Posted in Urria 2008

ASTEBURUKO ITXIALDIAN

Barikutik zapatu eguerdira egin gendun itxialdian, makinatxu bat lan egin genduen. Lan horretako bat, egoeraren irakurketa egin ostean sortuko idatzi hau dozue


/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Tabla normal”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:”"; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”;}

SALBUESPEN EGOERARI STOP

EUSKAL HERRIAK AUTODETERMINAZIOA

Euskal Herriak salbuespen egoera bizi du, herri honetan adierazpen askatasuna, elkartzeko eskubidea… urratuak daude, bi alderdi politiko eta amnistiaren aldeko mugimendua ilegalizatuak izan dira aste berean. Eta salbuespen egoera honen erantzule zuzena PSOE da, bai, baina abian jarri duen ezker abertzalearen kontrako uholde errepresibo honetan lagun leiala aurkitu du EAJrengan.

Ibarretxeren kontsulta famatua dela-eta, EAJ eta PSOE itzelezko enfrentamendua irudikatzen ari dira, baina guztia gezurra da.  Azken batean, eredu polítiko eta sozial berbera defendatzen dute. Biak ados daude egungo marko juridikoa mantentzearekin, beharbada aldaketa txiki batzuk emanez, zenbait eskumen gehiago eskuratzeari begira, baina status quo hau zalantzan jarri barik. PSOEk eta espainiako botere judizialak argi esan dute erabakitzeko eskubidea duen herri bakarra Espainia dela, euskaldunok ez dugula eskubiderik geure etorkizuna erabakitzeko eta PNVk argi erakutsi du inposaketa hori mantso mantso onartuko duela. Irakurtzen jarraitu

ESKUBIDE ZIBIL ETA POLITIKOEN ALDE: UDALETXEAN ITXIALDIA

Etenbarik urratzen doskuezan eskubideen alde, gure zinegotziek gainontzeko zinegotzien baldintza bardinetan lan egiteko eskubidearen alde, gatazka politikoari irtenbide politikoa ematearen alde, Euskal Herriak bere etorkizuna erabakitzeko eskubidearen alde:

ITXIALDIA UDALETXEAN

Urriaren 3an

20:00etan kontzentrazinoa plazan

Ostean udaletxean itxialdia. Itxialdian hainbat gairen inguruan egingo dogu berba: Ordenantza fiskalak, EAJ-PNVk Hori Bai kriminalizatzeko sartuko dauen mozinoa, 2008ko eta 2009ko aurrekontuak, Larrabetzurako Plan Orokorra..

Urriaren 4an

13:00etan itxialdiaren amaiera. Ostean kontzentrazioa plazan

17:30ean Bilbon MANIFESTAZIO NAZIONALA

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.