Gure proposamen politikoa legez kanporatzea salatzeko, Euskal Herriko eskeintza politiko oso garrantzitsu bat baztertu eta halan eta guzti ere hauteskundeak ezer gertatuko ez balitz legez egingo direla salatzeko, martxoaren 6an zuen ezadostasuna agertzeko gonbitea egin gura dotsuegu. Gure ustez domekako hauteskundeek ez dekie ezelango zilegitasunik, ideologia jakin bat izateagatik ezin badogu gure iritzia emon ez dago ezelango demokraziarik, gure ustez hori iruzurra baino ez da. Eta guk ez dogu iruzurrik babestuko.
Martxoaren 6an kalera urten behar dogula uste dogu. Goizean ikastetxeatan eta beharlekuetan egingo direzen mobilizaninoez gain, Larrabetzun hauxe egitea bururatu jaku:
- 19:00etan Burrunbada
- 20:00etan bideo emanaldia: Loiolako elkarrizketak. Bideo honetan Loiolan PSOE, PNV eta Batasunaren artean izandako berbaldiei buruzko informazino guztia azalduten da. Gaur egun bizi dogun egoera ulertuteko ezinbesteko testigantza.