2009ko ordenantza fiskalak: Gure proposamenak


/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Tabla normal”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:”"; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”;}

 Urriaren 14ean aparteko udalbatzarra egin zan batez be 2009ko ordenantza fiskalak onartuteko eta honakoak izan ziren gure proposamenak:

2009KO ORDENANTZA FISKALAK

Aurtengo Ordenantza Fiskalen eztabaidan eta onarpenean elementu barri bat daukagu: gaur egungo egoera ekonomikoa.

Egoera ekonomikoaren inguruko eztabaida, barriz, ez da sakonekoa, ez da eredua kolokan ipintzen, zelan kudeatu baino. Krisia biztu duena azken urteotako hazkunde ekonomikoari eusteko ezintasuna da. Ezintasun hau arazo estrukturalen ondorioa da eta honek ereduari buruzko eztabaida eskatzen du.

Hazkunde ekonomikoko fasean enpresei hainbat hobekuntza fiskal eta subentzio publiko emon jakie. Orain, enpresarien irabaziak moteldu ei direnean , hau da, gura beste diru irabazten ez dutenean, instituzioek diru publiko gehiagorekin laguntzen dautsie irabazi mailak behera egin ez dagien (90.hamarkadan Araban,Bizkaian eta Gipuzkoan ezartzen ziren enpresei zerga abantailak emon eutsiezen Diputazioek. Besteak beste Sozietate Zergaren erdia baino ez zeurien ordaindu behar. 300 bat enpresa ziren)

“Krisiaren kudeaketa” sistemaren bideragarritasuna bermatzeko helburuarekin egiten dalarik, kapitalaren interesei begirakoa izango da. Hartzen eta hartuko diren neurriak irabazi tasak berreskuratu edo handitzeko izango dira eta honen ondorioaz geroz eta diru gitxiago egongo da jendartearen gehiengoa osatzen dogun langileriaren eskutan, gero eta baliabide gutxiago izango ditugu, gero eta behar gehiago merkatuaren esku izango ditugu.

Aberastasuna banatzearen kontrako norabidean urrats barriak emongo dira eta gero eta handiagoa izango da dualitate soziala, gero eta zailtasun handiagoak langileak izango ditugunak eta gero eta txikiagoa instituzioek bete beharreko babes funtzioa.

Europako Konbergentziaren inguruko gizarte politika murriztaileak Estatuko maila guztietan izango du bere eragina, eta zoritxarrez hemen be bai.

Euskal herriaren burujabetza politikorik ezak, gure ahalmen ekonomikoak kudeatzeko botererik ezak, Estatuen lehentasun ekonomikoetara bideratzen gaitu. PSOEk zein Estatu Espainiarreko botere ekonomiko zein finantzieroek, interes ekonomiko eta politiko handiak dituzte eta hauek goitik behera inposatzen saiatzen dira instituzio guztietan, eta gehienetan hala lortu ere.

Guk euskal esparru sozioekonomikoa aldarrikatzen dugu. Euskal Herriak eta Euskal herriek, burujabetza ekonomikoaren aldeko bideak urratu behar dituzte eta Kontzertu Ekonomikoa edo Nafarroako Konbenioa bezalako tresnek horretarako ez dutela balio gero eta argiago ikusten da.

Euskal esparru sozioekonomikoa lortzearen norabidean atal fiskalak garrantzi handia du. Azterketa makroekonomiko eta estatu interesei erantzunez, herri xehearen bizi baldintzaren oinarri diren eremuetako zergen igotzea eta presio fiskalaren altxatzea izan da azken urteetako tendentzia, gehien duen gutxiengoari erraztasunak emotea, gutxien duen gehiengoaren kaltetan. Langileei gero eta zerga gehiago, enpresariei “opor fiskalak”.

Guk gitxien duen gehiengoari erraztasunak emotearen aldeko apustua egiten dogu, gehien duen gitxiengoaren bizkar.

Udalek dituzten diru sarrera urriak ez dira herritarren errua, zapalkuntza politikoa eta burujabetzarik ezaren emaitza zuzena baizik, eta ondorioz, herritarren bizkarrean oraindik karga fiskal handiagoa botatzea ez da norabide egokia. Ezin dogu zerga eta tasen igoeran oinarritutako Udalen finantziazio eredua bultzatu. Udalen finantziazio eredua errotik aldatu behar da, hauek dagozkien sarrerak izan ditzaten.

ORDENANTZA FISKALEI BURUZKO IRIZPIDEAK

Larrabetzuko presio fiskalaren bilakaera hauxe izan da:

2005          0,551427

2006          0,579826

2007          0,565196

Bizkaiako herri guztien bataz besteko presio fiskala

  2007          0,562820

Gure antzeko herri batzuen bataz bestekoa

2007          0,5868369

Beraz Bizkaiako bataz bestekotik gora gagoz eta gure antzeko herrietatik behera

Hau guztia kontutan hartuta orokorrean gure proposamenaren ardatzak hauexek dira:

*Oinarrizko zerbitzuak ahalik eta merkeen izatea bermatu behar du Udalak

*Politika soziala egiten saiatu behar du Udalak, behartsu eta gitxien dutenen  zerbitzuak ordainduz.

*Igotzeko proposamena egiten dan zerga eta tasetan %4,5 da, K.P.I. baino baxuagoa

PROPOSAMENA

A)    ZERGAK

         Jabetza edo gitxiengo ahalmen ekonomikoa daukatenek ordaindu behar dutenez igoera aplikatzea proposatzen dogu

ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGA:

 IGOERA:   2,5

Errekargoa hutsik dagozan etxebizitzei  %50

JARDUERA EKONOMIKOEN GAINEKO ZERGA:

IGOERA: %4,5

URI-LURREN BALIO GEHIKUNTZEAREN GANEKO ZERGA:

      IGOERA: %4,5

TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA:

IGOERA: %4,5

ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGA:

  HOBARIAK:

-15 urtetik gorako eraikinak fatxada konpontzerakoan %50eko hobaria. Arrazoia: herriaren itxura txukun mantentzea

-Gas naturala instalatzerakoan %50eko hobaria

B) TASA ETA PREZIO PUBLIKOAK

Oinarrizko zerbitzuei igoerarik ez jartzea

A) ZERBITZU PUBLIKOAK ETA JARDUERAK EGITEAGATIK ORDAINDU BEHAR DIREN PREZIO PUBLIKOAK:

Bardin mantendu

B) IREKIERA LIZENTZIAK

Bardin mantendu. D atala kendu

C) ZABOR-BILKETAGAITIK ETA HONDAKIN SOLIDOEN TRATAMENDUAGAITIK

       Etxebizitza eta komertzioan bardin mantendu

Industria %4,5eko igoera

F) KANPOSANTUKO ZERBITZUA

Materiala %4,5eko igoera

Ehorzketa bardin

G) UDAL KIROLDEGIKO PREZIOAK 

      Kirola Batzordeak proposatutakoa

BIDEEN APROBETXAMENDUA

      %4,5eko igoera

HERRI JABARIEN ERABILERA. IBILGAILUAK

      %4,5eko igoera

Erabilera katalogatzearen beharrizana dago

HERRI JABARIEN ERABILERA.KONTENEDORAK

      %4,5eko igoera

HIRIGINTZAKO LIZENTZIAK EMATEAGAITIK TASA

       %4,5eko igoera

KONTROL BARIK DABILEN GANADUA BATZEA

      %4,5eko igoera

IBILGAILUAK ERRETIRATZEA

      %4,5eko igoera

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.