Hauxe dozue gure zinegotziek plazako inaugurazinoaren ganean udalean agertu deuriena:
Maiatzaren 17an Gune Historikoaren berrikuntzaren inaugurazioa dala-eta gure iritzia azaldu gura dogu gaurko udalbatzan aurkezten dan fakturaren harira.
*Inaugurazio ekitaldiari bere garrantzia emotearen alde agertu ginen talde polítiko guztiok, kasku historikoa herriaren bizibaldintzen onurarako errekuperatu dalako.
*Inaugurazioaren ekitaldirako proposamen ezberdinak egin genituen: planoa eta azalpen historikoa, luntxa, trikitrixa eta musika kuartetoa edo antzerakoa, zinta ebagi eta Alkatearen berbalditxoa. Edozelan be ospakizun herrikoia.
*Bezperatan Aldundiko batenbat be etorriko zala esan euskun Alkateak gonbidapena egin eutsiela-eta. Haima be eskatuta dagoela euriarengandik babesteko. Musika ez dauela lortu eta txalaparta ekarriko dala.
*Hortik gora gure taldeak behintzat ez dau ezer gehiago jakin.
Aurrekari hauekin eta ekitaldia zelan burutu zan ikusita esan behar dogu:
-Holango ekitaldia burutzerakoan, beste edozein gaietan modura, ezinbestekoa dala egitaraua aldez aurretik guztiz zehaztuta izatea eta guztion oneritzia izatea.
-Egitarauaren aurrekontua aldez aurretik onartua izatea ezinbestekoa dala.
-Herria ez dala enteratu inaugurazioaz. Herritarrak jakinaren gainean egoteko egindakoa baino ahalegin handiagoa egin behar dala.
-Inaugurazio ekitaldia ez dala batere herrikoia izan, hau da, ez dala herritarrengan pentsatuta burutu baizik eta etorri ziren kargu instituzionaleei ohorea aitortzeko (luntxaren estiloa, kamareroak, haimaren dekorazioa, dantzariak…)
-Herritarren parte hartzeak eta ekitaldiak suposatuko dauen gastua ez datozela bat.
-Ekitaldia burutzerakoan EAJk gai hauetaz duen kriterioa inposatu dauela eta besteon iritxia ez dauela kontutan izan.