Gaur, 20:00etan hasita, udalbatzarra dago.
Besteak beste, gai hauek jorratuko dira:
- Panel elektronikoaren erabilera
- UDALHITZ udaleko langileen hitzarmena
- PNVk bere aurkako erasoak salatzeko egindako mozioa
Gaur, 20:00etan hasita, udalbatzarra dago.
Besteak beste, gai hauek jorratuko dira:
- Panel elektronikoaren erabilera
- UDALHITZ udaleko langileen hitzarmena
- PNVk bere aurkako erasoak salatzeko egindako mozioa
Arrekikili euskara elkarteak Larrabetzuko produktore eta kontsumitzaileakaz, Itallen bertso-eskolagaz eta Larrabetzuko eskolagaz antolatu deuen Bertoko produktuen X. Azokan Larrabetzuko Plan Orokorrari buruzko informazino mahaia egongo da.
Hurreratu gaitezan mahaira eta eskatu daigun informazinoa
Larrabetzu Auzolanean egin daigun
/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Tabla normal”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:”"; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”;}
Urriaren 14ean aparteko udalbatzarra egin zan batez be 2009ko ordenantza fiskalak onartuteko eta honakoak izan ziren gure proposamenak:
2009KO ORDENANTZA FISKALAK
Aurtengo Ordenantza Fiskalen eztabaidan eta onarpenean elementu barri bat daukagu: gaur egungo egoera ekonomikoa.
Egoera ekonomikoaren inguruko eztabaida, barriz, ez da sakonekoa, ez da eredua kolokan ipintzen, zelan kudeatu baino. Krisia biztu duena azken urteotako hazkunde ekonomikoari eusteko ezintasuna da. Ezintasun hau arazo estrukturalen ondorioa da eta honek ereduari buruzko eztabaida eskatzen du.
Hazkunde ekonomikoko fasean enpresei hainbat hobekuntza fiskal eta subentzio publiko emon jakie. Orain, enpresarien irabaziak moteldu ei direnean , hau da, gura beste diru irabazten ez dutenean, instituzioek diru publiko gehiagorekin laguntzen dautsie irabazi mailak behera egin ez dagien (90.hamarkadan Araban,Bizkaian eta Gipuzkoan ezartzen ziren enpresei zerga abantailak emon eutsiezen Diputazioek. Besteak beste Sozietate Zergaren erdia baino ez zeurien ordaindu behar. 300 bat enpresa ziren)
“Krisiaren kudeaketa” sistemaren bideragarritasuna bermatzeko helburuarekin egiten dalarik, kapitalaren interesei begirakoa izango da. Hartzen eta hartuko diren neurriak irabazi tasak berreskuratu edo handitzeko izango dira eta honen ondorioaz geroz eta diru gitxiago egongo da jendartearen gehiengoa osatzen dogun langileriaren eskutan, gero eta baliabide gutxiago izango ditugu, gero eta behar gehiago merkatuaren esku izango ditugu. Irakurtzen jarraitu
Erantsitako artxiboetan doatzuez ADOS CONSULTING enpresak 303 herritarrei egingo dotsiezan inkesta:
http://www.auzoblogean.org/blog/wp-content/uploads/2008/10/talde-politikoekin-elkarrizketa.ppt
http://www.auzoblogean.org/blog/wp-content/uploads/2008/10/cuestionario-170908-udal-eskumena.doc
http://www.auzoblogean.org/blog/wp-content/uploads/2008/10/cuestionario-170908-beste-galderak.doc
ZER DERITZEZUE?
Orain arte be esan dogun legez, ADOS CONSULTING enpresakoak Larrabetzurako Plan Orokorra egiteko herritarron iritzia batzen hasi dira. Ez deurie euren metodologia errespetatu, izan be, eurek aurkeztutakoaren arabera, ezer egiten hasi orduko, herritar guztioi azaldu behar euskuen zer egitera doazen eta zelan. Gure ustean, Larrabetzuko Plan Orokorra garatzeko Kontseiluaren ardura be bada ADOS CONSULTING enpresak egiten deuenaren gainean egotea eta, gutxienez, onartutako metodologia pausuz pausu betetzea.
Atzo, EAE-ANVko ordezkariok eta ADOSekoak ordu eta erdiz batu gintzezan. Hauxe da esan geuntsienaren laburpena:
ETXEBIZITZAK
1979tik gaur arte babes ofizialeko 18 etxebizitza egin dira. Egin zirenean, 70-80 lagunek eman zuten izena.
Etxebizitza hutsen erroldarik ez dago
Alokairuan hartzeko etxeen erroldarik ez dago
Alokairuan hartzeko babes ofizialeko etxebizitzarik ez dago
PERIa egin barik dago
Lur asko okupatzen duten eta dentsitate handia duten etxebizitzak egin dira ( txaleta)
Lur asko okupatu eta bizilagun gutxi hartzen dituzten etxebizitzak egin dira. Ondorioz , ekosistema orok eskatzen duen oreka eta armonia apurtu egin dira.
Etxebizitza gehienak ekimen pribatukoak direnez, saldu barik geratzen direzenakaz zer egin ezean geratuko litzateke udala. Ondorioz, urteetan hutsik gera litezkeen etxebizitza multzo ez-erabilgarria izan genezake. Irakurtzen jarraitu