Laster hasi beharko dogu 2009rako aurrekontuak zehazten. Iaz, azken 25 urteotan ez legez, herritarron parte hartze zuzena bultzatzeko neurriak proposatu genduzan ezker abertzalekook eta emaitza onak eman zituzen. Herritarrok hainbat ekarpen egin genduzan eta ekarpen horrek kontuan hartuta onartu ziren aurrekontuak. Aurten, estarta hori zabaldu eta bide egin gura genduke.
ZER EGIN GEINKE? ZUEK, ZER DERITZOZUE?
Berbarako, iaz Angulerin egin legez, aurten, auzoetan be batzarrak egin beharko geunkez?
Etxez etxe, atez ate egin beharko litzateke?
