Berriaren webgunetik
Espainiako Polizia ANVren Portugaleteko egoitza miatzen ari da
Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nagusiko epaileak agindu du operazioa.
Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nagusiko epaileak aginduta, Espainiako Polizia EAE-ANVren Portugaleteko (Bizkaia) egoitza miatzen ari da gaur goizetik. Santa Maria kalean daude poliziak, Euskal Etxea ostatuan.
Garzonek otsailaren 8an ANVren jarduerak eten zituen hiru urterako, ETArekin zerikusirik izan dezakeelakoan, eta lehengo asteazkenean Ino Galparsoro Arrasateko (Gipuzkoa) alkatea eta EAE-ANVko kidea kartzelan sartu zuen, alderdi horren izenean aritzea leporatuta.
Espainiako Auzitegi Goreneko 61eko Salak, berriz, ANVren balizko legez kanporatzeaz auzia zabalik du.