Posted in Azaroa 2008

AZAROAREN 27ko udalbatzarra: Gai-zerrenda

Gaurko udalbatzarrean, besteak beste, honakoak izango dira berbagai:

179.- Larrabetzuko Belarrinaga auzoan sarea ordezteko proiektua ( 1 fasea) behin betiko ontzat emotea.

180.- Larrabetzu inguruko eskolearen esparruko obra proiektuko beharreko segurtasun eta osasun plana ontzat emotea bidezkoa bada.

181.- Elkartegiaren eraikineko etxabeetan egon zan ura utsitzearen ondorioz udalaren kontra aurkeztutako ondare erreklamazinoak aztertzea bidezko bada:

A) Andra Mari kaleko 37. zenbakiko jaubeen erkiegoa ( Elkartegi)

B) Jose Antonio Perez Gomez jauna ( Helvetia Seguros)

188.- Maria Felisa Etxeandia Meabe alkateordeak aurkeztutako mozinoak:

  • Inmigrazinoaren legearen ganekoa
  • Lanaldia antolatzeko Europako zuzentarauaren ganekoa

190.- Jai batzordeari, gastuen aurrekontua justifikau dauanez, dirulaguntzea ordaintzeko eskaerea aztertzea bidezkoa bada.

191.- Kultur alkarteei laguntzak emoteko beharrizana aztertzea bidezkoa bada.

192.- Jose Luis Barrenetxea Gaztelua alkateordeak aurkeztutako kargua ixteko idazkia.

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIARI STOP

GAUR EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN KONTRAKO EGUNA DALA-TA

18:30ean kontzentrazinoa Larrabetzuko plazan

19:30ean manifestazioa Bilboko Arriagatik hasita

” ERREKA” PROIEKTUA AZALTZEKO HERRI BATZARRA

Ezker Abertzaleko zinegotziek proposatuta, Udalak eskuartean duen “ERREKA”ren proiektua azaltzeko herri batzarra egingo da:

EGUNA: Abenduaren 2a

LEKUA: Anguleri kultur etxea

ORDUA:  19:00

Azalpenak emoteko proiektuaren egileak bertaratuko dira.

EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN KONTRAKO EGUNEKO FILMA ASTEON

“Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako” eguna dala-eta joan dan 14an, barikuan, Angulerin emon behar zan pelikula aste bete atzeratu da, arazo teknikoren bat dala eta.

EGUNA: Azaroaren 21

LEKUA: Anguleri kultur etxea

ORDUA: 19:00-21.30

Filma: “Ciudad del Silencio”.

PLAZAKO IRAGARKI-TAULA ELEKTRONIKOA: ZEREN BARRI EMON

Urriko udalbatzarrean onartu ziren gaietako bat plazako iragarki-taula elektronikoan ZEREN BARRI EMON izan zan. Ezker abertzaleko udal-taldeak egindako proposamenaren ondorioz, honako edukiak jarriko dira:

UDALAri buruzkoa dan eta UDALAK berak sortzen dauen informazioa

Larrabetzuko elkarteek sortzen deuriena

Danon interesekoa dan informazioa

ZER DERITZOZUE?

Iragarki-taula elektronikoa

GOAZEN HARAGO



/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Tabla normal”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:”"; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”;} BERRIAren webgunetik:  Eusko Legebiltzarrak ANV eta EHAK-ren ilegalizazioen aurkako mozioa onartu du

Praktikan eraginik izango dau?

Gatazka politikoari konponbide politikoa emotearen aldeko indarrak batzeko aitzakia izan leike?

zer deritzozue?

 

EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKA

Horra “Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako” eguna dala eta herrian antolatu diren ekitaldien barri:

  • Azaroak 14, barikua:

“CIUDAD DEL SILENCIO” filmea  /  Angulerin  /  19:00etatik 21:30etara

  • Azaroak 21, barikua:

“Aurpegia ematen dut tratu onen alde” kale ekintza

  • Azaroak 25, martitzena

Hitzaldia / Hizlaria: Oiane Zarate Lorenzo (Psikologoa, tratu txarrak jasotako emakumeen eskuhartzean esperientziaduna)

ALDE HEMENDIK. SEGI BORROKAN NESKA-MUTILAK

Eusko Jaurlaritzako bozeramailea dan Miren Azkaratek, PNV-EA-EBren izenean ETAri ALDE HEMENDIK esan eutson joan dan astean. ALDE HEMENDIK, Espainiako eta Frantziako indar armatuei ( ejerzitoari eta polizia klase guztiei) Euskal Herrian soberan dauzela esateko erabili dan esaldia da. PNV-EA-EBk, ostera, Euskal Herriko alaba eta semeei esaten die Euskal Herritik alde egiteko. ETAren jardunaren aurka egotea hautazkoa eta zilegia da, baina ez dugu onartuko gure herriko alaba eta semeei buruz horrelakoak esaterik.

