Posted in Maiatza 2008

AHT gelditu! MANIFESTAZINOA DONOSTIAN

Bihar 17:30ean Donostiako Boulevardetik

www.ahtgelditu.org  

MAIATZAREN 29an udalbatzarra

Udalbatzarra egingo da

EGUNA: Maiatzaren 29a

ORDUA: 20:00

LEKUA: Udaletxeko udalbatzarren aretoan

Gai-ordena dekogunean ekarri dogu hona

PLAN OROKORRA GAUZATZEKO KONTSEILUAREN BATZARRA

Plan Orokorra gauzatzeko kontseilua batuko da:

EGUNA: Maiatzaren 21a

ORDUA: 19.00

LEKUA: Udaletxea

Azken udalbatzarrean onartutakoan arabera, 10 lagunek osatuten deurie kontseilua. Honeixek:

- Albaizar, Alberto

- Arana, Sabin

- Basterretxea, Juan Manuel

- Berrojalbiz, Gotzon

- Cordero, Edu

- Guarrotxena, Eunate

- Loroño, Tere

- Martinez de Alegria, Iñigo

- Mendiola, Gorka

-Ordeñana, Tomas

UDALBATZARRATAN PARTE HARTUTEKO ERAK

Larrabetzuko EAE-ANVk, udalaren funtzionamendua demokrazia parte hartzailean oinarritu daiten hainbat proposamen egin deituz urtebete eskasean: Larrabetzurako Plan Orokorra auzolanean egiteko prozedura martxan dau eta 2008ko aurrekontuek herritarron parte hartzea zuzen eta guzti egin direz. Herritarron parte hartze zuzenean oinarritutako udal funtzionamendu demokratikoa sendotuteko beste bitarteko udalbatzarretan herritarrok gure iritzia emoteko aukera zabaldutea da. Baina zelan?

  1. Udalbatzarreko gai-ordeneko zein puntutan berba egin gura dogun aurretik esan eta denbora mugatua emonda
  2. Gai-ordeneko puntu baten ganean berba egiten hasi orduko, eskatu eta zinegotziek amaitu ostean berba egin.
  3. Gai-ordeneko puntu baten ganean berba egiten hasi orduko, eskatu eta zinegotziek hasi aurretik berba egin.
  4. Eskatu eta norberak eritxiten dotsonean
  5. Besterik?

Zer deritzozue?

GATAZKA POLITIKOA BERE GORDINTASUNEAN: NOZ ARTE?

Berria egunkariaren webgunetik: Guardia zibil bat hil du ETAk Legutioko kuartelean bonba-auto bat lehertarazita

Larrabetzuko EAE-ANVk hauxe esan gura dau :

- EAE-ANV alderdi politikoa da ( ilegalizazino bidean dauena, bide batez) eta gure helburu politikoak lortuteko bide politikoak baino ez doguz erabilten. Ildo horretan, Legution hildako pertsonaren heriotza Euskal Herriak bizi dauen gatazka politikoaren ondoriozko azken heriotza tamalgarria izan daiten lan egiteko konpromisoa inoz baino arduratsuago hartu gura dogu.

- Lar luzatuten dan gatazka politikoaren ondoriozko indarkeria adierazpide guzti guztiak desagertuteko gure konpromisoa berretsi gura dogu, alde guztietako indarkeriak ez baitakar sufrimendua luzatutea baino.

- Loiolan Ezker Abertzalearen, PSOEren eta PNVren artean izandako alkarrizketen ondorioz, gatazka behin betiko konponduteko zorian egon gintzezan. Guk gatazkaren konponbidea ekarriko deuriezan alkarrizketa eta negoziazinoa barriro emon daitezan lan egiteko konpromisoa hartute dekogu. Horretarako, politika egiten utzi behar doskue eta legez kanpo, gartzelan edo kriminalizatuta nekez egin ahal izango dogu.

