Urtebete udalean: Gure balantzea II

2007-2008 udalgintzako balantzea

Udalaren funtzionamenduari buelta emango geniola hitza eman genuen eta gure partetik ahalegin guztiak egiten ari gara hori betetzeko. Batez ere, herritarren iritzia kontuan hartzea da gure helburu garrantzitsuena eta hori lortze aldera pauso batzuk eman ditugu.

Hauteskundeetan lortutako zinegotzi kopuruak gure hainbat eta hainbat proposamen aurrera ateratzea ahalbidetzen du. Ez gara oposizio hutsa. Batzuetan denon adostasunarekin lortzen dugu, beste batuetan EB-Aralarren aldeko botoarekin.

Alde negatiboa: ez dugu lortzen testuinguru politikoari dagozkion gaietan udaleko beste indarren iritziak gure ingurura biltzea. Egoera ez da erreza eta Garzonen autoa heldu denetik partidu politiko bezala dagokiguna ezin dugu kobratu. Ekainaren 16an hasi da Espainiako Audientzia Nazionalean gure ilegalizazioaren inguruko epaiketa. Uztailaren amaierarako sententzia espero da.

Alkateak errepikatu badu alkatetzan ez da gure adostasunagaz izan. Aurreko legealdian ezker abertzaleko ordezkariak aintzat hartu ez eta informazioa ere ukatu egin zitzaigun. Egun batetik bestera ez da udalean lan egiteko era aldatzen eta udaleko dinamikan hori sumatu egiten da. Hainbat gaietan alkatea dinamizatzaile ordez,oztopo, enbarazu bihurtzen ari da. EAJ-k bultzatzen ez dituen proiektuetan erritmoa apropos moteltzen da. Eta normala da, guk, EB-ARALARegaz batera, ezkerreko politika egitea eskatzen diogu PNVkoa den alkate bati, hau da, eskuindarra den alkate bati. Beharrezkoa da alkatetza gure eskuetan egotea, ahalegin berdina eginda aurrerapauso nabarmenagoak emango liratekeelako. Dena den urtebete honetan aldaketa ematea lortu dugu hainbat gaitan

Hemendik aurrerako proiektuak:

  • Larrabetzuko Plan Orokor berria egitea, ahalik eta hiritarren parte hartze handienaz burutzea.
  • Alde historikoaren PERIa
  • Herritarren parte hartzea bultzatzea udaleko gaietan:
    • Osoko Bilkura herritarren iritzia jasotzeko tratatzen diren gaietan.
    • Kultura kontseilua eratzea, herriko kultur taldeen parte hartzea bideratzeko.
  • Euskararen erabilerarako ordenantzak egitea.
  • Auditoria egitea lortu.
  • Hasitako proiektuetan sakontzea: aurrekontu parte hartzaileak, genero berdintasun plana, Herritarrekiko komunikazioa hobetzea
  • Gure ordezkaritza eta dagozkigun eskubide guztiak errespetaraztea, espainiar lege arrotzen arabera legalak izan zein ez.
  • Hurrengo hauteskundeak irabaztea.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.