/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Tabla normal”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:”"; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”;}
EAJ-PNVk HORI BAI kriminalizatzeko egindako mozioa hausnartu osteko galdera batzuk
Lehenengo eta bat esan daigun, mozinoak, gutxienez bi zati dekozela eta gogoeta honetan ez dogula bigarrenaz berbarik egingo, hori hurrengoan egingo dogu. ( Pintaden inguruan ebatziak hartuta dekoz Larrabetzuko udalak). GAZTE EGUNA-HORI BAI eta pintadak lotzeko ahaleginaren gainean egin gura dogu gogoeta. Bide batez esan daigun Larrabetzuko PNVren mozino hau ez dala irailaren 25ean atzeratutekotan lotu zana. Mozino honek aldaketa bat dakar. Izan be, oraingo honetarako esaldi hau kendu deurie:
“… aurreko egunetan jaiaren antolaketan parte hartu eben gazte batzuek udalerrian egin ebezan pintadak…”
Zergatik kendu deurie esaldi hori?
Hauxe dozue aurkeztu barri doskuen mozinoaren hausnarra :
- Felipe Aginagak arrazoi berengatik egindako eskaera atzera bota zeuen irailaren 25eko udalbatzarrak. Eskaera hura ez onartzeko arrazoiek honako eskaera ez onartzeko balio deurie, ez?
- Aurreko puntua nahikoa litzateke mozioa bertan behera uzteko, baina bertan ageri direzen salaketek hain ondorio latzak izan ditzaketenez, berauei buruzko gure ezinegona agertzea gura dogu:
“… aurreko egunetan jaiaren antolaketan parte hartu eben gazte batzuek udalerrian egin ebezan pintadak…”
” Batzokian nahiz gure alderdikide baten dendan egindako kalteak 2008ko Gazte Eguna jaiagaz lotu behar doguz. Kalte horreek ez dira beste barik pasau, ezpada kasu honetan, jaia aurreko egunetan, berotu zan giroaren ondorioz gertatu dira. Hain zuzen be, jaiaren aurreko egunetan udalerrian agertu ziran pintada batzuez ari gara…”
“… ETA erakunde armatua goraipatzen eben… ”
Zein lotura dago pintadek ziotenaren eta HORI BAI eta GAZTE EGUNAren artean ?
Zergatik lotzen ditu PNVk ETAren aldeko pintadak eta Gazte Eguna ( beraz, HORI BAI)
Pintadetan HORI BAI edo GAZTE EGUNA ageri dira, pintadak HORI BAI edo GAZTE EGUNAren izenean egin ziren?
Zein erantzunkizun dute HORI BAIek eta GAZTE EGUNAk ?
Zer esan gura du EAJ-PNVk , HORI BAIek ETA erakunde armatua goratzen dauela?
Badaki EAJ-PNVk horrelako salaketa batek urte askotako gartzela zigorra suposatzen duena?
Hori gura du Larrabetzuko EAJ-PNVk, gure herriko gazteak espainiako gartzeletara bidali?
Zer gura du EAJ-PNVk, Larrabetzuko udalak ,ezelango froga barik, ezelango loturarik ez duen gertakizun batengatik, HORI BAIko dozenaka gazte espainiako audientzia nazionalaren esku uztea?
HORI BAI gazte elkarteak 45 urteko historia deko eta urteotan guztiotan Larrabetzuar gehiengoan oso sustraituta dauzen ekimen askoren antolatzailea izan da: Olentzeroa, Ihauteriak, Gabonetako kultur ekitaldiak, GAZTE EGUNA, San Migelak, musika kontzertuak, antzerki emanaldiak, mendi irteerak, betso-saioak… Kultur eskaintza oparoa eta askotarikoa da HORI BAIek 45 urteotan, borondatez, militantziaz eta herriarekiko maitasunez Larrabetzuri emon eta emoten dotsona.
Gure udal-taldeak ez dau egundo horrelako erabakirik onartuko, mozio hori onartuko balitz, HORI BAI kriminalizatzea eta gaur egun bertan dabizen gure herriko dozenaka neska eta mutil espainiako justiziaren esku uztea izango litzatekeelako. Hartara, dei egiten dotsiegu ostantzeko ordezkari politikoei zein herritarrei ez dagien babestu HORI BAI kriminalizatzeko eta gure gazteak kartzelaratzeko balio lezakeen moziorik.