Ez da lehenengo biderra izango eta azkena izan dadin egin behar dogu borroka. Ezin dogu onartu, barriro be, euskaldunak, ezkertiarrak eta independentzia zaleak izateagatik legez kanporatzerik. Espainiako auzitegietan ez dau justiziarik euskaldun, ezkertiar eta independentzia zaleentzat, espainiako auzitegietatik ez datorku egurre besterik; beraz, guk ez doguz euren legeak onartuko. Ezelango froga barik, helburu politikoak bide politikoen bitartez defendatzearren legez kanporatu eta gartzelaratu gura gaituenari ezetz esatera goaz, espainolak izan gura ez dogulako legez kanporatu eta gartzelaratu gura gaituenari aurre egitera goaz. Izan be, hori da legez kanporatu gura deuriena: Euskalduna izatea eta ez espainola. Baina aurre egiteko, berba egiteaz aparte, beste zeuzertxu gehiago egin beharko dogula uste dogu. Horregaitik, datozen egunotan honako mobilizazinoatan parte hartzeko deia egin gura dotsuegu:
EHAK eta EAE-ANVren jardunaren suspentsinoa jakinarazoten dan egunean berean eta hurrengoan:
- 20:00etan plazan
Suspentsinoko astean bertan
- Herribatzarra Angulerin
Suspentsinotik hurrengo zapatuen
- Manifestazino nazionala Bilbon
Manifestazino nazionaletik hurrengo asteburuen
- Itxialdie Larrabetzuko udaletxean. Itxialdien hainbat ekitaldi.
Bitartean behar bat baino gehiago egin beharko dogu: Herritarron artean berba egin, elkarteakaz batzartu, pankartak, kartelak, portaladak, buzoneoak, megafonie paseu… Bakotxak ahal deuena.
Zuei zer bururatuten jatzue? zer gehiago egin ahal dogu? Egin proposamenak eta bidali hona bertora
Ekiogun ba, Euskal Herrie deku irabazteko-ta!
Gora gu ta gutarrak!