LARRABETZURAKO PLAN OROKORRA: INFORMAZIOA BATZEN HASI DIRA

Orain arte be esan dogun legez, ADOS CONSULTING enpresakoak Larrabetzurako Plan Orokorra egiteko herritarron iritzia batzen hasi dira. Ez deurie euren metodologia errespetatu, izan be, eurek aurkeztutakoaren arabera, ezer egiten hasi orduko, herritar guztioi azaldu behar euskuen zer egitera doazen eta zelan. Gure ustean, Larrabetzuko Plan Orokorra garatzeko Kontseiluaren ardura be bada ADOS CONSULTING enpresak egiten deuenaren gainean egotea eta, gutxienez, onartutako metodologia pausuz pausu betetzea.

Atzo, EAE-ANVko ordezkariok eta ADOSekoak ordu eta erdiz batu gintzezan. Hauxe da esan geuntsienaren laburpena:

ETXEBIZITZAK

1979tik gaur arte babes ofizialeko 18 etxebizitza egin dira. Egin zirenean, 70-80 lagunek eman zuten izena.

Etxebizitza hutsen erroldarik ez dago

Alokairuan hartzeko etxeen erroldarik ez dago

Alokairuan hartzeko babes ofizialeko etxebizitzarik ez dago

PERIa egin barik dago

Lur asko okupatzen duten eta dentsitate handia duten etxebizitzak egin dira ( txaleta)

Lur asko okupatu eta bizilagun gutxi hartzen dituzten etxebizitzak egin dira. Ondorioz , ekosistema orok eskatzen duen oreka eta armonia apurtu egin dira.

Etxebizitza gehienak ekimen pribatukoak direnez, saldu barik geratzen direzenakaz zer egin ezean geratuko litzateke udala. Ondorioz, urteetan hutsik gera litezkeen etxebizitza multzo ez-erabilgarria izan genezake.

LURRA

Udalak ez du etorkizunean beharrezkoak izan daitekeen lurrik

Babes bereziko guneak izatea ez da aurrikusten: Uriko kaskoa / Gookielexaldeko erdigunea

ERREKAK

Ezelango kontrol eta arrazoi barik estali dira

Aitzakia barik, berezko norabidea aldatu zaie

BIDEAK

Jabe pribatuek, herri bideak itxi egin dituzte

AZPIEGITURAK

Aurrikuspen barik sortu den hazkundearen aldeko eraginaren ondorioz:

Eskola zaharkituta eta txiki geratu da

Haureskola txiki geratu da eta kokapen desgokia eman zaio, eskolagunetik kanpo

Gutxieneko osasun-zerbitzurako egoitza txiki geratu da

Liburutegiak / kultur etxeak ez ditu herritarron beharrak asetzen: ez dago ikasteko gelarik, formato txikiko ikuskizunetarako baldintzak ez ditu betetzen, ez dago corpus nahikorik.

Autoren errolda ikaragarriari aurre egiteko neurririk ez da hartu: ez dago aparkaleku nahikorik

Herria, oro har, ez dago ezinduen beharrizanetara egokituta

GARRAIOA

Gure herritarrek euren ikastetxeetara joateko zerbitzua ez dago egokituta

Galdakaoko ospitalera zuzenean joateko garraiobide publikorik ez dago

Durangaldeagaz bat egiteko garraiobide publikorik ez dago

ONDASUNA

HORI BAI

Elementu diskordantea definizioa kendu eta betidanik izan duena berrezarri

Babesteko neurriak hartu

ENERGIA

Argien kutsadura itzela

Energia alternatiborik erabiltzea komeni den ez da aztertu: eguzki panelak

URA

Larrabetzuarrok gure uretatik asetu gaitezkeen ez da aztertu, beti partzuergoaren pentsutara egon gara

TXABOLAK

Askok erabilera jakin baterako eskatu eta guztiz bestelako baterako erabiltzen dute. Ez zaie jarraipenik egiten

HAZKUNDEA

MEMORIA ETA HAZKUNDE ERRESIDENTZIALA

Hirigintzako edozein Plan Orokor batek, besteak beste, oso garrantzitsua den dokumentua behar du, Memoria hain juxtu. Dokumentu honek batu behar ditu arautegiaren edukien azalpenak eta planaren determinazioak. Memoriak zehaztu behar ditu, ontzat hartu diren zein baztertu diren erabakien oinarriak, justifikazioak eta behar diren azalpenak. Ondoren, Memoriak agintzen duen horretatik egingo da arautegiaren garapena.

