MAIATZAREN 6ko udalbatzarrean , beste gai batzuen artean, honek eztabaidatu eta onartu zirean
58.- Urigintzako Sektore kontseilua sortu eta osotzea, aholkularitzea emoteko Udal Plan Orokorraren bigarren barrikuspena egiteko beharretarako.
EAE-ANV: Aspalditik martxan dauen Larrabetzurako Plan Orokorra garatuteko kontseiluan adostutako kopuru eta izenak onartutea, nahiz eta gure asmoa, hasieratik, alderdi bakotxak proposatutako 4 lagunez ( zinegotzia + hiru lagun) osotutako kontseilua sortutea zan. Izan be, guk ez geuntson hauteskundeatan ataratako botoen araberako proportzionalitatea proposatu, guk alderdi guztiek kopuru bardina proposatutea gura gendun. EB-ARALARek 2 lagun baino ez deituzenez proposatu, azkenean, 4+4+2 izan beharko da.
EB-ARALAR: Ondo ikusten dogu 4+4+2
EAJ-PNV: Geuk be ondo ikusten dogu
ONARTU DANA: 10 lagunek osatuko deurie kontseilua
59.- “Larrabetzuko inguruko eskolearen kanpoko esparruko ekintzak. 1.fasea (Aterpea)” izeneko proiektua ontzat emotea, bidezkoa bada.
Obrak, goizenez, irailaren amaieran hastea aurreikusten da eta lana 3 hilabetekoa izango da.
63.- Haurreskola handitzeko proiektuaren enkargua.
Arkitektoari hasita dekon proiektua albait arinen amaituteko eskatuko jako ekaineko udalbatzarrean onartuteko.
EAE-ANV: Horrek esan gura dau, matrikulazinoak gora egiten badau, leku arazoak egon leitekezela, ezta?
EAJ-PNV: Partzuergoaren Txorrierriko ostantzeko Haurreskoletara joan leikez umeak bitartean.
64.- Zezeilaren 8an eta martiaren 12an udalerrian egindako pintadak garbitzeko aurrekontuaren barri emotea.
URAZCA enpresaren aurrekontua: 4.873,72€
EAE-ANV: Aurrekontu serioa egin aurkeztu behar dosku URAZCAk, zehatz mehatz, desglosatuta, ez garbitu egin deituzela esan eta kopuru bat, beste barik.
EB-ARALAR: Aurrekontua zehaztu egin behar deurie.
EAJ-PNV: Nahikoa zehaztu deurie
ONARTU DANA: URAZCArik aurrekontu zehatzagoa aurkeztu dagiela eskatuko jako.
65.- GESMUNPAL enpreseak zergak betearazpen bidetik biltzeko zerbitzua emoteko egin dauan proposamena ontzat emotea, bidezkoa bada
EAE-ANV: Ezin doguz onartu GESMUNPALen kontratuaren baldintzak. Beste enpresa batzuek zer eskaintzen deurien aztertu behar dogu. Zergen kobrantzia bertan behera lotu ez daiten, GESMUNPALeri kontratue 6 hilabetean luzatutea proposatuten dogu eta albait arine beste enpresa batzuen eskeintzak aztertutea.
EB-ARALAR: Zerbitzue bertan behera geratu ez daiten, GESMUNPALeri emon. Halan da guzti be, beste enpresa batzuek eskaintzen deuriena aztertu.
EAJ-PNV: GESMUNPALeri kontratua beste urtebetez luzatu.
ONARTU DANA: GESMUNPALeri kontratua urtebetez luzatutea. Bitartean beste enpresa batzuen eskaintza aztertutea.
EAJ-PNV: Bai
EB-ARALAR: Bai
EAE-ANV: Ez
67.- URAZCA enpresak erre diran edukiontziak ordezteko bialdu dauan aurrekontua ontzat emotea, bidezkoa bada.
URAZCAren aurrekontua: 4 edukiontzi ordezkatzeko: 6.651,57€
EAE-ANV: Aurrekontua eta faktura zehaztuagoa, desglosatua.
