UDALBATZARRA: Otsailaren 28an

Otsailaren 28en udalbatzarra egongo da, beti legez, 20:00etatik aurrera udaletxeko udalbatzarrerako aretoan. Oraingoz ez doskue gai-ordenik emon baina jakin dakigu, besteak beste, gure mozino bat jorratuko dana. Holan dino gure mozinoak:

UDAL OSOKO BILKURARI

Europan gaurkotasun osoa duen herrien autodeterminazio eskubidearen eta independentziaren eztabaida Euskal Herriak bizi duen egoeratik planteatzea eskatzen duen mozioa

Ukrainia, Bielorrusia, LItuania, Letonia, Estonia, Txekiar Errepublika, Eslovakia, Eslovenia, Kroazia, Mazedonia, Serbia, Bosnia-Herzegovina, Montenegro, Moldavia, Alemaniaren bateratzea,… Europan azken urteetan sortu diren Estatu berrien zerrenda luzea, autodeterminazio eskubidearen bidetik independentzia eskuratu duten herriak. XXI. Mendean, Europan, independentziaren eztabaida gaurkotasun osoa du. Europan Independentzia berriak datoz , bidean da Eskozia, horretaz hitz egiten ari da Flandrian eta Valonian. Irlanda baturako bidea irekitzen duen Stormonteko akordioak 10 urte beteko ditu apirilean.

Gatazka luze eta konplikatuak bizi izan ditu Europak, eta esperientziak dio herriari hitza ematea izan dela konponbide bakarra. Herriei bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea aitortu eta herriak erabakitzen duenari bide ematea, horrela konpondu dira gatazkak eta horrela bermatu dituzte Europako herriek bere etorkizuna, independentziaren bidetik.

Agerikoa da, Europa batu nahi baldin bada herrien nazio izaera aitortuz eta errespetatuz egingo dela, herrien Europa eraikiz. Horrela frogatu dute independentzia eskuratuz Estatua sortu duten herriek, bideragarritasun osoa agertuz, beraien nazioen izaera eta etorkizuna bermatuz.

Europako ispiluan islatu beharko litzateke Euskal Herriaren geroa, baina ez da horrela. Espainiar eta Frantziar Estatuek mendez kanpo eta lekuz kanpo ageri dira, barnean hartzen dituzten nazioen eskubideak ukatuz, errepresioa bitartez inperioak ziren garaietako inposizioari ezin eutsi.

Baina ezin zaizkio errealitateari ateak itxi, Euskal Herriak, Estatu bilakatu diren hainbat herri bezala, oraindik Estatu bilakatu ez diren beste hainbat nazioen modura, independentea izateko eskubide osoa du. Hori baita herri bezala gure etorkizuna bermatzeko bidea.

Are gehiago, bizi dugun gatazka, Espainiar eta Frantziar Estatuen aldetik jasaten dugun inposizioa, bide bakar batetik gainditu daiteke, herriari hitza eta erabakia emanik. Horrela erakusten digu Europako historiak baita gaurko esperientziak ere. Euskal Herriari bere etorkizuna libreki eta demokratikoki erabakitzeko eskubidea aitortu behar diote Espainiar eta Frantziar Estatuek, horretan datza gatazkaren konponbide demokratikoa. Euskal herritar orori gure etorkizuna aukera politiko guztien artean erabakitzeko eskubidea aitortu behar zaigu, baita erabakitakoa errespetatu ere. Eta aukera guzti horien artean independentzia egon behar da, Europako hamaika herrietan gertatu den moduan.

Europan, XXI. Mendean, Euskal Herriaren etorkizuna independentziaren bidetik dator. Ezin da errealitatea ukatu, ezin da herri bat jazarri, ezin zaizkio independentziari ateak itxi.

Maite dugu gure herria, Euskal Herriaren etorkizunaren aldeko apustu garbia egiten dugu, gatazkari konponbide demokratikoa eman behar zaio. Horregatik, herritarren ordezkari garen heinean, hautu argia egin nahi dugu, Euskal Herriaren independentziari ateak irekiko dizkion hautua.

Guzti hori kontutan hartuta honako mozioa aurkezten dugu osoko bilkurak eztabaida eta onar dezan:

MOZIOA

1.- Udal honek argi adierazi nahi du, Euskal Herriak bere independentziaz erabakitzeko eskubide osoa du, Europan Estatu bilakatu diren herri guztiek bezala, oraindik Estatua eskuratu ez duten nazio guztien modura.

2.-Euskal Herriak jasaten duen gatazka konpontzeko herriari bere etorkizuna libreki eta aukera guztien artean, independentzia barne, erabakitzeko eskubidea aitortu eta errespetatu behar zaiola aldarrikatzen du udal honek. Ukazio eta inposizioen gainetik, aukera guztien artean erabakitzeko eskubidea biltzen ez duten sasi-konponbide eta iruzur guztiak alboratuz, udal honek Euskal Herriaren independentziaren aldeko hautua egiten du, bihar Europan dagokigun lekua izan dezagun.

3.- Udal honek, Euskal Herriak Espainiar eta Frantziar Estatuen aldetik pairatzen duen eskubide ukazioa eta errepresioaren aurrean argi adierazi nahi du: begiratu dezatela Europako errealitateari, egin dezatela ariketa demokratiko bat, aitortu dezatela Euskal Herriari dagokiola bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea.

4.- Herritarren ordezkari garen heinean konpromiso sendo bat hartu nahi dugu, gatazkari konponbidea emateko eta Euskal Herriaren etorkizuna bermatzeko, herri honen independentziari ateak irekitzeko gure esku dagoen guztia egiteko konpromisoa. Bide beretik, herritar eta eragile orori deia zabaldu nahi dio udal honek, independentziari ateak irekitzeko lanean bere ekarpena egin dezaten, Euskal Herriaren etorkizunari bide eman diezaioten.

5.- Udal honek, autodeterminazio printzipio unibertsala eta herrien arteko elkartasunaren garrantziari jarraikiz Eskozia, Irlanda, Flandria zein beste hainbat herriek bere burujabetza eta batasun osoa berreskuratzeko eginiko eginahalak zoriondu nahi ditu eta herri hauei beren independentzia eta batasunerako bidean udal honen animo eta atxikimendua helarazi nahi die. Horretarako mozio hau helaraziko zaio Eskoziako eta Flandriako zein Irlandako Parlamentuetako lehendakariei.

Euskal Herrian,

2008ko urtarrilean.

http://bideoteka.blogspot.com/2007/05/spanish-

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.