ZERA ESKATZERA GATOZ:

1.    Hurrengo 8 urteren buruan, etxebizitza eskaintza, aurrikusita dagoen herriaren hazkundearen araberakoa izatea. Aurrikusitako batez-besteko familia tamaina eta bizilagunen kopuruaren igoera, 1670etik 1800era, kontuan hartuta, eskaintzak 70 etxebizitzatan egon behar duela.  Bizkaiko Aldundiak ez balu onartuko, subsidiarioki, eskaintzak ez luke sekula izan behar 264 etxebizitzatik gorakoa. 264 etxebizitza diogunean zera esan gura dugu: gaur egun eraikita daudenen eta habitabilitate lizentziadunen gainetikoak.

2.    2.1.6. artikuluan aurrikusten den etxebizitza kopurua %25ean handitzeko aukeraren desagerpena.

3.    Plan Orokorraren berrikusketaren gainean 1.2.2. artikuluan dauden a), b), c) eta d) atalen  desagerpena.

ETXEBIZITZAK

Larrabetzuko Udalean, herritarren interesak defendatzeko, etxebizitzen gaiak lehentasuna hartu beharko luke. Ikusten denez, errealitatea bestelakoa da. Egin diren babes ofizialeko etxebizitza kopurua eta belaunaldi osoak hipotekatzen dituzten neurrigabeko prezioen arabera, ondoriozta daiteke Larrabetzuko Udalak ez duela jakin herritarren interesak defendatzen, edo ez duela nahi izan.

Etxebizitzek funtzio sozial garrantzia badute ere, herritarren harremanak indartu, familiak sortu, gazteen emanzipazioa ahalbideratu eta abar egiten dutelako, merkatugairik garestienak dira.

Horregatik bada, etxebizitzek merkatutik kanpo egon beharko lukete. Onartezina da, etxebizitza oinarrizko eskubidea izanik, negargarrizko zama bihurtzea herritarrentzat. Etxebizitzen eraikuntzan eta salerosketan dabiltzanen  etekinak, handiak izatetik eskandalosoak izatera pasatu dira. Larrabetzun ez da eskaintzen prezio ertaineko etxebizitzarik, nahiz eta hauek ere arrazoizko etekinak bermatu. Gure ustez, Plan Orokorrak  babes ofizialeko (araubide orokorrekoak, araubide berezikoak, tasatuak) eskaintza egin beharko luke, batez ere.

Testuinguru honetan ez da bidezkoa, etxebizitza publikoaren eskaintzea jabego pribaturako egitea, ez lukeelako posibilitatuko banaketaren birplanteamendurik ezta erabilera egokiagoa ematerik. Diru publikoarekin egiten dena eta jabegoaren kultura  ez datoz bat. Beste alde batetik, alokairuzko etxebizitzak dira sarrera txikiak dituzten herritarrentzat erantzun aproposena.

Beraz, arestian esandakoa kontuan hartuta,

ZERA ESKATZERA GATOZ:

1.    Hazkunde erresidentzialerako egiten dugun alegazioan zehaztutako kopuruaren %90a babes ofizialeko etxebizitzak izatea.

2.    Hauetatik %50a babes ofizialekoak izatea, araubide orokorrekoak zein berezikoak, eta gainontzekoak tasatuak, araubide autonomikokoak zein Udalekoak.