Borroka armatua amaitzea eskatzea hautazkoa eta zilegia bezain beharrezkoa da era berean Espainiako eta Frantziako estatuek euren indar armatu guztiak ( milaka) Euskal Herritik kanpo eroatea. Ostantzean, Espainiako eta Frantziako diktadura judizialak bereak eta bi egiten segiduko dau, orain arte lez. SEGI erakundekoa direzelakoan dozenaka gazte atxilotu, torturatu eta urte luzetarako kartzelaratzen dabiz, alderdi ” demokratiko” guztien oneritziagaz.

AURRERA NESKA-MUTILAK, SEGI BORROKAN

GAZTESAREA webgunetik

BERRIA egunkaritik

GARA egunkaritik

GURE INTERPRETAZIOAK EI DIRA

Joan den hasteko udalbatzarrean, EB-ARALARek PNVren mozino hau onartu zeuen: EAJ-PNV Batzokiaren aurkako erasoen mozioa

Mozio hareri ezezkoa emon geuntson honako arrazoi honengatik:

/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Tabla normal”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:”"; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”;}

EAJ-PNVk HORI BAI mozinoari erantzuna

Lehenengo eta bat esan daigun, mozinoak, gutxienez bi zati dituela

1. zatia: GAZTE EGUNA-HORI BAI eta pintadak lotzeko ahaleginaren gainean.

- Felipe Aginagak arrazoi berengatik egindako eskaera atzera bota zeuen irailaren 25eko udalbatzarrak. Eskaera hura ez onartzeko arrazoiek honako eskaera ez onartzeko balio deurie. Hau da, kausa-efektu erlaziorik ez dago.

- Aurreko puntua nahikoa litzateke mozioa bertan behera uzteko, baina bertan ageri diren salaketek hain ondorio latzak izan ditzaketenez, berauei buruzko gure ezinegona agertzea gura dugu:

Batzokian nahiz gure alderdikide baten dendan egindako kalteak 2008ko Gazte Eguna jaiagaz lotu behar doguz. Kalte horreek ez dira beste barik pasau, ezpada kasu honetan, jaia aurreko egunetan, berotu zan giroaren ondorioz gertatu dira. Hain zuzen be, jaiaren aurreko egunetan udalerrian agertu ziran pintada batzuez ari gara…”

“… ETA erakunde armatua goraipatzen eben… ”

Pintadetako testuak Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoaren ingurukoak dira,  ez dute ezelango zerikusirik GAZTE EGUNAgaz eta berau antolatzen duen HORI BAI gazte elkarteagaz.

Pintadetako testuek GAZTE EGUNAgaz eta HORI BAIegaz zerikusirik ez dutenez, GAZTE EGUNAren antolatzaileak diren HORI BAI gazte elkartekoek ez dute ezelango erantzunkizunik gertatutakoarekin

Gure taldeak ez du , EAJ-PNVk gura duen legez , Larrabetzuko udalak ezelango froga barik, ezelango loturarik ez duen gertakizun batengatik,  GAZTE EGUNAren izena ona zikindu eta HORI BAIko dozenaka gazte espainiako audientzia nazionalaren esku uztea ekar lezakeen ebatzirik babestuko.

HORI BAI gazte elkarteak 45 urteko historia du eta urteotan guztiotan Larrabetzuar gehiengoan oso sustraituta dauden ekimen askoren antolatzailea da: Olentzeroa,  Ihauteriak, Gabonetako kultur ekitaldiak, GAZTE EGUNA, San Migelak, musika kontzertuak, antzerki emanaldiak, mendi irteerak, betso-saioak… Kultur eskaintza oparoa eta askotarikoa da HORI BAIek 45 urteotan, borondatez, militantziaz eta herriarekiko maitasunez Larrabetzuri eman eta ematen diona.

