2008ko AURREKONTUAK: AUZOLANEAN GABIZ

2008ko UDAL AURREKONTUAK

Aurtengo aurrekontuak onartzeko prozesuan buru-belarri sartuta gagoz eta seguruenik martiaren 31ko plenoan onartuko dira. Aurrekontuak egitea urteko eginkizunik inportanteenatarikoa da,bertan udalaren filosofia eta gestio mota zehaztu,antolatu eta formalizatu egiten dalako. Zentzu hortan, aurrekontuak diseinatzerakoan talde politikoen,udal batzordeen eta herritarren eritxiak kontutan hartzea ezinbestekoa da guretzat.

EAE-ANVk proposatutako plangintza onartu zan azaroan eta halaxeko emaitza baikorrak emon ditu parte-hartzearen prozesuak:

*Urtarrilean batzar zabala burutu zan Angulerin. Asistentzia eta herritarren ekarpenak asko eta gai oso ezberdinei buruzkoak izan ziren.

*Hurrengo egunetan udal bulegoan zein posta elektronikoz beste hainbat eta hainbat ekarpen jazo ziren.

Proposamenak150 inguru izan dira, batzuk errepikatuak izanik 90 ekarpen ezberdin batu doguz. 3 motatan banatu geinkez gaiak, orokorrak (aurrekontuen filosofiari edo egiteko moduari buruzkoak), diru partida barria zabaltzeko beharrik ez dekienak (baina bai partida batzuetako jarduera zabaltzea edo diru kopurua handitzea) eta partida barria zabaltzea eskatzen deurienak. Era berean ekarpenen gaiak denetarikoak izan dira, hau da, udaleko batzordeek jorratzen dituezan gai ezberdin guztietarako jaso dira proposamenak:

urigintza,obrak,ingurumena,emakumea,nekazaritza,gazteria,komunikazioa,

ogasuna,kultura,hezkuntza,euskera,kirola,ongizatea eta osasuna.

Ekarpenak arloka banatu ondoren otsailean udal batzorde informatibo guztiak bildu gara jagokuzan proposamenak eztabaidatzeko eta aurrekontuetan erreflejatu ala ez zehazteko. Guretzat, batzorde informatiboen batzar hauek sekulako garrantzia dekie inoiz ez baita batzorderik bildu aurrekontuei buruz ezer erabakitzeko.

Batzorde guztien proposamenak jaso eta aurrekontuen lehen borradorea egin zan ogasuna batzordean eta behin eta barriro ajusteak burutzen gabiz.

Anguleriko herri batzarrean esan zan moduan ekarpen guztiak ezin izango dira aurten gauzatu ez baitago danerako diru nahikorik baina aintzat hartuko dira hurrengo urteetarako.

Udalean larrabetzuarron parte-hartzea gure programaren ardatzetariko bat izanda, zer esanik be ez, datozen urteotan be EAE-ANVren jarrera, udal aurrekontuak egiterakoan, herritarren parte-hartzea indartzea eta hareagotzea izango dala. 4 urterik behin botoa emotea baino erabakigarriagoak diren pertsonakaz osatutako Larrabetzu egin gura dogu, auzolanean. egindako saiakeratxo honek eta hainbat herritarron jarrera eredugarriak parte-hartzean sakontzeko indarrak berpiztu doskuz-eta.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.