3.    Babes ofizialeko etxebizitzen %25a alokairuan eskaintzea.

LUR EZ URBANIZAGARRIA

ZERA ESKATZERA GATOZ:

  1. Interes berezia duten lurrak eta lur emankorrenak direnen katalogoa egitea.
  2. Nekazaritza sektorearen krisi egoera sakona kontuan hartuz, datozen belaunaldien beharrizanetarako jarduera honetarako lur eremurik onenak gordetzea eta zaintzea epe mugatu batean. Epea 30 urtekoa izan daiteke.
  3. Abandonatutako lur pribatuak udaleratzea beti ere nekazaritzarako erabilerarekin jarraitzeko konpromisoarekin.
  4. Herri bideak egoera onean mantentzea eta pistak neurri barik egitearen arazoak kontuan edukiz, akzeso egokiak bermatzea.
  5. 2.7.5. artikuluaren A egoerako 6.2. atalean “La parcela receptora mínima será de 7500 m2” esaldian agertzen den kopurua 10.000  izatea.

CESPA-CONTEN

Udalaren betebeharra da herrian babesa eta kontrola bermatzeko neurriak ezartzea. Udalak lurraren  eta baliabide  naturalen erabilera zuzena indartu behar du, osasun, segurtasun, higiene eta bizi-baldintza egokienak bermatzeko. Udalak, ezin du Hiria Antolatzeko Plan Orokorrean “sección 1ª regimen general del suelo no urbanizable, articulo 2.7.8″ delakoan agertzen den moduan, Cespa-Conten kudeatzen dutenen eskuetan utzi analisien kontrola egitea.

Oraindik, gaur egun ere, botatzen diren materialek ez dute inolako kontrolik, ez Udaletik ezta goragoko instituzioetatik, nahiz eta Udalaren konpetentzia izan eta herritarrren eskubidea honen berri izatea. Beraz, isur daitezkeen materialen zehaztasun ezak, ez du argitzen, teknikoki, materialen ezaugarriak, ezta inertizatzeko jarraitzen duen prozesua ere. Ez du inertizazioa bermatzen, ezta denbora pasatu ahala ekar ditzakeen ondorio zuzenak edota zeharkakoak ere.

Euskal Herriko txoko guztietatik eta Euskal Herritik kanpoko toki ez jakinetatik datozen materialen zabortegia da gure herria. Larrabetzuk eta isurkin kutsatzailengatik afektatuta dauden herriek soberan ordaindu dugu zabortegiak ezarri digun kuota. Beraz,

ZERA ESKATZERA GATOZ:

1.    Hiria Antolatzeko Plan Orokorrean agertzen den “sección 1ª regimen general del suelo no urbanizable, articulo 2.7.8 ” delakotik ateratzea eta ordenamendutik kanpo deklaratzea.

2.    Cespa-Contenen aktibitatea gelditu eta instalazioak sarratzea, aurretik aipatu diren arazoengatik.

3.    Hiria Antolatzeko Plan Orokorrean “Sección 1ª Regimen General del suelo no urbanizable, articulo 2.7.8 ” delakoan agertzen den moduan, 5 urteko ardura soila jartzen zaio, pertsona eta inguruari soluziorik ez daukaten arrisku handiek eskaintzen dizkion aktibitateari. Gure ustez hau onartezina da; ezin dituelako bete segurtasun, osasun eta ingurugiro egoki baten baldintzak kokatuta dagoen lurzoruan ezta ingurukoetan ere.  Beraz puntua desagertzea eskatzen dugu.

4.    Berreskupenerako plan espezial argia atxikitzea Hiria Antolatzeko Plan Orokorrean. Plan espezial honek, hurrengo hau zehaztuko luke:

§         Inguruaren berreskurapen prozesua.

§         Hondaketaren erantzukizuna dutenen betebeharren epea luzatzea, etorkizunean ager daitezkeen kontaminazio puntuen ardura eurena izatea.

§         Inguruaren behin betiko errekuperazioaren garantia.

§         CESPA-CONTENek darabilen lurzoroa erabilera publikorako eta ingurugiro eta interes sozialerako lurra izatea

ERREKAK

Behin betikoz ikasi beharko genuke erreka ez dela oztopo egiten duena, bere bidea oso naturala dela, geu gara izatez moldatu behar dugunok. Naturaren baldintzak bete behar baditugu, errekari ere bere bidea naturalki egiten utzi behar diogu. Urak bere eremua eskatzen du eta lehenago edo beranduago ordainarazi egiten digu bere zerga.

