BERRIA egunkarian
/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Tabla normal”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:”"; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”;}
446 ikastetxe publikotatik seik bakarrik eusten diote beren jangelari
2000.urteko araudia jarraituz, Jaurlaritzak zuzenean kudeatu nahi ditu Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastetxeetako jangelak
Kudeaketa propioa egiten duten ikastetxeek beren autonomia defendatzen dute
Ainara Arratibel Donostia
«25 urte daramatzagu kudeaketa eredu honekin, eta erreferentziazko eredua izaten jarraitu nahi dugu». Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteko (EHIGEk) bozeramale Ana Eizagirrek hala azaldu du elkarteak egin duen apustua ikastetxe publikoek beren jangelak kudeatzearen alde. Kudeaketa modurik onena dela uste du, «ikastetxeen autonomiari» eusten baitzaio. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, ordea, beste bide bat aukeratu du: jangelak zuzenean berak kudeatzea. Hala, berezko jangela izateko diru laguntzak kendu ditu. Ondorioz, sei ikastetxek baino ez diote eutsi ahal izan beren jangelei. Hezkuntza Sailari «onartezinak» iruditzen zaizkio jasotzen ari den kritikak, eta jangelen kudeaketa zuzena defendatzen du.
artikulua osorik irakurri BERRIAn