AMNISTIAREN ALDEKO MUGIMENDUAREN KONTRAKO EPAIKETIA: MOZINOA

Honako mozino honetaz berba egingo dogu biharko udalbatzarrean:33/01, amnistiaren aldeko mugimenduaren aurkako auziaren aurrean adierazi nahi dugu:

Dispertsioa salatzea ez da delitua. Preso politikoen kolektiboaren kontra hamarkadatan ezarri den eta ezartzen den dispertsio eta muturreko neurriek osatzen duten salbuespen egoera da delitua.

Tortura salatzea ez da delitua. Torturatzea eta tortura ahalbidetzen duen tresneria hori guztia da delitua; salbuespeneko tribunalak, inkomunikazio legea eta funtsean torturatzeko eraikia den inpunitate esparrua bera da delitua.

Errepresioa salatzea eta pertsonen eskubideak babestea ez da delitua. Estatuen biolentzia eta eskubide urraketa dira delitua.

Elkartasuna ez da delitua. Presoak eta Euskal Herrian errepresioa jasaten duten milaka emakume eta gizon babes eta elkartasunik gabe uzteko mugimenduen kontrako kriminalizazio eta erasoak dira delitua.

Preso, iheslari eta beren senitartekoak lagundu eta babestea ez da delitua. Kolektibo hauek hondoratzeko eta zatitzeko helburuarekin burutzen diren jazarpen, eraso eta eskubide urraketa horiek guztiak dira delitua.

Auzipetu dutena eta epaitu nahi dutena Estatuen biolentzia eta errepresioaren salaketa eta euskal preso nahiz errepresaliatu guztiekiko elkartasuna da. Frantziako eta Espainiako estatuak euskal gizartearen eta munduaren aurrean biluzten dituen eta beren izaera ez demokratikoa begi bistako egiten duen testigo nagusia erditik kendu nahi dutelako.

Honenbestez, Udal honek ondorengo eskakizun eta konpromisoak zehazten ditu:

-Elkartasuna eta babesa luzatzen diegu amnistiaren aldeko mugimenduko 27 auziperatu

eta mugimendu honetako militante guztiei.

-Auzi honek dakartzan galera ekonomikoei aurre egiteko………………………euroko diru

laguntza emango diegu.

-Kriminalizatu nahi den amnistiaren aldeko mugimenduak bere lanean jarraitzeko duen

zilegitasuna aldarrikatzen dugu Espainiako estatuaren eta sistema judizialaren aurrean

eta bere lan sozial eta politikoan jarraitzeko ezartzen ari zaizkien trabak gainditzeko

exijentzia luzatzen dugu. Auzi honen amaierarekin batera, debeku eta kriminalizazio

ekintzak amaitzea.

-Eskubide zibil eta politikoen urraketa, tortura eta euskal herritarren kontrako errepresio

bidegabearen zerrenda amaigabea ahalbidetzen duen Auzitegi Nazionalaren

desagerpena aldarrikatzen dugu.

EAE-ANV 2008ko apirila

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.