103- EAJ-PNVREN MOZINOA, ZINEGOTZIEN, ALKATEAREN ETA ERAKUNDE POLITIKOAREN BERAREN KONTRA HERRIAN AGERTU DIRAN MEHATXUZKO KARTELEN AURREAN
Gaurko udalbatzarrean PNVk aurkeztuko dauen idatziari buruzko gure iritzia hauxe da:
Herrian agertu diren kartelei erantzunez, EAJ-PNVk bere mozioan erakusten duen egonezinari bidezkoa eta logikoa deritzogu.
Ezker Abertzaleko militanteok eten barik jasan behar doguz bazterketa, legez kanporatzea, epaiketak, kartzelaratzeak, galera ekonomikoak…eta, argi esan behar dogu, ez dogu inongo babesik lortu Euskal Herriko beste talde politikoengandik.
Zoritxarrez Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoak egoera latzak sortzen ditu talde polítiko guztiontzat eta kartel hauek sortu duten artegatasuna ere kontestu horretan kokatzen du Ezker Abertzaleko udal taldeak.
Udal talde honek 2007ko ekainaren 16an, bere karguak hartzeko egunean, argi adierazi zuen Udalera Larrabetzuren beharrizanei erantzutera gentozela baita Euskal Herriak beharrezko duen konponbide demokratikoari ekarpena egitera ere.
EAJ-PNVk, behin betiko konponbideari uko eginez, iruzur barria eraman nahi du aurrera. agortuta dagoen egungo markoa berretsi, hau da, Estatuto birmoldatua negoziatu nahi du Espainiar Estatuarekin nahiz eta jakin Espainiako konstituzioak zein bere seme-alabak diren Gernikako Estatutoak eta Nafarroako Foru Hobekuntzak eta Frantziako Konstituzioak Euskal Herria zatitu eta gure herriaren esistentzia bera ukatzen dutela. Euskal Herriak bere oraina eta etorkizunaren inguruan erabaki ahal dezan galarazten dutela..
Iruzur hau aurrera eroateko Ezker Abertzalearen bazterketan burubelarri sartu da EAJ-PNV. Guri dagozkigun ordezkaritza politikoak eskuratu, beste arrazoi batzuez makilatuta, mozio sasi etikoen bitartez alkatetzak kentzeko saiakerak,..azken baten bere proiektu politikoa aurrera eramateko oztopoa garbitu nahi du.,
Iruzur honen aurrean Ezker Abertzaleak marko demokratikoa lortzeko proposamena aspaldi jarri du mahai gainean. Agorturik dauden bideak alde batera utzita, proiektu polítiko guztiak aukera berdinekin defenditzea gauzatzen duena eta erabakiteko eskubidea aitortzen eta bermatzen duen marko demokratikoa. Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa Garaiarako Autonomi Estatutoa proposatu dogu
Euskal Herriari zor zaion aldaketa nahia betetzeko, benetako konponbidea ahalbidetuko duen marko demokratikoa lortzea da gure eginkizun politikoaren oinarria.