Errekek daramaten altxorraren probetxamendua mesprezatzen dugun garaietan gaude: errekak zikintzen, berak ematen digun berezko indarra ere alde batera uzten, bere bide naturala aldatu eta estaltzen, goiko aldeetatik dakarren onura zuzenean itsasora bidaltzen eta bere inguruan bizi diren animaliak eta landareak desagertarazten; beraz hurrengo belaunaldietarako bizirik dirauten errekak ahalik eta egoera onenean gordetzea izan beharko gure konpromezua. Beraz,

Zera eskatzera gatoz:

1.    Hiria Antolatzeko Plan Orokorrari, Plan Berezia atxikitzea. Eskari honen sostengua “Capitulo III, seccion 4ª Los sitemas generales Articulo 1.3.24 Sistemas generales de cauces públicos.” delakoan agertzen da. Zeren eta “Articulo 2.7.15″ delakoan agertzen den filosofiarekin ados egonik, uste dugu artikulazio honek ez duela ziurtatzen etorkizunera begira gure erreken eta ur emarein egoera

2.    Plan espezial honek, hurrengo hau zehaztuko beharko luke:

§         Ziurtatuko da ez dela errekarik estaliko ezta erreken ubiderik aldatuko.

§         Larrabetzu herria gai den,  dituen ur beharrizanak kontuan hartuta, bere errekak eta

§         ur emariak erabilita  bere burua asetzeko nahikoa den ala ez ikertuko da.

§         Atxispe erreka garbi mantentzeko konpromezua. Bestalde, bere iturriak eta ur isuriteak jasan dituzten ezbeharrek ekar lezaketeen ondorioa, etorkizunean noren lepo ordaindu beharko den ere argi azaldu beharko du. Erreka honek ikerketa sakonaren beharra dauka.

§         Artetxabalagane errekari dagokionez, esan behar duguna da erreka biziak berez eskatzen duela ubide zabala “V” zabalaren itxurakoa. Hori litzateke bere abiaduraren kontrola jartzeko bidea. Era berean ere eskatzen dugu bere inguruan dagoen ekosistema mantentzea.

§         Arteibai (Berresonaga) : Erreka hau badirudi gaur egun ahaztua  eta arriskuan dagoela batez ere bere ondoan eraiki den guztia ikusita. Beraz, Arteibai errekaren kasuan naturaren baldintzak beteko direla eta errekari bere bide naturala egiten utzi diogula konpromezua hartu.

EKIPAMENDUAK

HEZKUNTZA EKIPAMENTUA

Herri baten bizitzan ezinbesteko zutabea da hezkuntza; ikuspuntu sozialetik, kulturaletik zein integraziorako, oinarrizko elementua.

Hezkuntza-sistema burujabea izan behar da, gure hizkuntza eta kulturaren trasmisioa eta norbanakoen garapen integrala bermatuko dituena; herri-garapen sozio-ekonomiko jasangarria, justizia soziala eta parekidetasunean oinarritutako jendartea erdiesteko baloreak landuko dituena.

ESKOLA

Plan Orokorrarekin  etorkizuneko Larrabetzu diseinatzen ari gara eta gaur egun dauden eta aurrera begira sortuko diren hezkuntzarekiko beharrizanak kontuan hartu behar dira. Bizi dugun errealitateak sortzen dituen beharrak aztertuta, baliteke Larrabetzu herriak etorkizunean eskola berri baten beharra izatea. Bbeharrizan hau Plan Orokorrak kontuan hartu behar du,  beharrezkoa den lurren erretserba eginez. Era berean Planaren barruan “parkeak” egitea ere planteatzen den neurrian, egokia litzateke bi zerbitzuak  (eskola eta parkea) elkarturik egotea.

