Hauxe laburpena:
- Nafarroa Oinez,Ibilaldia,Araban Euskaraz,Herri
Urratsi emondako diru-laguntza da bakoitzari 120€
(Kilometroakek ondino ez dau eskatu).
- Haurtzaindegia behin behineko proiektua onartu da. Orain
boletinean publikatu behar da alegaziorik dagoen jakiteko.
- Eskolako aterpearen behin betiko proiektua eta
kontrataziorako pliegoak onartu dira.
- Errebale 2.eko eraikuntzaren behin betiko proiektua eta
plieguak onartu dira.
- Gure mozioa ez da onartu. 5 boto kontra. Biak idatzia
aurkeztu zuten. PNVk gitxi gora behera geuk daukagula egoeraren errua esaten
zeuen, ez garelako biolentziagandik aldentzen.
- Kartelei buruzko mozioa ez da onartu:5 boto kontra.EB-Aralarrek ez zuen idatzirik aurkeztu baina betiko arrazoia erabilita ezetza emon zeuen. Ados dago horrelako jarrerak ez erabilteko baina gatazkaren bi aldeak ez direnez plasmatzen…
- Jantokia. Danok apoiatzen dogu beraiek planteatzen duten
kudeaketa. Eguen honetan Delegaritzaren erantzunaren arabera
Udala Delegaritzagaz batzartuten ahaleginduko da (3 talde
politikoen ordezkariak joango ginateke). Baliabideak
beharrizanaren arabera aztertuko dira.