Larrabetzuko bilgune feministak bidalitako informazinoa:
EUSKAL HERRIKO IV. JARDUNALDI FEMINISTAK
Apirilaren 12 eta 13an, UPVko Nautikako fakultatean, Portugaleten
Jardunaldi feministak, mugimendu feministak bere orokortasunean, bere egoera eta borrokaren norabidea aztertzeko egin dituen bilkurak dira. Historian zehar hiru egin badira ere, bilkura hauek ez dute urte tenporalizazio zehatz bat izan.
Hamahiru urte pasatu direnean, Euskal Herriko hainbat talde feminista bildu eta IV. Jardunaldi Feministak antolatzeko erabakia hartu dugu.
Jardunaldion helburuak:
- Emakume feministen topalekua izatea
- Esperientzien elkartrukea eta jarritako gaietan sakontzea.
- Elkartrukerako espazioak sortzea.
- Adostutako gaien inguruko eztabaidak antolatzea.
- Gai horien inguruan eztabaidatzeaz gain, aliantzak sortzeko ahalegina egitea.
Bertan honako hiru ardatzoen inguruko eztabaida egingo da:
- EMAKUMEOK HERRIAN ETA MUNDUAN: zaintza, prekarietatea, interkulturalitatea, parte hartze sozio-politikoa…
- EMAKUMEOK INDARKERI SEXISTARI AURRE EGINEZ: prebentzioa, legeak, erantzuna…
- EMAKUMEOK, GURE IDENTITATEAK ETA GURE GORPUTZ INTSUMITUAK: sexualitatea, queer, prostituzioa, eskubide erreproduktiboak: abortoa, eskubide sexualak, lesbianismoa…
FORMATOA: Bi egunetan zehar hiru ardatz horien inguruan lan egingo dugu. Bi plenario nagusi egongo dira, lehenengoa apirilaren 12an goizean jardunaldien aurkezpena egiteko eta bestea bukareran ondorioak azaltzeko. Oraindik formatoa ez dugu osorik definitu egokiagoa ikusten dugulako ponentzien kopurua eta gaiak ikusirik egitea.
informazino gehiago: www.jardunaldifeministak.org / informazioa@jardunaldifeministak.org