ABSTENTZINOAZ

Parte hartuteko aukera barik utziko gintuezela jakin aurretik, espainiako parlamentura Euskal Herriaren burujabetzarako eskubideak aldarrikatuten joango gintzela esan gendun. Gaur, ostera, ez doskue parte hartuten utzi gura. Zer egin behar dogu, PNVri botoa emon? Aralarri? EAri? IUri? Zegaitik emongo dotsiegu botoa ilegalizazinoaren kontra dauzela esan eta orain, kanpainan, euskal herriko sektore oso zabal eta inportantea baztertuta dauela ahiztu deurienari? Honeixek dozuez ABSTENTZINOA eskatuteko gure arrazoiak, absolutuak ez, gureak baino:

ZEGAITIK, ZETAKO ABSTENTZINOA?

Euskal Herrian bizi dogun eskubide bortxaketa eta defizit demokratikoa oso larria da eta gure ustez helburu argia deko: Euskal Herria aldaketa politikoaren atarian dagoen honetan, euskal independentismoagaz amaitzea. Ez doskue euskaldun, ez espainol ezta frantsez, izateko eskubidea onartu gura, DERRIGORTU EGITEN DOSKUE ESPAINOL ETA FRANTSEZ IZAN GAITEZAN.

Aldaketa politikoak lurraldetasunean eta erabakitzeko eskubidean oinarritu behar dauela gaur-gaurkoz ez dau inork zalantzan jartzen.

Etorkizuneko aukera horren aurrean, Espainiako Estatuak Euskal Herriari askatasunaren hegoak ebakitzea erabaki dau, alderdi politikoak ilegalizatuz, zuzendaritza politikoak espetxeratuz, euskal gazteria atxilotuz eta torturatuz, edota gizarte mugimenduak kriminalizatuz.

Gure ustez, Euskal Herriak ezin dau pantomima honetan parte hartu. Horregatik, inoiz baino beharrezkoagoa da euskal gizarteak plantoa egitea, Euskal Herriaren eskubideen alde eta salbuespen egoera honen aurka.

Ilegalizatu egiten gaitue eta ganera eurei botoa emotea eskatzen doskue?

Euskal herri independientea gura dogunok ezin dogu iruzur honegaz bat egin.

Euskal herri burujabea gura dogunok ezin dogu salbuespen egoera hau ahalbidetzen dauen botorik emon.

Gura dogunari botoa emoteko aukerarik ez badekogu, zer hauteskunde klase direz honek?

Aurrera egiteko ordua da, independentziarako garaiak dira, Euskal Herriaren ordua da.

Aukera guztiek, ideia guztiek baldintza berdinetan parte hartu ezin dogulako dei egiten dotsuegu abertzale eta aurrerakoi zarien guztiei abstentzinoaren alde egiteko:

  • Lurraldetasunaren eta erabakitze eskubidearen alde, ABSTENTZINOA
  • Independentzia eta Euskal Estatua sortzea ahalbidetu dezakeen Marko Demokratikoaren alde, ABSTENTZINOA
  • Estatu faxista batek antolatu dituen hauteskundeen aurrean, ABSTENTZINOA
  • Salbuespen egoerari, torturari, atxiloketei, ilegalizazioei… STOP esateko, ABSTENTZINOA
  • Benetako aldaketa politikoaren alde, eta iruzur berri baten aurka, ABSTENTZINOA


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.