DEIAk eta Tomas Ordeñanak 2008ko aurrekontuak herritarron ekarpenakaz egin izana euren ekimen lez saldu deurie. Guzurre galanta. Proposamena EAE-ANVkook egin gendun eta EB-ARALARen aldeko borondateari esker lortu doguz azken 25 urteotako aurrekontu demokratikoenak, ez, inondik inora PNV eta Tomas Ordeñanari esker. Aurrekontuok lehengo asteko udalbatzarrean onartu ziren. Baina onartuta egonda be, Angulerin herritarroi aurkeztuteak, kalterik, ez, ezta?
2008ko aurrekontuak auzolanean
Herritarron ekarpenak
ONARTUTA PARTIDA ETA GUZTI
- Etxebizitza hutsak alokatuteko kanpaina.
- Behar ez dan tokian ez aparkatzeko kanpaina.
- Txakurrek toki publikoak zikindu ez dagiezan kanpaina.
- Iturrikoetxeko txinboetan hesiak.
- Bulderra frontoian.
- Zebrabideak: Gorbea kalea/ presako zubia.
- Zubitaldeko argi kontaminazinoa kendu.
- Herri kartelak gehitu.
- Kirol elkarteei eta kultur elkarteei dirulaguntzak gehitu.
- Ekintza puntualetarako dirulaguntza poltsa.
- Liburuak erosteko fondoa gehitu.
- Udalaren webgunea barria.
- Berdintasun-planerako partida.
- Bertoko produktuen azoka iraunkorrerako dirulaguntza.
- Euskeraren ikerketarako partida.
- Liburutegiaren eskintza gehitu.
ONARTUTA BAINA BESTE PARTIDA BATZUETAN INTEGRATUTA
- Gazteentzako sexualitate ikastaroa.
- Zebrabidea: Iturrikoetxe 1-4.
- Zubitaldeko zirkulazinoa arautu / abiadura motelduteko oztopoak ipini.
- Zaintzainleentzako ikastaroak.
- Zaborrontzien seinalizazinoa.
- Argiaren kontsumoa gutxituteko azterketa egin eta beharrezko neurriak hartu.
- Herri barruko trafikoa arautu / bideseinaleak gehitu eta argiagoak izan daitezen ziurtatu.
- Duplikatuta dauzen posteak kendu.
- Astean baten, arrastiz, arkitektoa udaletxean herritarron zerbitzura.
- Anguleriko farola kendu.
- Futbito zelaia barritu.
- Larrabetzuko andrazkoen egoerari buruzko azterketa.
- Gerra zibilaren inguruko gaiek ikertuteko partida: JATAONDO elkartea.
- Liburutegiko ordenadoreetan word, excel eta ostantzeko oinarrizko programak jarri.
PLAN OROKORREAN ZEHAZTUTEKO
- Aparkaleku publikoak.
- Babes ofizialeko etxebizitzak eraikiteko lurrak erosi.
- Adinekoentzako eguneko zentroa.
- Eleixosteko parkea.
- Kanposantu barria.
- Mirasol-Lezama zintarria.
- Gaztelekua.
- Sarrikola-Urkulu zintarria.
- Maruti-Boroa basoko pista
- Bidegorria: Goikoelexalde-Lezama.
- Eraikin publikoetan material ekologikoak erabili.
AURTENGO BARIK DATOZEN URTEOTARAKO
- Eguzki energia udal eraikinetan ura berotuteko.
- Igerilekuak estali.
- Zubitaldeko txinboetan gerizpea.
- Igerilekurako irisgarritasun neurriak hartu.
- TDT errepetidorea
- Zubitaldeko zintarriak konpondu.
- Larrabetzuko zerbitzuen gida ( komertziala + kulturala).
- Liburutegian lanpostua.
EGOKITZAT HARTU EZ DIREZENAK
- Musikarako lokalak.
- Jaietarako azpiegiturak (eskenatokia, txozna, mahaiak, jesarlekuak…)
- Futbol zelaiko aldagela handitutea.
- Iturrikoetxeko berdegunea.
- El Correok antolatzen dauen txapelketako dirua, oso osorik Uritarrarentzat izatea.
- Musika kontserbatorioa.
- Skate-park