Berria egunkaritik
/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Tabla normal”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:”"; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”;}
Ezker abertzaleko 23 kidek inputatu gisa deklaratuko dute gaur eta asteazkenean EHAKren aurkako auzian
Deklarazio hartze horiek “gerra estrategia” baten barruan kokatu ditu ezker abertzaleak.
Garikoitz Goikoetxea, Berria
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon instrukzio epaileak EHAKren aurka irekitako sumarioaren barruan, inputatu gisa deklaratuko dute gaur eta asteazkenean ezker abertzaleko 23 kidek, EHAKren diru kontuak direla tarteko. Garzon epaileak otsailean bertan behera utzi zuen alderdiaren jarduna, hiru urterako. Uztailean jakinarazi zituen 23 horien aurkako inputazioak.
Inputatuetako sei donostiarrak dira, eta hango ezker abertzaleak Espainiako eta Frantziako estatuak egiten ari diren «gerra estrategiaren barruan» kokatu ditu zitazioak. Ezker abertzalearen ustez, «Euskal Herriaren defentsan lanean aritzeagatik» auzipetu ditu Garzonek.
Larunbatean Donostian eskainitako agerraldian, ordea, gogoan izan zituzten «Euskal Herriaren aurkako errepresioa» jasan duten donostiar guztiak. Juan Jose Regoren eta Txomin Troitiñoren kasuak azpimarratu zituzten. Regok «osasun zerbitzuak falta ditu», Donostiako ezker abertzalearen esanetan, eta horren ondorioak pairatzen ari da, bista galtzeraino. Troitiñori, aldiz, kartzelaldia luzatu diote. «Biek kalean behar lukete, zigorraren hiru laurdenak bete dituzten hamarnaka donostiarrek bezala».
Horrek guztiak adierazten du, ezker abertzalearen irudiko, «salbuespen egoera» bizi duela Euskal Herriak. «PSOEk ezker abertzalea deuseztatzea erabaki du, EAJren laguntza eskergarekin». Bi alderdiok errepresioa eta Espainiako Konstituzioa bakarrik eskaintzen dituzte, ezker abertzalearen arabera. Horretarako, ordea, «ezker abertzalea amaitu» behar dutela diote.
Nolanahi ere, «errepresio erokeria» horrekin ez dutela ezer lortuko ohartarazi dute. «Errepresioaren gainetik, ezker abertzaleak borrokan jarraituko du independentzia eta sozialismoa lortu arte».