Posted in Apirila 2008

INO ASKATU, EAE-ANV AURRERA!

Azkenean lortu deurie PNVk eta PSOEk, azkenean lortu deurie Ino Galparsoro alkatetzatik kendutea. Mezu argie bidali doskue ezkertiar eta abertzaleooi: eurak dira nor den demokrata, nor etikoa, nor ordezkari duina boterea eta agintea dekienak; eurak dira aginduten deurienak eta hori onartuten ez deuenak badaki zer dekon: errepresino latza eta gartzela zuloa. Larrabetzuko PNVk gure azken idatziaren emoneko erantzunean halan dino: “Esaten dabezan beste gezur eta irain guztien gainean ez dogu beraiek bezala egingo. Ez gara joku horretan sartuko. Gurea lan egitea da. Herriaren alde eta herritar guztien alde”. Bai horixe, zuena lan egitea da, ezker abertzaleko herritarrak ( beraz gu ez gara herritarrak) ertzaintzaren bitartez jipoituten edota epaileei aginduta gartzelaratuten. Bide batez, jakin gura geunke PNVk zeri deritzon gezurra eta zeri iraina, guk dakigula, idatzi horretan ez baita ez gezurrik esaten eta hain gutxi inor irainduten. Idatzi horri buruzkoak datorren astean helarazoko dotsueguz.

BIHAR, MAIATZAREN 2an, iluntzeko 20:00etan, kontzentrazinoa plazan:

INO ASKATU, EAE-ANV AURRERA!

EMAKUMEEN BATZORDEA BEHARREAN HASI DA

Larrabetzuko udalean ,lehenengoz, Emakumeen batzordea lanean hasi da eta hauxe da ardura hartu dauen Maite Bilbao EAE-ANVko zinegotziak idatzi doskuna.

Larrabetzuko Gizon eta Emakumeen Berdintasunerako

I. plangintza 2008

Bizi garen gizartean emakumezkoen eta gizonezkoen arteko aukera desberdintasunak egon badaudela abiapuntua hartuta, Larrabetzuko udalean berdintasuna lortzearen aldera lehenengo pausoak ematearen alde azaltzen da Emakumearen Batzordea.

Horretarako Larrabetzuko emakumearen egoeraren diagnostikoa egitea egokiena litzateke eta hortik abituko ginateke Emakume eta Gizonen Berdintasunaren aldeko Plan bat diseinatzen eta martxan jartzen.

Txorierriko Mankomunitateak, bere aldetik, abian jarri du Txorierriko emakumeen egoeraren inguruko estudioa. Harremanetan izango gara estudio egiten ari den enpresarekin eta aztertuko dugu estudio horretan ateratako ondorioak nahikoak diren Larrabetzurako Berdintasun Plana diseinatzeko.

Bitartean ezin gara geldirik egon. Arlo honetan ezer gutxi egin da Larrabetzun eta diagnostikoaren zain egon gabe, hainbat esparrutan ekimenak aurrera eramatea proposatzen dugu, Berdintasunaren legeak markatzen dituen lau estrategi ardatzetan oinarriturik: Irakurtzen jarraitu

PANEL INFORMATIKOA: ZER IRAGARRITEKO?

Jakin dakizuenez, plazan, Etorkin aurrean, panel informatikoa jarri da.

ZER IRAGARRITEKO ERABILI BEHARKO GEUNKE?

Berbarako:

- Agenda kulturala: udalak zein herriko elkarteek antolatutako ekitaldiek.

- Kirol agenda: udalak zein herriko elkarteek antolatutako ekitaldiek

- Udalbatzarrak noz izango direzen.

- Zergak eta antzekoak ordainduteko epeak.

- Dirulaguntzak eta antzekoak eskuratuteko moduak eta epeak.

….

LARRABETZURAKO PLAN OROKOR BERRIA: PNVren jarrera

Apirilaren 2an egindako udalbatzarrari buruz apuntetxo bat

Azkenengo udalbatzarrean, herritarren parte hartze minimo batekin egindako aurrekontuak onartzeaz gain, eguneko gai-ordenean zeuden beste puntu batzuk tratatu ziren. Horietako baten ganean, hain zuzen be, Hirigintzako Sektore Kontseiluaren konposaketa eta eraketaren ganean berba egin behar zenean, ezuzteko galanta hartu gendun.

Hirigintzako Sektore Kontseilu honetan zinegotziak (alderdi bakoitzetik bat) eta herritarrak bildauko dira eta talde honen ardurarik nagusiena ondorengoa izango da: gai konkretuei buruz (hazkundea, herriak behar dituen ekipamenduak, etxebizitza…) herritarren ekarpenak eta iradokizunak bideratzea eta eztabaidatzea. Horrela, prozesu honen amaieran parte hartzean oinarritutako Plan Orokor Berria definitzeko irizpideak markatuko jakoz erredakziorako kontratatuko dan talde profesional bateri. Irakurtzen jarraitu

EAE-ANVko hautetsien kontrako mozinoari erantzuna

PNV eta PSOEren gutxieneko etiko eta demokratikoak

PNVk eta PSOEk EAE-ANVko zinegotzion dimisinoa eskatuko ei dau Isaias Carrascoren heriotza eta ETAren jarduna gaitzezten ez badoguz. Eskari horren aurrean hauxe esan gura dotsuegu herritarroi:

- EAE-ANV alderdi politikoa da ( ilegalizazino bidean dauena, bide batez) eta gure helburu politikoak lortuteko bide politikoak baino ez doguz erabilten. Ildo horretan, Isaias Carrascorena Euskal Herriak bizi dauen gatazka politikoaren ondoriozko azken heriotza tamalgarria izan daiten lan egiteko konpromisoa inoz baino arduratsuago hartu gura dogu. Irakurtzen jarraitu

EUSKAL HERRIKO IV. JARDUNALDI FEMINISTAK

Larrabetzuko bilgune feministak bidalitako informazinoa:

EUSKAL HERRIKO IV. JARDUNALDI FEMINISTAK

Apirilaren 12 eta 13an, UPVko Nautikako fakultatean, Portugaleten

Jardunaldi feministak, mugimendu feministak bere orokortasunean, bere egoera eta borrokaren norabidea aztertzeko egin dituen bilkurak dira. Historian zehar hiru egin badira ere, bilkura hauek ez dute urte tenporalizazio zehatz bat izan.

