Atzoko udalbatzarrean obretarako lizentzia eta mantenimenturako zenbait gastuez gain, 4 mozino eztabaidatu eta bozkatu ziren. Udalbatzarrotara joatea baino ez dau ondorio garbi bat atarateko: Larrabetzuri jagokozan gaietan, orohar eta salbuespenak salbuespen, batzordeatan adostasuna lortuten da eta udalbatzarrean berretsi baino ez da egiten. Euskal Herriari jagokozan gaietan, ostera, ezadostasunak nabarmenak direz. Atzokoa adibidea. Horra mozinoakaz gertatukoa. Mozinoan edukie ez dekogu eskueran baina euki bezain laster eskegiko doguz ( EAE-ANVk independentziaren ganean sartutakoa berton dekozue):
33.EB-Aralarrek 2008ko zezeilaren 11n aurkeztutako mozinoa, EAE-ANVren ilegalizazino prozesuaren ganekoa.
EAJ-PNV: EZ
EAE-ANV: ABSTENTZINOA
34.EAJ-PNVk 2008ko zezeilaren 11n aurkeztutako mozinoa, EAE-ANVren ilegalizazinorako hasi dan prozesuaren ganekoa.
EB-ARALAR: BAI
EAE-ANV: ABSTENTZINOA
35.Asier Urgoiti Rementeria EAEANVko zinegotziak aurkeztutako mozinoa, herrien autodeterminazino eskubidearen eta independentziaren eztabaida Euskal Herriak bizi duen egoeratik planteetearen ganekoa.
EB-ARALAR: EZ
EAJ-PNV: EZ
Mozino hau eztabaidatzen ari zirela, publikotik, ezker abertzaleko kide bat berbaz hasi zan alkateak esandako baieztapen bateri erantzun gurean. Berbaz hasi zan momentuan publiko artean zeuzen PNVko kide batzuek IXILIK! IXILIK! ZU IXILIK! EZ DOZU ENTZUN, IXILIK EGOTEKO! oihuka hasi ziren. ZU IXILIK, OSTANTZEAN GEU BE HASIKO GARA BERBAZ! Orduan, ezker abertzaleko kideak erantzun eutsien BAI, EGIZUE BERBA, ZEGAITIK EZ.
Esanguratsua izan zan PNVkoen jokabidea, sutan herritar batek udalbatzar batean berba egin zeuelako, inor iraindu barik bere iritzia agertu gura izan zeuelako. Herritarrok ez dekogu eskubiderik udalean berba egiteko ala? PNVk, Ibarretxe buru dala, ez dino ba udala dala herritarrongandik hurren dauen erakundea? Bai, herritarrok udalbatzarretan noz eta zelan parte hartu arautu egin behar dogu, egia da, adostu egin behar. Baina hortik eta berba batzuengatik sutan jartzera alde makala dau, ez?! PNVkoak ez doskue aurpegiratuten politika berbak erabiliz baino ezin dala gauzatu? orduan zer dala-ta hasten direz zarataka berba egiten dogunean? Intoleranteak geu bakarrik gara?
36.José Luís Barrenetxea Gastelua EBAralar taldeko alkateordeak aurkeztutako mozinoa, oinarrizko politiken adierazpenaren ganekoa.
EAJ-PNV: BAI
EAE-ANV: ABSTENTZINOA