Gure udal-taldeak ez du egundo horrelako erabakirik onartuko, mozio hori onartuko balitz, HORI BAI kriminalizatzea eta gaur egun bertan dabizen gure herriko dozenaka neska eta mutil espainiako justiziaren esku uztea izango litzatekeelako. Hartara, dei egiten diegu ostantzeko ordezkari politikoei zein herritarrei ez dagien babestu HORI BAI kriminalizatzeko eta gure gazteak kartzelaratzeko balio lezakeen moziorik.

2. zatia

EAJ-PNVk bere mozioan erakusten duen egonezina bidezkoa eta logikoa dela deritzogu.

Ezker Abertzaleko militanteok eten barik jazo behar ditugu bazterketa ( udal honetan bertan 2003-2007 legegintzaldian PNVren aldetik), legez kanporatzea, epaiketak, kartzelaratzeak,  PNVren aginduetara dagoen Ertzaintzaren jipoiak, galera ekonomikoak…eta, argi esan behar dugu, ez dugu inongo babesik lortu Euskal Herriko beste talde politikoengandik.

Zoritxarrez Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoak  egoera latzak sortzen ditu talde polítiko guztiontzat eta pintada eta eraso hauek sortu duten artegatasuna ere kontestu horretan kokatzen du Ezker Abertzaleko udal taldeak.

Udal talde honek 2007ko ekainaren 16an, bere karguak hartze egunean, argi adierazi zuen Udalera Larrabetzuren beharrizanei erantzutera gentozela baita Euskal Herriak beharrezko duen konponbide demokratikoari ekarpena egitera ere.

EAJ-PNVk, behin betiko konponbideari uko eginez, iruzur berri bat eraman nahi du aurrera. Agortuta dagoen egungo markoa berretsi, hau da, Estatuto birmoldatua, negoziatu nahi du Espainiar Estatuarekin nahiz eta jakin Espainiako konstituzioak zein bere seme-alabak diren Gernikako Estatutoak eta Nafarroako Foru Hobekuntzak eta Frantziako Konstituzioak Euskal Herria zatitu eta gure herriaren esistentzia bera ukatzen dutela. Euskal Herriak bere oraina eta etorkiunaren inguruan erabaki ahal dezan galarazten dutela.

Iruzur hau aurrera eroateko Ezker Abertzalearen bazterketan burubelarri sartu da EAJ-PNV. Guri dagozkigun ordezkaritza politikoak eskuratu, beste arrazoi batzuez makilatuta, alkatetzak kentzeko saiakerak,..azken baten bere proiektu politikoa aurrera eramateko oztopoa garbitu nahi du.

Iruzur honen aurrean Ezker Abertzaleak marko demokratikoa lortzeko proposamena aspaldi jarri du mahai gainean. Agorturik dauden bideak alde batera utzita,  proiektu polítiko guztiak aukera berdinekin defenditzea gauzatzen duena eta erabakitzeko eskubidea aitortzen eta bermatzen duen marko demokratikoa. Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa Garaiarako Autonomi Estatutoa proposatu  dugu.

Euskal Herriari zor zaion aldaketa nahia betetzeko, benetako konponbidea ahalbidetuko duen marko demokratikoa lortzea da gure eginkizun politikoaren oinarria.

EAJ-PNVko alkateak eta berba egin zeuen zinegotzi bakarrak behin eta berriro azpimarratu zeurien mozinoan ez dala HORI BAI aipatuten (gure galdera: nork antolatzen dau GAZTE EGUNA ba?) eta mozinoan HORI BAI KRIMINALIZATZEKO ASMOA GURE INTERPRETAZIOA ZALA. Guk baten eta barriro esan geuntson gure interpretazioak baino, poliziaren, Diginad y Justiciaren, Foro de Ermuaren, Espainiako Fiskalaren eta epaile ultraeskuindarren interpretazioak dekola garrantzia, askotan, sarriegi demostratu deurien legez. Asteon, barriro demostratu deurie zer egiteko kapaz direzen:

BERRIA egunkaritik: Iruñeako EAE-ANVren bulegoaren auzian 11 lagun epaituko dituzte

GARA egunkarian: Piden carcel e inhabilitacion para el edil de ANV en Iruñea Mikel Gastesi

Bulego batean sartzeagatik horrelako zigorra eskatzen badeurie, zer eskatuko deurie ETAren aldeko pintadak egiteagatik?

Non bizi gara? Guri tokatu behar jaku konturatzeko zertarako dagoen prest Espainiako estatua eta bere menpe dauzen indar armatu eta judizialak?

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.