Hamahiru urte pasatu direnean, Euskal Herriko hainbat talde feminista bildu eta IV. Jardunaldi Feministak antolatzeko erabakia hartu dugu. Irakurtzen jarraitu

2008ko aurrekontuak: Herritarron ekarpenak

DEIAk eta Tomas Ordeñanak 2008ko aurrekontuak herritarron ekarpenakaz egin izana euren ekimen lez saldu deurie. Guzurre galanta. Proposamena EAE-ANVkook egin gendun eta EB-ARALARen aldeko borondateari esker lortu doguz azken 25 urteotako aurrekontu demokratikoenak, ez, inondik inora PNV eta Tomas Ordeñanari esker. Aurrekontuok lehengo asteko udalbatzarrean onartu ziren. Baina onartuta egonda be, Angulerin herritarroi aurkeztuteak, kalterik, ez, ezta?

2008ko aurrekontuak auzolanean

Herritarron ekarpenak

ONARTUTA PARTIDA ETA GUZTI

  • Etxebizitza hutsak alokatuteko kanpaina.
  • Behar ez dan tokian ez aparkatzeko kanpaina.
  • Txakurrek toki publikoak zikindu ez dagiezan kanpaina.
  • Iturrikoetxeko txinboetan hesiak.
  • Bulderra frontoian.
  • Zebrabideak: Gorbea kalea/ presako zubia.
  • Zubitaldeko argi kontaminazinoa kendu.
  • Herri kartelak gehitu.
  • Kirol elkarteei eta kultur elkarteei dirulaguntzak gehitu.
  • Ekintza puntualetarako dirulaguntza poltsa.
  • Liburuak erosteko fondoa gehitu.
  • Udalaren webgunea barria.
  • Berdintasun-planerako partida.
  • Bertoko produktuen azoka iraunkorrerako dirulaguntza.
  • Euskeraren ikerketarako partida.
  • Liburutegiaren eskintza gehitu. Irakurtzen jarraitu

TXAKOLI GOIZA egiteko aurrekontua

Nekalur enpresak aurkeztu eta udalean onartutako aurrekontua, goiz baterako: 11.906,24€

Ez da lartxu goiz baterako?

ZUZENKETA: Azkenean EA zentsura mozinoaren kontra

Baina ez hauteskundeetan boto gehien hartu zituzen Ino Galparsoro kentzearen kontra dauelako, ostantzeko alderdien artean adostasunik egon ez dalako baino

Berria egunkaritik

EAJk ez du babestu Arrasateko alkatearen kontrako zentsura mozioa

EAk eta Aralarrek ere ezezkoa eman zuten atzo PSE-EEren Donostiako egoitzan eginiko bileran

Jokin Sagarzazu

Donostia

Ino Galparsoro (EAE-ANV) Arrasateko (Gipuzkoa) alkate izaten jarraituko du, PSE-EEk haren kontra alkatetza kentzeko bultzatutako zentsura mozioak ez baitu aurrera egiteko babes nahikorik lortu. Sozialistek ez dute lortu, beraz, mozioak aurrera egiteko beharrezkoa zuen gehiengo osoa, EAJ, Aralar eta EAk zentsura mozioaren kontrako iritzia eman dutelako. Joan den martxoaren 7an ETAk hil zuen Isaias Carrascoren hilketa publikoki gaitzesteari uko egiteagatik udal gobernutik kanporatu nahi zuten sozialistek EAE-ANV.

Gipuzkoako sozialisten Donostiako egoitzan bilera egin zuten atzo goizean Arrasateko Udaleko oposizioko alderdietako ordezkariek, zentsura mozioa bultzatu edo ez erabakitzeko. Bilera hasi aurretik jakina zen EAJren iritzia erabakigarria izango zela, Arrasaten dituen lau hautetsien iritziak balantza alde batera edo bestera makurtzeko adina pisu baitzuen. Are, martxoaren 11n EB-Zutik-ek Arrasateko Udalean EAE-ANVrekin zuen gobernu akordioa hautsi eta herenegun Arrasateko EBko bi hautetsik beren alderdiko agintariei zentsura mozioaren alde zeudela jakinarazi ostean. Bilera hasi aurretik PPk bakarrik zeukan argituta bere zinegotziak baiezko botoa emango zuela. Irakurtzen jarraitu

EA eta EB, PSOE eta PPren mozioaren alde

Berria egunkaritik

Arrasateko ANVko alkatea zentsura mozio bidez kargutik kentzearen kontra egingo du EAJk

Horrenbestez, PSE-EEren proposamen horrek ez du aurrera egingo. Sozialisten Donostiako egoitzan bilera egin dute Arrasateko Udaleko oposizioko taldeek. Zentsura mozioa bultzatzearen alde egin dute PSE-EEk, EAk, EBk eta PPk. Kontra, ordea, EAJk eta Aralarrek. ETAk Isaias Carrasco PSEko zinegotzi ohia hil eta ANVk ez gaitzestea erabaki ondoren sortu zen proposamena. Irakurtzen jarraitu

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.