Posted in Ekaina 2008

Ekainaren 26ko udalbatzarraren gure laburpena

Hauxe laburpena:

- Nafarroa Oinez,Ibilaldia,Araban Euskaraz,Herri

Urratsi emondako diru-laguntza da bakoitzari 120€

(Kilometroakek ondino ez dau eskatu).

- Haurtzaindegia behin behineko proiektua onartu da. Orain

boletinean publikatu behar da alegaziorik dagoen jakiteko.

- Eskolako aterpearen behin betiko proiektua eta

kontrataziorako pliegoak onartu dira.

- Errebale 2.eko eraikuntzaren behin betiko proiektua eta

plieguak onartu dira.

- Gure mozioa ez da onartu. 5 boto kontra. Biak idatzia

aurkeztu zuten. PNVk gitxi gora behera geuk daukagula egoeraren errua esaten

zeuen, ez garelako biolentziagandik aldentzen. Irakurtzen jarraitu

PNVren mozinoa dala-ta

103- EAJ-PNVREN MOZINOA, ZINEGOTZIEN, ALKATEAREN ETA ERAKUNDE POLITIKOAREN BERAREN KONTRA HERRIAN AGERTU DIRAN MEHATXUZKO KARTELEN AURREAN

Gaurko udalbatzarrean PNVk aurkeztuko dauen idatziari buruzko gure iritzia hauxe da:

Herrian agertu diren kartelei erantzunez, EAJ-PNVk bere mozioan erakusten duen egonezinari bidezkoa eta logikoa deritzogu.

Ezker Abertzaleko militanteok eten barik jasan behar doguz bazterketa, legez kanporatzea, epaiketak, kartzelaratzeak, galera ekonomikoak…eta, argi esan behar dogu, ez dogu inongo babesik lortu Euskal Herriko beste talde politikoengandik.

Zoritxarrez Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoak egoera latzak sortzen ditu talde polítiko guztiontzat eta kartel hauek sortu duten artegatasuna ere kontestu horretan kokatzen du Ezker Abertzaleko udal taldeak.

Udal talde honek 2007ko ekainaren 16an, bere karguak hartzeko egunean, argi adierazi zuen Udalera Larrabetzuren beharrizanei erantzutera gentozela baita Euskal Herriak beharrezko duen konponbide demokratikoari ekarpena egitera ere. Irakurtzen jarraitu

EKAINAREN 26: UDALBATZARRERAKO GAI-ZERRENDA

Horra gaurko udalbatzarrerako gai-zerrenda:

OHIKO BILERA

2008KO BAGILAREN 26AN, ARRASTIKO 20:00ETAN

GAI-ZERRENDEA

86- MARIA ASUN AMARIKA LARRABIDE ZINEGOTZIA IZENTETEA.

87- OSOKO BILKUREAREN 2008KO MAIATZAREN 6, 19 ETA 29KO AKTAK ONTZAT EMOTEA, BIDEZKOA BADA.

88- ALKATETZEAREN 75. ETA 88. ZENBAKIEN BITARTEKO DEKRETUEN BARRI EMOTEA, BIAK BARNE.

89- OBRA ETA ERABILERA ESKABIDEAK: A)JOSU LARRABEITI MENDIKUTEJN. B) JUAN IGNACIO CATARECHA OLABARRIETAJN.

90- “HAURRESKOLAK ZAHARBARRITU ETA HANDITZEA” IZENEKO OBRA-PROIEKTUA HASIERAN ONTZAT EMOTEA, BIDEZKOA BADA.

91- “UDAL ZERBITZUETARAKO ERAIKINAREN PROIEKTUA (2. FASEA)” IZENEKO OBRA-PROIEKTUA BEHIN BETIKO ONTZAT EMOTEA.

92- “LARRABETZUKO UDAL MUGARTEKO BASARAS AUZOAREN SANEAMENDU PROIEKTUA (1. BANAKAPENA, 3. FASEA)” IZENEKO OBRA-PROIEKTUA BEHIN BETIKO ONTZAT EMOTEA.