HAUR ESKOLA

Haur Eskola, indarrean dagoen “0-3 urtera bitarteko haurren haur eskoletako” dekretuak dituen gabezietan oinarritzen da. Larrabetzun, ziklo hau, bai fisikoki eta baita pedagogikoki, zatituta dago. Pedagogikoki, egun dagoen eredua kolektibo askok ez du begi onez ikusten, 0-2 urteko tartea erabat eskas geratzen delako heziketaren proiektua biribiltzeko. Haur Eskola, eskola gunean integratu ez gero, ziklo osoa osatzea erraztuko luke, beti ere ikastetxearen kudeaketarako autonomia errespetatuz.

zera eskatzera gatoz:

1.    Gaur egungo beharrizanak aztertu eta dagokion eraikuntza eta instalakuntzen egokitzapena egitea.

1.    Eskolaren inguruan dauden lurren erretserba egitea

2.    Abadearen etxea (Errebale, 11)  eskola gunean integratzea.

3.    Haur Eskola, eskola gunera eramatea.

4.    Etorkizunerako eskola berri baten beharrari erantzuteko, lurren erreserba egitea, eta lur hori “parkea”ri atxikituta egotea

KULTURA EKIPAMENDUA

Euskal Herriak bere kultura eskubidea du. Kolektibo guztiek dituzten ezaugarriak biltzen ditu kulturak; kolektibo baten izaera eta nortasuna kultura bidez sortu eta birsortzen da. Ildo horretan ezinbestekotzat jotzen dugu, azpiegiturak maila guztietan laguntzea; Euskal Herriko historiaren behatokia sortzea.

Kulturarekiko Udalak dituen zereginak hauek dira:

  • Gure herriko behatoki historikoa sortu eta horren garantea izan.
  • Kulturaren trasmisioa eta herritarren garapen integrala bermatuko duen programa egokiak bideratzea.

§         Herritarren erabilpena ahalbideratuko duen ekipamendu egokiak izateko bitartekoak jartzea.

  • Herriko kultur taldeekin batu eta beraien iritziak, proposamenak eta eskariak entzun eta kontuan hartzea.

Larrabetzuko herriak dituen beharrizanak aztertu ondoren, besteak beste, ondoko hauek lirateke bete beharreko hutsuneak:

  • Formatu handiko ikuskizunetarako lokal bat, eskenatokia, aldagelak eta jezarteku egokiekin, erabilpen desberdinetako: kontzertuak, antzerkia,  ekitaldi desberdinak, zinema, …
  • Gela egoki bat, ikastaro, hitzaldi, … antolatzen direnerako.
  • Ikasleentzat, egutegi eta ordutegi zabala izango duen ikasgela bat.
  • Herrian dauden iniziatiba desberdinak aurrera eramatea posibilitatuko duen  entseguetarako gela egoki bat.

HAPO delakoaren III kapituluko 4. sekzioan, “Sistema Orokorrak”, 1.3.21 artikuluak aipatzen du kulturarako azpiegitura bezala Anguleri palazioa Kultur Etxea.

Garbi dago Anguleri Palazioak ematen duen azpiegitura  ez dela nahikoa herri honek dituen beharrizanei erantzuteko.

Honen guztiaren aurrean,

zera eskatzera gatoz:

  1. HAPOk Larrabetzuko herriak kulturarekiko dituen beharrizanei erantzungo dien azpiegituraren zehaztapena egitea.

HORI BAI

“Hori Bai” Kultur Elkartearen Andra Mari 23ko eraikuntzari buruz, zera esan beharrean aurkitzen gara :

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik Javier Barturenek argitaratutako “Larrabetzu” monografikoan adierazten da Andra Mari Eleizari atxikituta dagoen eraikuntza hau 1861. urtean eraiki zela eskola izateko.
  • Udaletxea eraiki bitartean ere, berau erabiltzen zen Udal batzarretarako.
  • Azken 42 urtetan Larrabetzuarron kultur gune eta gaztetxea da, herri guztiari zuzendutako hainbat ekintza antolatzen direlarik.
  • Aurreko Arau subsidiarioetan Andra Mari Eleizarekin batera “babestutako elementu” bezala izendatu zen, ondoren, “elementu diskortante”ra pasatzeko.

