/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Tabla normal”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:”"; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”;} Gure taldeak EB-Aralarrek aurkeztutako mozioari emandako erantzuna hiru aspektu nagusietan oinarritzen da: mozioaren edukia, mozioaren helburua eta udal ordezkariak gai honetan erabilitako prozedura.
EDUKIA
EB-Aralarrek aurkezten duen mozioak kolektiboen barruan erabakiak hartzeko orduan, funtzionamendu demokratikoa ziurtatzearen inguruko kezka islatzen duela ematen du. Gure taldeak ere kezka bera du, baina bere testuinguruan kokatu behar dela uste dugu.
Duda barik, edozein erabaki hartzeko prozesutik osagarri autoritarioak baztertu beharra dago. Ildo honi jarraituz kritikatu eta zuzendu beharko genuke erakunde publikoetan hain zabalduta dagoen demokrazia errepresentatiboaren printzipioa. Honek ez du bermatzen hiritarren parte hartze sistematikoa, ezta erabakia hartzearen prozesuaren kontrola. Kontuan hartuko bagenitu, adibidez, udaletxe honetan, famili, giza edo ekonomi eragina izanik, egunero hartzen diren erabakiak, errez konturatuko ginen hauek pertsona bakar batek, edo bere kasuan, 9 pertsonez osatutako kolektibo batek hartutakoak direla. 1500 pertsona inguru erabakigunetik kanpo geratzen dira, halabeharrez. Hau ez da asanbladetan gertatzen.
Erabakitzeko prozesuetan parte-hartze eskasa, edo parte-hartze ezari aurre egiteko gunerik egokiena asanblada orokorra litzateke.
Asanblearismoak edo demokrazia zuzenak, bide ematen dio arazoen alde esanguratsuenen inguruko eztabaidatzeari, arazoen konplexutasuna erabat ulertzeari eta erakabia kritikoki hartzeari. Era berean, hartutako erabakiarekin konpromisoa indartzen du.
Mozioan aipatzen den kasura bueltatuz, hilabete honetan gaiaren inguruan egin diren 3 asanbladetan, Ezker Batua – Aralarrek aurkeztutako dokumentuan esaten dena ez bezala, informazio trukaketa behar bezalakoa izan da. Horren seinale dugu mahaitik administrazioarekin izandako bilera guztien berri zehatza eman izana eta asanbladara bertaratutakoenen aldetik parte-hartze ugaria, bai kudeaketa baten zein bestearen alde, euren iritziak azaltzen.
Testuinguru honetan informazio falta izan dela esateak gertatutakoa puztea baino desitxuratzea da. Ezker Batua-Aralarrek, antzaz, bere proposamenarekin, apropos emandako informazio falta zuzentzera datorrela, esan nahi digu. Errealitatea bestelakoa da, agertutako informazioa idazki horretan azaltzen dena baina ugariagoa, arrazoituagoa eta kontrastatuagoa izan da.
Asanblearismoak ez du agortzen, noski, erabakietan parte hartzeko posibilitate demokratikoak. Ez da demokrazia parte-hartzailearen eredu bakarra, baizik eta demokrazia horren osagarrietako bat.
Gure taldeak begi onez ikusiko luke udalak bertoko elkarteekin batera lan-taldeak osatzea. Hauetan elkarrekin landuko genuke nola sortu giza-bizitzaren arazoak konpontzeko eta gizarte bera eraikitzeko parte-hartzearen balioa azpimarratzen duen giroa. Halaber parte-hartzea eragozten duten oztopoak nola ezabatu aztergai izango lukete lantaldeek.
Udal honek ezin du, eta duda barik, ez du hain era zakarrean beste erakunde edota elkartearen antolatzeko eran sartu behar, ezta hauen erabakiak hartzeko duen eran ere, elkarteek, soberanoak diren neurrian, horrela egitea erabaki dute eta.
HELBURUA
Gainera, ez dugu ulertzen zein helburuarekin aurkezten den mozio hau. Proposatzen du, agian, Eskola Kontseiluan edozein erabakia hartu baino lehenago gurasoei galdetu behar zaiela, horretarako ordutegi zabala erabiliz eta boto sekretu edota delegatua emateko bozketarako kutxak jarriz? Aplikagarria litzateke hau ere beste erabakigune batzuetan, hala nola udaletxe honetan, herritar guztiei sekretupeko iritzia edo delegatua eskatu beharko litzaieke dekretu bat sinatu edota plenoaren gai-zerrendan agertzen den edozein puntu onartu edo baztertu aurretik? Edo bakarrik aplikagarria da erabaki konkretu bat hartu duen Larrabetzuko eskolako gurasoen asanbladaren kasuan?
ERABILITAKO PROZEDURA
Eskolako Kontseiluan Udal ordezkariak erabili duen prozedurarekin ez gatoz bat, bi arrazoi hauengatik bereziki:
1-Udal ordezkariak Eskola Kontseiluan, Udala ordezkatzen duen heinean, berton parte hartzen dugun talde politiko guztien iritizi bateratua eroan beharko lukelako. Kultura-Euskera-Hezkuntza batzordea erabili zitekeen gai hau eztabaidatzeko, eta hainbat eta hainbat gaietan informazio trukaketa, eztabaida eta kontsentsua bilatzeko ahaleginetan ibilita danok, ez dugu ulertzen jokaera unipertsonalaren zergaitia.
2- Proposamena aurkeztu eta gauzatu arteko epeak, egun bakar bat, proposamena inoperantea bihurtzen duela iruditzen zaigulako. Hirugarren asanblearen bezperan hain planteamendu ezberdineko prozedura berri bat planteatzea ez da batere serioa.
GURE JARRERA
Laburbilduz, guk nahiago genuke mozio hau atzera bidaliko balitz , baina horrelagertatzen ez bada, mozio honi ezetza emango diogu…
1.- Bere aurkezpena sasoiz kanpokoa delako, hain zuzen ere, aipatzen duen erabakitzeko prozesua amaitu denean.
2.- Aurkezteko formatuagatik, Osoko Bilkuran onartzeko mozioa. Izan ere egokiago ikusiko genuke bere edukia hausnarketa sakonerako gai bezala erabiltzea, herriaren elkarte sarearekin batera osatutako lan-taldeetan.
3.- Bere eduakiagatik, Larrabetzuko Eskolako Guraso asanblearen subiranotasunaren aurka egiten duelako. Elkartearen estatutuetan jasotzen den bezala asanbleari dagokio beharrezkoak diren erabakiak hartzea, eta edozein kasutan, akordioetara heltzeko prozedura aldatzea erabakitzea ere.
4.- Bere onespenak, asanbleak hartutako erabakien deslegitimazioa ekarriko zuelako praktikan, eta erabaki hauek parte-hartzeko berme demokratiko guztiak betez (deialdi orokorra, informazioa, eztabaidan parte hartzea eta erabakian parte-hartzea)egindako 3 osoko bilkuratan hartutakoak izan dira.
5.- Deslegitimazio hori arduragabekeria iruditzen zaigulako, gai honek sortu duen giza tentsioa areagotu baino ez du egiten. Guk ez dugu horretan parte-hartuko.