GURE INTERPRETAZIOAK EI DIRA

Joan den hasteko udalbatzarrean, EB-ARALARek PNVren mozino hau onartu zeuen: EAJ-PNV Batzokiaren aurkako erasoen mozioa

Mozio hareri ezezkoa emon geuntson honako arrazoi honengatik:

/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Tabla normal”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:”"; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”;}

EAJ-PNVk HORI BAI mozinoari erantzuna

Lehenengo eta bat esan daigun, mozinoak, gutxienez bi zati dituela

1. zatia: GAZTE EGUNA-HORI BAI eta pintadak lotzeko ahaleginaren gainean.

- Felipe Aginagak arrazoi berengatik egindako eskaera atzera bota zeuen irailaren 25eko udalbatzarrak. Eskaera hura ez onartzeko arrazoiek honako eskaera ez onartzeko balio deurie. Hau da, kausa-efektu erlaziorik ez dago.

- Aurreko puntua nahikoa litzateke mozioa bertan behera uzteko, baina bertan ageri diren salaketek hain ondorio latzak izan ditzaketenez, berauei buruzko gure ezinegona agertzea gura dugu:

Batzokian nahiz gure alderdikide baten dendan egindako kalteak 2008ko Gazte Eguna jaiagaz lotu behar doguz. Kalte horreek ez dira beste barik pasau, ezpada kasu honetan, jaia aurreko egunetan, berotu zan giroaren ondorioz gertatu dira. Hain zuzen be, jaiaren aurreko egunetan udalerrian agertu ziran pintada batzuez ari gara…”

“… ETA erakunde armatua goraipatzen eben… ”

Pintadetako testuak Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoaren ingurukoak dira,  ez dute ezelango zerikusirik GAZTE EGUNAgaz eta berau antolatzen duen HORI BAI gazte elkarteagaz.

Pintadetako testuek GAZTE EGUNAgaz eta HORI BAIegaz zerikusirik ez dutenez, GAZTE EGUNAren antolatzaileak diren HORI BAI gazte elkartekoek ez dute ezelango erantzunkizunik gertatutakoarekin

Gure taldeak ez du , EAJ-PNVk gura duen legez , Larrabetzuko udalak ezelango froga barik, ezelango loturarik ez duen gertakizun batengatik,  GAZTE EGUNAren izena ona zikindu eta HORI BAIko dozenaka gazte espainiako audientzia nazionalaren esku uztea ekar lezakeen ebatzirik babestuko.

HORI BAI gazte elkarteak 45 urteko historia du eta urteotan guztiotan Larrabetzuar gehiengoan oso sustraituta dauden ekimen askoren antolatzailea da: Olentzeroa,  Ihauteriak, Gabonetako kultur ekitaldiak, GAZTE EGUNA, San Migelak, musika kontzertuak, antzerki emanaldiak, mendi irteerak, betso-saioak… Kultur eskaintza oparoa eta askotarikoa da HORI BAIek 45 urteotan, borondatez, militantziaz eta herriarekiko maitasunez Larrabetzuri eman eta ematen diona.

Gure udal-taldeak ez du egundo horrelako erabakirik onartuko, mozio hori onartuko balitz, HORI BAI kriminalizatzea eta gaur egun bertan dabizen gure herriko dozenaka neska eta mutil espainiako justiziaren esku uztea izango litzatekeelako. Hartara, dei egiten diegu ostantzeko ordezkari politikoei zein herritarrei ez dagien babestu HORI BAI kriminalizatzeko eta gure gazteak kartzelaratzeko balio lezakeen moziorik.

2. zatia

EAJ-PNVk bere mozioan erakusten duen egonezina bidezkoa eta logikoa dela deritzogu.

Ezker Abertzaleko militanteok eten barik jazo behar ditugu bazterketa ( udal honetan bertan 2003-2007 legegintzaldian PNVren aldetik), legez kanporatzea, epaiketak, kartzelaratzeak,  PNVren aginduetara dagoen Ertzaintzaren jipoiak, galera ekonomikoak…eta, argi esan behar dugu, ez dugu inongo babesik lortu Euskal Herriko beste talde politikoengandik.

Zoritxarrez Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoak  egoera latzak sortzen ditu talde polítiko guztiontzat eta pintada eta eraso hauek sortu duten artegatasuna ere kontestu horretan kokatzen du Ezker Abertzaleko udal taldeak.

Udal talde honek 2007ko ekainaren 16an, bere karguak hartze egunean, argi adierazi zuen Udalera Larrabetzuren beharrizanei erantzutera gentozela baita Euskal Herriak beharrezko duen konponbide demokratikoari ekarpena egitera ere.

EAJ-PNVk, behin betiko konponbideari uko eginez, iruzur berri bat eraman nahi du aurrera. Agortuta dagoen egungo markoa berretsi, hau da, Estatuto birmoldatua, negoziatu nahi du Espainiar Estatuarekin nahiz eta jakin Espainiako konstituzioak zein bere seme-alabak diren Gernikako Estatutoak eta Nafarroako Foru Hobekuntzak eta Frantziako Konstituzioak Euskal Herria zatitu eta gure herriaren esistentzia bera ukatzen dutela. Euskal Herriak bere oraina eta etorkiunaren inguruan erabaki ahal dezan galarazten dutela.

Iruzur hau aurrera eroateko Ezker Abertzalearen bazterketan burubelarri sartu da EAJ-PNV. Guri dagozkigun ordezkaritza politikoak eskuratu, beste arrazoi batzuez makilatuta, alkatetzak kentzeko saiakerak,..azken baten bere proiektu politikoa aurrera eramateko oztopoa garbitu nahi du.

Iruzur honen aurrean Ezker Abertzaleak marko demokratikoa lortzeko proposamena aspaldi jarri du mahai gainean. Agorturik dauden bideak alde batera utzita,  proiektu polítiko guztiak aukera berdinekin defenditzea gauzatzen duena eta erabakitzeko eskubidea aitortzen eta bermatzen duen marko demokratikoa. Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa Garaiarako Autonomi Estatutoa proposatu  dugu.

Euskal Herriari zor zaion aldaketa nahia betetzeko, benetako konponbidea ahalbidetuko duen marko demokratikoa lortzea da gure eginkizun politikoaren oinarria.

EAJ-PNVko alkateak eta berba egin zeuen zinegotzi bakarrak behin eta berriro azpimarratu zeurien mozinoan ez dala HORI BAI aipatuten (gure galdera: nork antolatzen dau GAZTE EGUNA ba?) eta mozinoan HORI BAI KRIMINALIZATZEKO ASMOA GURE INTERPRETAZIOA ZALA. Guk baten eta barriro esan geuntson gure interpretazioak baino, poliziaren, Diginad y Justiciaren, Foro de Ermuaren, Espainiako Fiskalaren eta epaile ultraeskuindarren interpretazioak dekola garrantzia, askotan, sarriegi demostratu deurien legez. Asteon, barriro demostratu deurie zer egiteko kapaz direzen:

BERRIA egunkaritik: Iruñeako EAE-ANVren bulegoaren auzian 11 lagun epaituko dituzte

GARA egunkarian: Piden carcel e inhabilitacion para el edil de ANV en Iruñea Mikel Gastesi

Bulego batean sartzeagatik horrelako zigorra eskatzen badeurie, zer eskatuko deurie ETAren aldeko pintadak egiteagatik?

Non bizi gara? Guri tokatu behar jaku konturatzeko zertarako dagoen prest Espainiako estatua eta bere menpe dauzen indar armatu eta judizialak?

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.