Larrabetzuko EAE-ANVk, udalaren funtzionamendua demokrazia parte hartzailean oinarritu daiten hainbat proposamen egin deituz urtebete eskasean: Larrabetzurako Plan Orokorra auzolanean egiteko prozedura martxan dau eta 2008ko aurrekontuek herritarron parte hartzea zuzen eta guzti egin direz. Herritarron parte hartze zuzenean oinarritutako udal funtzionamendu demokratikoa sendotuteko beste bitarteko udalbatzarretan herritarrok gure iritzia emoteko aukera zabaldutea da. Baina zelan?
- Udalbatzarreko gai-ordeneko zein puntutan berba egin gura dogun aurretik esan eta denbora mugatua emonda
- Gai-ordeneko puntu baten ganean berba egiten hasi orduko, eskatu eta zinegotziek amaitu ostean berba egin.
- Gai-ordeneko puntu baten ganean berba egiten hasi orduko, eskatu eta zinegotziek hasi aurretik berba egin.
- Eskatu eta norberak eritxiten dotsonean
- Besterik?
Zer deritzozue?