Posted in Otsaila 2008

OTSAILAREN 28 UDALBATZARRA: Gure laburpena

Atzoko udalbatzarrean obretarako lizentzia eta mantenimenturako zenbait gastuez gain, 4 mozino eztabaidatu eta bozkatu ziren. Udalbatzarrotara joatea baino ez dau ondorio garbi bat atarateko: Larrabetzuri jagokozan gaietan, orohar eta salbuespenak salbuespen, batzordeatan adostasuna lortuten da eta udalbatzarrean berretsi baino ez da egiten. Euskal Herriari jagokozan gaietan, ostera, ezadostasunak nabarmenak direz. Atzokoa adibidea. Horra mozinoakaz gertatukoa. Mozinoan edukie ez dekogu eskueran baina euki bezain laster eskegiko doguz ( EAE-ANVk independentziaren ganean sartutakoa berton dekozue): Irakurtzen jarraitu

ABSTENTZINOAZ

Parte hartuteko aukera barik utziko gintuezela jakin aurretik, espainiako parlamentura Euskal Herriaren burujabetzarako eskubideak aldarrikatuten joango gintzela esan gendun. Gaur, ostera, ez doskue parte hartuten utzi gura. Zer egin behar dogu, PNVri botoa emon? Aralarri? EAri? IUri? Zegaitik emongo dotsiegu botoa ilegalizazinoaren kontra dauzela esan eta orain, kanpainan, euskal herriko sektore oso zabal eta inportantea baztertuta dauela ahiztu deurienari? Honeixek dozuez ABSTENTZINOA eskatuteko gure arrazoiak, absolutuak ez, gureak baino: Irakurtzen jarraitu

UDALBATZARRA: Otsailaren 28an

Otsailaren 28en udalbatzarra egongo da, beti legez, 20:00etatik aurrera udaletxeko udalbatzarrerako aretoan. Oraingoz ez doskue gai-ordenik emon baina jakin dakigu, besteak beste, gure mozino bat jorratuko dana. Holan dino gure mozinoak: Irakurtzen jarraitu

ATERIK ITXI EZ DAITEN, ITXIALDIAN

Joan dan asteburue udaletxean emon dogu, itxialdien. Zapatuko ekitalditxuen esan gendun legez, Larrabetzuko udaleko ateak barriro inorentzat zarratute egon ez daitezen egon gara itxialdien. Barikutik zapature 11 lagun eta zapatutik domekara 15. Gitxi? asko?

ZER DERITZOZUE?

EGON ZARIENOK, ZER DERITZOZUE?

ETA EGON EZ ZARIENOK?

EUSKAL HERRIENTZAT BENETAKO DEMOKRAZIAREN ALDE, ITXIALDIE

Gure helburue Euskal Herri independientea dalako desagertarazo gura gaituenei erantzuteko, larrabetzuko herritarrek aukeratu gaituela aldarrikatuteko, herri zahar honek etorkizuna euki daien proposamen lorgarriak dekoguzela erakusteko, udaletik herrigintza egiteko gure konpromezutik inok ez ezek baztertuko ez gaituela argi geratu daiten, asteburuon udaletxean ITXIALDIE egingo dogu. Irakurtzen jarraitu

IÑIGO URKULLUREN IRAINAK

Gure bloga, batez be, udal eta herrigintzari buruzko proposamenez betetzea da gure asmoa egon badauzelako informazioa jasotzeko beste hainbat iturri gure hau baino askoz hobeak. Baina irainak ezin doguz onartu. EAJko buru den Iñigo Urkulluren atzoko adierazpenak iraintzat hartu doguz. Esan ez dau ba, ” legez kanporatzen duena eta legez kanporatua dena” baliatu egiten direla ilegalizazioaz? interes komunak ditugula? . Ez hori bakarrik, hipokresia eta faltsukeria zer direzen be ederto dakiela erakutsi dau EAJkoen buruak. Horra bere beste perla bat: “EAJk legez kanporatze horietatik onura ateratzen duela, berriz zorrotz ukatu du: Zikoizkeria da hori esatea” Zikoizkeria? eta orduan zergatik hartu deituez EAE-ANVko hautagaiei dagozkien zinegotzi eta alkate karguek? Besteak beste, Ondarrun gehiengo osoa lortu zeuen ( eta hori bertako EAJkoek be onartuten deurie) EAE-ANVko hautagaien postuek hartu deituez eta Ondarruko udalbatzarrak Bilbon egiten deituez. Larrabetzun, aurreko legegintzaldian, Larrabetzuarrok herri-plataformak 382 boto lortu zituzen. Zer egin zeuen EAJ-PNVk? Larrabetzuarrok herri-plataformako hautetsiei zegozkien karguak hartu. Eta hori baino okerragoa dana, gutxietsi egin zituzen, ez zituzen ordezkari politikotzat ere onartu!! Eta gainera entzun egin behar dogu legez kanporatzea gure onerako dala!!

Gure ustez adierazpen hauen atzean arrazoi argia dago: EAJ-PNVk esan egiten du Alderdien legearen kontra dagoela baina ez dau ezertxo ere egingo eta hori justifiketako diskurtso hori zabalduko dau.

Larrabetzuko EAE-ANVtik deia egin gura dotsiegu EAJ-PNVri inoiz botoa emon dotsienari: Zuen zuzendaritza politikoak ez bezala, boterearen eta dirugosearen alde baino, egizue Euskal Herriaren alde, interes partidista eta indibidualen alde baino, egizue euskaldunon alde.

Gora gu ta gutarrak!!

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.