PLAZAKO PANTAILA ELEKTRONIKOA: ZERTARAKO?

ZERTARAKO DA PLAZAKO PANEL ELEKTRONIKOA? ZER IRAGARRI BEHAR DA BERTAN? UDALARENA DA EDO HERRITAR GUZTIONA?

Galdera horren erantzunak topetan ibili ostean, hauxe bururatu jaku:

/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Tabla normal”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:”"; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”;}

PANTAILA ELEKTRONIKOAREN ERABILERA

Larrabetzuko Udalak pantaila elektronikoaren erabilerari buruz kriterioak zehaztu beharra dauka. Izan ere oraintsu gertatutakoa ez da gure ustez bide egokia. Itallen bertso eskolak Udal honi, alkateari zehazki, ikasturte barrirako apuntatzeko epeak zeintzuk ziren pantailan iragartzea eskatu eiotson eta erantzuna pantaila bakarrik Udaleko gaiak iragartzeko zala izan zan erantzuna.

Gure galdera hauxe da nork eta non hartu deu erabaki hau?

Gure taldeak 2008ko uztailaren 27an Ogasuna-Gobernazio-Komunikazio batzordean, beste gai batzuen artean, pantailari buruzko proposamenak aurkeztu zituen eztabaidatzeko.(eranskin moduan jartzen dogu idatzia). Sarritan gertatzen dan moduan gai hau ez da sekula eztabaidatu eta orain erabakia alkatearen eskutik etorri da.

Gai hau hurrengo Ogasuna-Gobernazio-Komunikazio batzordean, urriak 27, eztabaidatzea eta Plenoan, urriak 30, dagokion erabakia hartzea eskatzen dogu

GURE PROPOSAMENA

Pantaila elektronikoak erabilera publikoa izan behar du, beste ekipamenduen modura. Izan ere Udala ez da ente pribatu bat, herritarrak ordaintzen duen dirua gestionatu egiten dau bere esku zerbitzuak ipintzeko. Udala ez da pantaila horren ez beste ezerren jabea.Jabea herria da, beraz,  herriaren zerbitzura dagoen ondasuna  da

Pantailak izango duen erabilera arautu egin beharko dau Udalak eta hortara gure ustez bertan iragarriko dana honako eran arautu dezakegula  uste dogu:

1- UDAL GAIAK. BATZORDE EZBERDINETAKO GAIAK ZEIN OROKORRAK

*Zerbitzuak eta ordutegiak

*Abisoak.: argi-ur mozketak. itxita egotea surtatzen diren zerbitzuak…

*Dirulaguntzak eskatzeko epeak

*Zergak ordaintzeko epeak

*Udalbatzarren eguna-ordua

*Udalaren agenda Kulturala-deportiboa

*Udal ikastaroen eskaintza. Apuntatzeko epeak

*Haurtzaindegiko matrikula epeak

*Bertso kanporaketa

……

2- HERRIKO ELKARTE ZEIN NORBANAKOAK ANTOLATZEN DUTENA KONBOKATORIA ZABALA DENEAN.

*Andra Mari, Emeteri eta S.Bartolomeko abisuak, egunez eguneko egitaraua…

*Futbol partiduetako eguna-ordua, ekipoen izena..

*Pilota partiduen eguna-ordua, pilotarien izenak, pilota eskolako  abisuak,

apuntatzeko epeak…

*Eskolako matrikula epeak

*Eskolak edo Guraso Elkarteak antolatzen dituen ekitaldi zabalak

*Abesbatzak izango dituen emanaldiak herrian zein kanpoan, abisuak…

*Bertso eskolaren matrikula epeak, antolatzen dituzten emanaldiak edo saioetara

joateko irterak…

*Euskara elkarteen ekintzak: azoka, literatura eskola, berbalagun…

ZUEK ZER DERITZOZUE?

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.