93- “LARRABETZU INGURUKO ESKOLEAREN KANPOKO ESPARRUKO EKINTZAK” IZENEKO OBRA-PROIEKTUA BEHIN BETIKO ONTZAT EMOTEA. Irakurtzen jarraitu

Ekainaren 26an udalbatzarra: Mozinoa

Ekainaren 26an, 20:00etan eta udaletxeko udalbatzarretarako gelan egingo dan udalbatzarreko berbagaietako bat honako mozinoa izango da:

UDALA HERRITARRONA DA. GEUREA DA ERABAKIA

Herriarena da erabakia, eta herriarena zilegitasuna, guztia eta bakarra. Hori izan behar da demokraziaren oinarria baita edozein erakundeena ere. 2007ko udal hauteskundeak ez ziren baldintza demokratikoetan garatu, ez zen aukera berdintasunik izan. Espainiar Estatuak Alderdi Politikoen legearen bidez aukeratua izan eta aukeratzeko eskubidea urratu zuen Euskal Herrian. Demokraziaren aurkakoa den lege horren gainetik herritarrek euren borondatea agertu zuten, euren ordezkariak aukeratu zituzten. Batzuk legezko aitortza izan zuten, beste batzuei ukatu egin zieten. Baina udal ordezkari egiten gaituena ez da legea, herritarren borondatea baizik. Eta hori da errespetatu beharrekoa, herritarren borondatea. Irakurtzen jarraitu

Urtebete udalean: Gure balantzea II

2007-2008 udalgintzako balantzea

Udalaren funtzionamenduari buelta emango geniola hitza eman genuen eta gure partetik ahalegin guztiak egiten ari gara hori betetzeko. Batez ere, herritarren iritzia kontuan hartzea da gure helburu garrantzitsuena eta hori lortze aldera pauso batzuk eman ditugu.

Hauteskundeetan lortutako zinegotzi kopuruak gure hainbat eta hainbat proposamen aurrera ateratzea ahalbidetzen du. Ez gara oposizio hutsa. Batzuetan denon adostasunarekin lortzen dugu, beste batuetan EB-Aralarren aldeko botoarekin.

Irakurtzen jarraitu

Urtebete udalean: Gure balantzea I

Ekainaren 16an bete da urtea barriro be udalean gauzenetik. Datozen egunetan, atzo herritarran aurrean azaldu genduna agertuko dogu hona:

PROGRAMAREN GARAPENA URTEBETEAN

EMAKUMEA

Arlo hau lehenengoz batzorde baten garatzen da,gazteria, nekazaritza, industria eta enpleguagaz batera,

Aurrrekontuetan partida propioa du

HEZKUNTZA

Hezkuntza komunitateagaz harremanak normalizatzea da arlo hontan lortutako inprtanteena.

Normalizazioaren frutua dira jadanik hartutako hainbat erabaki, batzuk aho batez eta beste batzuk EAE-ANV eta EB-Aralarreen botoaz

-Haurtzaindegiaren anpliazioa

-Eskolako aterpea

-Sukaldeko gasa udalak ordaintzea eta gai hau dala eta 2006an Guraso Elkarteari emon barik gelditu zan dirulaguntza jasotea

-Gimnasioaren konponketa Irakurtzen jarraitu

Ezin gaitue legez kanporatu, ez gauz euren legepean, herritarrenean baino

Gaur bete da urtea Larrabetzuko udalera itzuli gintzezanetik. Ospakizun eguna da guretzat, herritarrei urtebeteko lanaren barri emotekoa, entzun beharrekoak entzutekoa, auzolanean artez edo oker gabizen auzolanean aztertutekoa. Herritarrok epaituko dogu egiten gabizena, ez espainiako ezelango sasi justiziak, ez eskuin muturreko epaile-borreroek. Ezker abertzaleko kideok herritarren epaia baino ez dogu aintzat hartuko.