- Gatazka politikoa konponduteko bide bakarra alkarrizketa dala deritzogu eta ezker abertzalearen kontrako neurriek  ( alderdien ilegalizazinoa eta hautetsien gartzelaratzea, makrosumarioak, gazteen kontrako sarekadak…)herritar talde eta aukera politiko independentistaren bazterketa eta kriminalizazinoa baino ez dekie helburu. Indarkeria erabiltea aurpegiratuten doskuenek ez doskue lan politikoa egiten utzi gura. Guk, ostera, botoa emon euskuen herritarrekiko konpromisoari eutsiko dotsegu; Larrabetzu eta Euskal Herri aske eta justuagoak lortu arte segiduko dogu beharrean.

larrabetzu auzolanean

euskal herria aurrera

MAIATZAREN 6ko udalbatzarren onartuko batzuk

MAIATZAREN 6ko udalbatzarrean , beste gai batzuen artean, honek eztabaidatu eta onartu zirean

58.- Urigintzako Sektore kontseilua sortu eta osotzea, aholkularitzea emoteko Udal Plan Orokorraren bigarren barrikuspena egiteko beharretarako.

EAE-ANV: Aspalditik martxan dauen Larrabetzurako Plan Orokorra garatuteko kontseiluan adostutako kopuru eta izenak onartutea, nahiz eta gure asmoa, hasieratik, alderdi bakotxak proposatutako 4 lagunez ( zinegotzia + hiru lagun) osotutako kontseilua sortutea zan. Izan be, guk ez geuntson hauteskundeatan ataratako botoen araberako proportzionalitatea proposatu, guk alderdi guztiek kopuru bardina proposatutea gura gendun. EB-ARALARek 2 lagun baino ez deituzenez proposatu, azkenean, 4+4+2 izan beharko da.

EB-ARALAR: Ondo ikusten dogu 4+4+2

EAJ-PNV: Geuk be ondo ikusten dogu

ONARTU DANA: 10 lagunek osatuko deurie kontseilua

59.- “Larrabetzuko inguruko eskolearen kanpoko esparruko ekintzak. 1.fasea (Aterpea)” izeneko proiektua ontzat emotea, bidezkoa bada.

Obrak, goizenez, irailaren amaieran hastea aurreikusten da eta lana 3 hilabetekoa izango da. Irakurtzen jarraitu

AMNISTIAREN ALDEKO MUGIMENDUAREN KONTRAKO EPAIKETIA: MOZINOA

Honako mozino honetaz berba egingo dogu biharko udalbatzarrean:33/01, amnistiaren aldeko mugimenduaren aurkako auziaren aurrean adierazi nahi dugu:

Dispertsioa salatzea ez da delitua. Preso politikoen kolektiboaren kontra hamarkadatan ezarri den eta ezartzen den dispertsio eta muturreko neurriek osatzen duten salbuespen egoera da delitua.

Tortura salatzea ez da delitua. Torturatzea eta tortura ahalbidetzen duen tresneria hori guztia da delitua; salbuespeneko tribunalak, inkomunikazio legea eta funtsean torturatzeko eraikia den inpunitate esparrua bera da delitua.

Errepresioa salatzea eta pertsonen eskubideak babestea ez da delitua. Estatuen biolentzia eta eskubide urraketa dira delitua. Irakurtzen jarraitu

MAIATZAREN 6an udalbatzarra

Bihar, maiatzaren 6an eta iluntzeko 20:00etatik aurrera, udalbatzarra egingo da:

Gai-ordena erantsitako artxiboetan dekozue

Maiatzaren 6ko udalbatzarreko gai-ordena 1

Maiatzaren 6ko udalbatzarreko gai-ordena2

Maiatzaren 6ko udalbatzarreko gai-ordena 3

ERREPRESINOA EZ DA ATERI

Berriaren webgunetik

Espainiako Polizia ANVren Portugaleteko egoitza miatzen ari da

Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nagusiko epaileak agindu du operazioa.

Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nagusiko epaileak aginduta, Espainiako Polizia EAE-ANVren Portugaleteko (Bizkaia) egoitza miatzen ari da gaur goizetik. Santa Maria kalean daude poliziak, Euskal Etxea ostatuan.

Garzonek otsailaren 8an ANVren jarduerak eten zituen hiru urterako, ETArekin zerikusirik izan dezakeelakoan, eta lehengo asteazkenean Ino Galparsoro Arrasateko (Gipuzkoa) alkatea eta EAE-ANVko kidea kartzelan sartu zuen, alderdi horren izenean aritzea leporatuta.

Espainiako Auzitegi Goreneko 61eko Salak, berriz, ANVren balizko legez kanporatzeaz auzia zabalik du.

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.