/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Tabla normal”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:”"; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”;}
Etengabeak dira ETAk eragindako bortxa bidezko ekintzak gaitzetsi ditzan Ezker Abertzaleari luzatzen zaizkion ezinbesteko exijentziak.
Joan den astean bi alderdi eta euskal presoekiko elkartasuna zabaltzea helburu dituen herritarren mugimendua legez-kanporatu dituzte eta gainera entzun egin beharra izan dugu horrek normalizazio politikikorako balio duela. Atzo bertan, espainiako gobernuburuak ezker abertzaleko kide guzti guztiek kartzelan amaituko dugula esan zuen. Bitartean, alderdien legez kanporatzearen aurka daudela diotenek , praktikan, zintzo zintzo, espainiako diktadura judizialak agindutakoa betetzen dute. Kontra daudela diote baina ez dute ezer egiten milaka euskal herritarren eskubide politiko eta zibilak defendatzeko.
ETAri bereahala eta baldintza barik armak uzteko exigitzen zaio. Baina hori diotenek badakite 40 urteko ibilibidea, 750 kide preso eta ehundaka kide klandestinitatean dituen eta helburu politikoak dituen erakunde batek ez dituela armak utziko negoziazio prozesurik egon ezean. Zergatik engainatu behar ditugu herritarrak?
Gaitzespen eskaerek ezker abertzalearen kriminalizazioa eta joko politikotik kanpo uztea bakarrik bilatzen dute eta aldi berean, alde bateko bortizkeria bakarrik gaitzestera mugatzen dira. Gatazka politiko eta armatuaren sustraietara jo eta hura konpontzeko benetako saioak ez dira egiten. Eta ez dira egiten espainiako eta frantziako gobernuak beldur direlako. Zeren beldur? Euskaldunok espainiako eta frantziako estatukoak izateari utzi eta ondorioz estatu horiek zatikatuko diren beldur.
Euskal Herria etengabeko samindura eta nahigabea sorrarazten dituen gatazka gordin bat jasaten ari da urte luzeetan zehar.
Elkarrizketa prozesu saiatu baten haustura gertatu ondoren, salbuespen egoera bortitz bat bizi dugu.
Konfrontazio jarrerak nagusitu dira, baina gaur inoiz baino irmoago, adierazi nahi dugu, gatazkaren sustraietara jo behar dela. Alde batekoen aurkako gaitzespen hutsak ez du arazoa konpontzen.
Euskal Herrian marko demokratiko bat eraikitzea bideratuko duen akordio politiko batek soilik lortuko du gatazka politiko honi irtenbidea ematea.
Agerikoa da Euskal Herrian eskenatoki demokratiko bat lortzea ezinbestekoa dela; askatasunean, herri honi eta herritar guztioi dagozkigun eskubideen aitortzean eta herri honen gehiengoaren erabakiarekiko errespetuan oinarritua.
Eta hori inolako ordainketa politikorik gabe arau demokratikoen baitan, eta oraindik ere gauzagarria da.
Ardura handiz jokatzeko garaiak dira. Ez dugu sekula gure herriaren askatasun eta bake nahia manipulatuko, ez eta horiekin jolastuko ere.
Guk, lanean tinko jarraituko dugu, gure herriaren eskubideen alde, eta gatazka politiko eta armatua eta bere ondorio guztiak behin betiko gaindituko dituen soluziobide eta akordio politiko baten alde. Horixe baita Euskal Herriko gehiengo sozialaren nahia, eta hori delako gure herriak merezi duena.
Denok ere, ardura handiz joka dezagun dei ozena luzatu nahi dugu; Alderdi politikoek bereziki eta euskal gizarteko eragile guztiek ere; Konponbidera eramango gaituen benetako prozesu baten aldeko hautua egin beharra dago, gatazkaren erroetara jo eta gertakari hauek zein gatazkak sortzen dituen indarkeria adierazpen guztiak gaindituko dituen eskenatoki bat lehenbailehen lor dezagun.