Berria egunkaritik
EAE-ANVko alkateen kontra zentsura mozioak aurkeztea «herritarren borondatearen kontra» doala salatu dute alderdi horretako hainbat alkatek; herritarrek aukeratutako hautetsien aurka egitea «demokraziaren kontra» egitea dela. EAE-ANVko hautetsiak udaletan lanean ari badira, herritarrek eman dieten babesari esker dela ekarri dute gogora, eta azpimarratu dute «batzuei itxuraz ahaztu egiten zaien arren», iazko maiatzaren 27an izan ziren udal eta foru hauteskundeetan 200.000 herritarren babesa jaso zutela. Gainera, beraien ustez, martxoaren 9ko bozetan argi geratu zen ezker abertzaleak oinarri sozial «indartsua» duela, «legez kanporatze eta traba guztien gainetik milaka herritarren babesa» lortu zutelako. Irakurtzen jarraitu