • Udaletxera joan eta instantzia bidez sarrera egin.
  • Helbide honetara bidali: larrabetzuko.udala@sarenet.es

Hemendik aurrerako metodologia:

  • Herritarron proposamen guztiak Ogasun batzordekoek jasoko deituez.
  • Ogasun batzordekoek sailkatu eta udaleko batzordeetakoei emongo deutsiez.
  • Batzordeetan lehentasunak zehaztuko direz
  • Lehentasunen araberako proposamena herritarrei azalduko jakie beste herribatzar baten.

EAE-ANVkook herritar guzti guztiok animatu gura doguz proposamenak egin daiguzan, 2008ko aurrekontuek auzolanean zehaztu daiguzan, herri bat izan gaitezan.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.