Ekainaren 16an bete da urtea barriro be udalean gauzenetik. Datozen egunetan, atzo herritarran aurrean azaldu genduna agertuko dogu hona:
PROGRAMAREN GARAPENA URTEBETEAN
EMAKUMEA
Arlo hau lehenengoz batzorde baten garatzen da,gazteria, nekazaritza, industria eta enpleguagaz batera,
Aurrrekontuetan partida propioa du
HEZKUNTZA
Hezkuntza komunitateagaz harremanak normalizatzea da arlo hontan lortutako inprtanteena.
Normalizazioaren frutua dira jadanik hartutako hainbat erabaki, batzuk aho batez eta beste batzuk EAE-ANV eta EB-Aralarreen botoaz
-Haurtzaindegiaren anpliazioa
-Eskolako aterpea
-Sukaldeko gasa udalak ordaintzea eta gai hau dala eta 2006an Guraso Elkarteari emon barik gelditu zan dirulaguntza jasotea
-Gimnasioaren konponketa
KULTURA
Elkarteei dirulaguntza kopurua gehitu
Dirulaguntzaren %70ª urte berean emon
Dirulaguntzak emoteko irizpideak finkatu
Andramari eta Emeterietarako diru partida nabarmen igon
EUSKERA
Diru partida propioa aurrekontuetan
NEKAZARITZA
Bertoko produktoen azoka iraunkorra gauzatzeko diru partida
HIRIGINTZA
Errebale 2 eta Elixoste 7 eta 9 eraikinen egoera ilegala zuzendu
Aurreko agintaldian diseinatutako Plan Orokorra bertan behera itxi eta Plan Orokor barria diseinatzen hasteko pausuak emon:
Larrabetzuarron parte hartzea eta planaren erredakzioa gauzatzeko lana bideratuko duen Sektore Kontseilua eratu, 10 pertsonaz osatua
Parte hartzea burutzeko enpresa baten kontratazioa
OGASUNA
Ordenantza fiskalak eta aurrekontuetan IPC delakoaren igoera aplikatuz onartzearen dinamika apurtu.
Orokorrean zergak eta tasak ez dira igon, Hobariak (bonifikazioak) lortu dira gitxien daukienentzako, ingurugiroa zaintzen dutenentzako, herritarrontzat enplegua sortzen dutenentzako…
Aurrekontuetan herritarren parte hartzea eta udaleko batzorde ezberdinen inplikazioa lortu da