Eraikuntza honek gure herriko historian eta gaur egungo herri dinamikan duen garrantzia kontuan izanda,

zera eskatzera gatoz :

  1. Andra Mari 23ko eraikuntza HAPOko VIII. Kapitukuko 2.8.9 artikuluko zerrendan sartzea (Hiriguneko babestutako kultur ondarea).
  2. Andra Mari 23ko eraikuntza  Hiriguneko Multzo Monumentaleko  “diskordantzia” zerrendatik ateratzea ahalbideratuko duen espedientea hastea.
  3. Andra Mari 23ko eraikuntza HAPOko III. Kapituluko 4. sekzioko 1.3.25 urtikuluko zerrendan sartzea (Ekipamendu amankomun pribatua).

ONDASUNA

Euskal Herriak eta gure herriak, bere kultura eskubidea eta kultura ezinbestekoak ditu. Ildo horretan garrantzitsutzat jotzen dugu historiaren behatokia sortzea, kultura trasmisioa eta norbanakoen garapen integrala bermatuko duena, ezin dugu ahaztu ondorengoek gure historiaren berri jakiteko duten eskubidea eta hauxe horretarako bide bat da.

Gure ustez, non gauden eta nora joan gaitezkeen erabakitzeko, lehenengo eta behin nondik gatozen jakin beharko genuke. Horregaitik, gaur egun oraindik zutik dauden ondareak eta ia desagertu diren aztarnak gorde behar ditugu, euren interes historiko arkeologikoagatik bain ez bada.

ANTZINAKO BIDEAK

Egun erabiltzen ez diren antzinako bideak, jabegoa arriskuan duten bideak, hurrengoak dira:

§         Lezama- Garaioltza- Gaztelu- Zarandoa, Bilbotik Gernikara doan bide zaharra (hauxe izan daiteke Santiago-bide zaharra.)

§         Ugaldetik Aretxabalaganera eramaten gaituena.

§         Uritik Lezamara garamatzan beste bide batek Gallartza zeharkatuz.

§         Zugastitarren leinuetxe eta dorrea egon zen tokitik igarota Lezamara doana.

AZKEN GERRAKO AZTARNAK

Gure herriko gerra osteko hondarrak gorde behar ditugu zeren eta ezin dugu ahaztu ondorengoek gure historiaren berri jakiteko duten eskubidea.

Larrabetzun dauden hondarrak, hainbeste aipatzen den Burdin Hesiaren zatiak dira :

§         Basagune, Gorobileta, Artola, Aspuru eta beste leku batzuetako lubakiak edo trintxerak.

§         Olarreta, Pikene, Gaztelumendi eta abarreko metrailadore zuloak eta lubakiak.

§         Sarrikolako eta Zubitaldeko bezalako defentsarako hormak

§         Gaztelu mendian badira beste hondar bereziak ere, ikertu aurretik desagertzeko zorian daudenak.

ANTZINAKO INDUSTRIAk ( BURDINOLAK ETA OLAK )

Azken urteetan ikusi ahal izan dugu nola desagertu diren herri beraren oinarri izan diren zenbait eraikin berezi, besteak beste, Askatxuetako ubidea, Sarrikoleako errotaren urtegia, eta Urkulu inguruan zegoen azpiegitura eta antzinako bide zatian zegoen zubia…Horregatik mendeetan zehar eta gaur egun ere, Larrabetzu itxuratu dituzten irudiak bizirik irauteko, oraindik zutik dirauten errota eta burdinolak ondare historikoan sartzetik aparte, guztion onerako litzateke eraikin horietako batzuk, denak ez badira ere orain arte gorde diren antzera mantentzea, aurrerantzean ere, gure historiaren lekukoak izaten jarraitu ahal izateko.

