EMAKUMEEN BATZORDEA BEHARREAN HASI DA

Larrabetzuko udalean ,lehenengoz, Emakumeen batzordea lanean hasi da eta hauxe da ardura hartu dauen Maite Bilbao EAE-ANVko zinegotziak idatzi doskuna.

Larrabetzuko Gizon eta Emakumeen Berdintasunerako

I. plangintza 2008

Bizi garen gizartean emakumezkoen eta gizonezkoen arteko aukera desberdintasunak egon badaudela abiapuntua hartuta, Larrabetzuko udalean berdintasuna lortzearen aldera lehenengo pausoak ematearen alde azaltzen da Emakumearen Batzordea.

Horretarako Larrabetzuko emakumearen egoeraren diagnostikoa egitea egokiena litzateke eta hortik abituko ginateke Emakume eta Gizonen Berdintasunaren aldeko Plan bat diseinatzen eta martxan jartzen.

Txorierriko Mankomunitateak, bere aldetik, abian jarri du Txorierriko emakumeen egoeraren inguruko estudioa. Harremanetan izango gara estudio egiten ari den enpresarekin eta aztertuko dugu estudio horretan ateratako ondorioak nahikoak diren Larrabetzurako Berdintasun Plana diseinatzeko.

Bitartean ezin gara geldirik egon. Arlo honetan ezer gutxi egin da Larrabetzun eta diagnostikoaren zain egon gabe, hainbat esparrutan ekimenak aurrera eramatea proposatzen dugu, Berdintasunaren legeak markatzen dituen lau estrategi ardatzetan oinarriturik:

A. Mainstreaming:

Ø Udaletxeko batzorde guztietan eta ekimen guztietan generoaren inpaktua baloratzea eta beharrezko neurriak txertatzen joatea eskatuko dugu. Hona hemen hiru adibide:

1. Osasun arloa: ginekologia eta pediatria zerbitzuak Larrabetzun eskatzea dagokion entitatearen aurrean. Eguneko zentroa Larrabetzun bertan adineko emakume eta gizonei zuzendua.

2. Garraioa: loturak hobetzea eta bereziki ospitalera joateko zerbitzuaren alde egitea.

3. Kirola: emakumezkoen artean kirola bultzatzeko kanpainak egitea.

Ø Aurrekoa posiblea egiteko Larrabetzuko udaleko politikariei eta langileei zuzendutako formazioa bideratzea (Berdintasunaren legea eta Berdintasunerako IV. Planaren inguruan).

B. Emakumeen ahalduntzea eta Gizartearen eta politikaren arloko parte-hartzea:

Emakumeen auto-estimua eta balioa indartzen dituzten ekimenak aurrera eramatea.

Ø Autodefentsa ikastaroa: Emakumezkoei zuzenduta

Erasoak identifikatzen eta indarkeriak (bere alderdi guztietan ) dituen eraikuntza, eta norbanako eta taldean dituen ondorioak aztertzen ditu. Eguneroko bizitzan gertatzen diren eraso egoerak konpontzeko mekanismoak ikastea du helburua ere, besteak beste.

Ø Emakumeok eta mamuak ikastaroa: Emakumezkoei zuzenduta

Emakumeon beldurrak nola baztertu ikastea da ikastaro honen helburua.

Emakumeok historikoki ikasi dugu “onak izan behar dugula” denetarik edukitzeko, laguntza jasotzeko, salba gaitzaten… Horrela maitatuak izatea lortuko dugu. Baina ona izatearen kontrakoa ez da txarra izatea, baizik eta estrategikoa izatea, hau da proiektu bat izatea eta proiektu hau modu estrategikoan planeatzea. Horrelako mamuak identifikatzea eta baztertzea du helburu ikastaro honek.

Ø Emakumea eta kultura:

Tradizioz emakumezkoak kultur esparrutik baztertuak izan dira. Historia gizonezkoek idatzi dute eta horien protagonistak, gehienbat, gizonezkoak izan dira. Horren harira, gero eta funtsezkoagoa da emakumeak ikustaraztea eta gertakizun historikoen eraikuntzan merezi duten tokia onartzea; horretarako, emakumezkoek herrian duten historia hasiera garrantzitsua izan daiteke.

Ø Martxoaren 8ari begira, Kultur batzordetik antolatutako ekintzez gain, zine-forum bat antolatzea proposatzen dugu,parte-hartze aktiboa sustatzeko asmoz eta honen bitartez aprobetxatu batzordetik aurrera eraman nahi diren ekimenak ezagutarazteko.

Gizon eta emakumeei zuzenduta.

C. Bateragarritasuna eta Erantzunkidetasuna: Gizonezkoei zuzenduta

Ø Gizonok sexismoari aurre egiteko tailerra: rol tradizionalak zalantzan jartzen dituzten gizonak egon badaude, hau da, sexismoari aurre egiteko zeregina aldarrikatzen dutenak eta berdintasunezko harremanak ezartzeko beharrizana dutenak.

Hori gorabehera, emakumeen aurkako indarkeria bezalako gaietan edota etxeko lanen eta zainketa lanen banaketa desorekatua bezalako gaietan ikus daiteke, oraindik ere, sexismoak, egun, indar handia duela gure inguruan, eta aurrera egiten jarraitzeko gizonezkoen parte-hartzea beharrezkoa dela.

D. Emakumeen aurkako indarkeria:

Emakumeen aurkako tratu txarren aurrean zer egin daitekeen Larrabetzun informazioa(tratu txarra zer den, laguntza zerbitzuak, jokatzeko modu egokiak) zabaltzen duen triptikoa herritarren artean banatu.

Kontuan hartu behar da Programa hau ez dela itxia, hau da, berdintasunaren aldeko ekintza gehiagorekin osa daitekeela.

Udalak diru partida bat zehaztuko du 2008ko aurrekontuetan, plangintza hau aurrera eramateko.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.