ONARTU DANA: Aurrekontua eta faktura zehaztuagoa, desglosatua.
68.- NEKALUR s.l enpresak egindako kalteakaitiko erreklamazioa aztertzea, bidezkoa bada.
NEKALUR: Txakoli egunean ipiniko haiman egin eutsiezan pintadak garbitutearren ( 6 alderdi): 1.211,04€
EAE-ANV:
Nekalurrek ez zeuen asegururik kontratatu?
Enpresa batek, antolatuten deituezan ekinaldietatik dirue ataraten badau, kalteak bere kargu hartu beharko leukez.
Garbiketa hirugarren enpresa batek egin badau, udalak enpresa horreri ordaindu beharko leukio.
Barriro pasetan bada, Nekalurrek udalari zer paseuko azaldu beharko leukio eta udalak erabaki beharko leuke horreri zelan aurre egin.
EAJ-PNV: Enpresa guztiek ipinten dozuez dudatan, lapurrak diralakoan.
EAE-ANV: Transparentzia da exigitzen dan gauza bakarra, diru kontuak argi eta garbi azaldutea.
ONARTU DANA: Gaia mahai gainean lotu da. Asegururik dekon galdetuko jako Nekalurreri.
70.- Amnistiaren aldeko mogimenduaren kontra egindako epaiketearen ganea EAE-ANV taldeak aurkeztu dauan mozinoa aztertzea.
EB-ARALAR: Mozinoari ezetz. Gure idatziari baietz ( idatzi bat irakurri deu ordezkariak)
EAJ-PNV: EB-ARALARegaz bat . Mozinoari ezetza eskubide urraketa guztiak salatzen ez direlako.
EAE-ANV: Konpromiso etikoak alde alde bateri baino ez jakoz eskatuten. Epaituten dabizen 27 pertsoen kontrako epaiketa da mahai-gainean dagoena.
BOZKETA:
MOZINOAREN KONTRA: 4 EAJ-PNV + 1 EB-ARALAR
MOZINOAREN ALDE: 4 EAE-ANV
71.- Bertsolari alkarteak egindako eskaerea ontzat emotea, bidezkoa bada.
ESKAERIA: 2008ko Bizkaiko Txapelketako kanporaketa bat Larrabetzuko frontoian ospatutea.
Aurrekontua: 9.145€
Estimazinoa: 4.500 ( 2.900) Larrabetzuko udalarentzat.
Ahobatez onartu da. Ostera EAJ-PNVkoek holan dinoe: ” Diru horregaz beste ekitaldi hobeak antolatu daitezke”
72.- Kultur alkarteei laguntzak emongo jakezan aztertzea, bidezkoa bada.
Aurtengo, igoera lineala. Datorren urterako dirulaguntzen ordenantza egiten gabiz.
KIROL ELKARTEEI DIRULAGUNTZAK (18.000€)
| ELKARTEAK |
AURREKO URTEAN |
AURTEN (2007 EGITASMOA) |
GUZTIRA |
| URITARRA FUTBOL TALDEA |
5.742,88 € |
+ 490 € |
6.232,88 € |
| OLARRETA PILOTA ELKARTEA |
4.411,68 € |
+ 490 € |
4.901,68 € |
| MIKEL ARTETXEREN LAGUNAK
(LOROÑO KLASIKA) |
4.117,88 € |
+ 490 € |
4.607,88 € |
| URIBE-KOSTA PILOTA TXAPELKETA |
2.080 € |
— |
2.080 € |
| EUSKADI FUNDAZIOA |
150,25 € |
— |
160,25 € |
| GUZTIRA GASTATUTA |
|
|
17.982,69 € |
| SOBERAN |
|
|
17,31 € |
KULTUR ELKARTEEI DIRULAGUNTZAK
| ELKARTEAK |
GUZTIRA (2007 EGITASMOA |
| TXINPASMENDI GURASO ELKARTEA |
2.200 € |
| IZAR ARGIA ABESBATZA |
2.200 € |
| GAZTELUMENDI ABESBATZA |
2.200 € |
| ITALLEN BERTSO ESKOLA |
2.200 € |