ZERA ESKATZERA GATOZ:

1.    Aintzinako bideak kultur ondasun modura sailkatzea.

2.    Bideek duten balio arkeologikoa zehaztea.

3.    Azken gerrako aztarnakPlan Orokorrean azaltzea eta kultur ondare moduan sailkatzea.

4.    Aztarnetan ezin izango da hondatuko dituzten lanik, ez obrarik egin.

5.    Nahiz eta Hiria Antolatzeko Plan Orokorraren,”Capitulo Vlll delakoan, barne dituen artikulo ezberdinetan sailkaturik “Artículo 2.8.7″ eta “Articulo 2.8.10″ antzinako industri gehienak agertu. faltan botatzen ditugu, Ugalde eta Artola izeneko errotak. Beraz, proposatzen dugu azken hauek, aurretik aipatutako artikulazioak batzea.

6.    Antzinako eraikin industrial guztiei balio arkeologikoa atxikitzea.

7.    Instalakuntza hauetan egiten den edozein berriztapen lanari ez zaio Lanen gaineko Udal zerga ezarriko. Horrez gain, udaleko teknikaria arduratuko litzateke Aldundiaren laguntzei buruz aholkua ematen.

8.    Urkulu eta Artola errotak Larrabetzuko urikoak izandakoak, gaur egun egoera onean daude martxan jartzeko (euren ubide eta urtegiak konpontzeko aukera badago ere). Kasu hauetan gure proposamena da Udalak ahalegin guztiak egitea eskuratzeko eta bere izaerara  bueltatzeko.

GAINONTZEKOAK

ENERGIA

ZERA ESKATZERA GATOZ:

1.    Larrabetzuko Udalak arau urbanistikoak indartzea eraikin publikoetan zein pribatuetan, eraikin berri zein zaharretan eta baserrietan. Arau urbanistiko hauek batu beharko lituzkete diseinu eta teknika bio-klimatikoak eta fotovoltikoak baita enegia berriztagarrien erabilera. Eraikin publikoetan aislatzeko sistemak eta kalefaktoreen  erabilera kontrolatu behar du.

ZERA ESKATZERA GATOZ:

1.    Denda tradizionalak indartzeko neurriak jartzea.

2.    Merkatalguneetako neurririk handiena 500 m2 -koa izatea.

TXABOLAK

Plan Orokorraren 2.7.6 Artikuloan C Atalean “Elementos anexos a la actividad” delakoan,  agertzen den bezala, eraikuntza hauen gehienezko azalera 16m2 tan zehaztea Honen aurrean,

zera eskatzera gatoz:

1.    Txabolen gehienezko azalera 16m2 -tik 12m2 -tara aldatzea, betetzen duten    helbururako nahiko delako.

ELKARTEGIA

Hiria Antolatzekon Plan Orokorraren V Kapitulua, “Normas específicas de suelo para actividades económicas en suelo urbano consolidado”, 2.5.1 artikuluan agertzen diren eraikuntzen ordezkapena baimentzen da. Honen aurrean,

zera eskatzen dugu:

1.    Eraikuntza hauek aldatuz gero, aurreko parametroak mantenduko dira, bai azaleran baita altueran ere.

2.    Artikulu honen barruan agertzen den “no se computarán a los efectos de altura máxima las chimeneas y elementos auxiliares de la edificación” esaldia desargertzea ezinbestekoa da.

Telefonia mugikorren antenak

“Capitulo V Regimen de los usos del suelo, Sección 3ª usos de las actividades propias del suelo no urbanizable, articulo 1.5.19  punto D Infraestructuras, D5 Instalaciones técnicas de servicios de carácter lineal tipo  B “delakoan kokatzen dira antena hauek.

ZERA ESKATZERA GATOZ:

1.    Aurrean aipatutako telefonia mugikorreko antenei dagokionez, prebentzioan eta zuhurtasunean oinarritutako MORATORIA, udal arautegi berezia egin arte.

2.    Eskatzen den arautegi hori onartu arte, antena hauetarako lizentziarik ez bideratzea, kokagune publiko ezta pribatuetan.

3.    Arautegi honek zehaztu beharko lituzke

§         Kutsaduraren eraginari buruzko ikerketa

§         Kokaguneak

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.