Gogoratu gaur, 19:30ean kontzentrazinoa, gero herri batzarra eta ostean monjorra dekoguzen eta honetara danatara herritar guzti guztiak gauzena gonbidatuta, ez ezker abertzaleko militanteak bakarrik.

larrabetzu euskal herria auzolanean

gora gu ta gutarrak!

urtebete udalean urtebete auzolanean

Datorren ekainaren 16an urtea beteko da Larrabetzuko ezker abertzalea, EAJ-PNVren lau urteko apartheid politikoaren ostean, berriro ere, udalean dagoena. Urte horren balantzea zuekaz batera egiteko, herri batzarra eta ostean monjorra egitea bururatu jaku. Ohituraz, monjorra lana amaitu ostean egiten da eta jakin badakigu gure lana urteetakoa dana. Ostera, pitike pitike, atzera pausua emon barik goazela eta geure buruengan itxaropena euki badekogula aldarrikatuteko egingo dogu monjorra.

Baina Larrabetzun udalean gauzen antzera, Euskal Herriko udal gehienetan ez doskue uzten herritarren botoen bitartez lortutako zinegotzi karguak betetzen. Horregatik, herri batzarra baino lehen, 19:30ean, kontzentrazioa egingo dogu plazan aukera politiko guztien alde eta bazterketaren kontra.

zu barik ezingo dogu patxadazko ezer egin

larrabetzu euskal herria auzolanean

EGUNA:Ekainaren 16a

19:30: KONTZENTRAZINOA plazan

20:00: HERRI BATZARRA Angulerin

21:30: Monjorra Aretxabalan

PLAN OROKORRA EGITEN LAGUNDUTEKO IZENA EMON DEURIEN ENPRESAK

Honek lau enpresok emon deurie izena Plan Orokorra egiten lagunduteko

- ADOS CONSULTING

- ELHUYAR

- ESTUDIOS DE OCIO

- IKERFEL

Orain, erabaki egin beharko da zein enpresak eskeintzen deituzen bitarteko egokienak

Guk gutxieneko batzuk eskatuko dotseguz esleipena jasotzen deuen enpresari:

1.- Bere lanaren metodologia, oinarria eta helburua Larrabetzuko herritar guztien parte hartzea bermatutea izatea. Larrabetzuko herritarrok beharrezko direzen bitarteko guztiak euki behar doguz Plan Orokorrari buruz dekogun iritzia emon eta iritzi hori kontuan hartuko dala jakiteko.

2.- Herritarrenganako, elkarteenganako, kontseiluarenganako harremana euskaraz egiteko gaitasuna. Era berean, erredakzinoa jatorriz euskaraz egitea.

eta zuek, zer eskatuko zeunskioe?

MOZINO ETI(LI)KOAK: HONERI DERITZIE HERRITARREI GALDETZEA?

BERRIA egunkaritik

ANVren kontrako mozioa onartu dute Pasaian EAJk, PSEk eta PPk

Herritar batek hitza hartu duenean PSEko zinegotziak aretotik ateratzen hasi dira, eta liskarra sortu da

erredakzioa

Donostia

EAJk eta PSE-EEk EAE-ANVren kontra aurkeztutako mozio etikoa onartu egin zuten atzo Pasaian (Gipuzkoa), bi alderdi horien eta PPren botoekin. Aldeko bederatzi boto lortu zituen mozioak: PSE-EErenak bost, EAJrenak bi eta PPrena bat. EAE-ANVko zazpi hautetsiek kontra bozkatu zuten, eta EAko hautetsi bat eta EB-Aralarreko bat abstenitu egin ziren.

EAE-ANVk ere aurkeztu zuen bere mozioa atzoko udalbatzarrean, baina ez zen aurrera atera, bere taldeko hautetsien babesa besterik ez baitzuen lortu. Irakurtzen jarraitu

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.