Posted in Abendua 2008

MANKOMUNITATEKO AURREKONTUAK: DEMOKRAZIA EZAREN BESTE ADIBIDE BAT

Pasadan asteartean, abenduaren 23an, Mankomunitateko aurrekontuak onartzeko Osoko Bilkura izan zan. Aurreko asteko martitzenean, abenduaren 16an, egindako Ogasun Batzordean aurkeztu zituezan eta astebeteko epean planteatu deituez aurrekontuak onartzeko Ogasun Batzordea (abenduaren 23a 18:30ean) eta Osoko Bilkura (abenduaren 23a 19:30ean).Aurrekontuak aurrera atara direz EJ-PNVren ordezkarien botoakaz (hogeita piku) eta PSOEren ordezkari bakarraren aldeko botoagaz. Hamen dekozue ezezkoa izan zan ezker abertzalekon ezezko botoagatik osoko Bilkuran emondako gure botoaren azalpena.

Bide batez esan daigun, abenduaren 16ko udalbatzarrean hau proposamenau luzatu gendula: zergatik ez doguz mankomunitateko aurrekontuak Larrabetzun eztabaidatuten? PNVren erantzuna: Mankomunitatera alderdietako ordezkariak doaz, ez dau udaletan ezer eztabaidatu beharrik.

Ostera Txorierriko ostantzeko udalatan ezker abertzaleko zinegotziek legez kanporatuta dauz, EB-ARALARek ( Larrabetzuri jagokonez) ezin dau iritzirik agertu… Ezin doguz aurrekontuak herrien eztabaidatu?

PNVren erantzuna: Ez

TXORIERRIKO MANKOMUNITATEAREN 2009KO AURREKONTUAK

Maite Bilbao Garciak, Larrabetzuko udaleko ordezkariak, Txorierriko Mankomunitatearen 2009ko Aurrekontuen Proiektuari bere ezezko botoa ematen dio, honako arrazoi hauengatik: Irakurtzen jarraitu

2009ko aurrekontuak: Aurkezpenak

Joan dan asteko eguenean Urien eta barikuan Elizalden egin ziren 2008ko aurrekontuen barri emoteko eta 2009koak zeren ganean adostu adostu ahal izateko aurkezpenak. Zinegotziak eta ekonomilaria kontuan hartu barik:

Urikoan 20 lagun batu gintzezan

Elizaldekoan 3

Zer dala-ta horren herritar gitxi?

Hauxe da aurkezpen horretan guk jaso genduna:

2008ari jagokonez

Udalak ezin izan dauz aurreikusitako inbertsino guztiak egin ez dalako diru sarrerarik egon. Zeharkako zergetatik zein inbertsino errealen besterenganatzetik (eraikuntza lanak- Bersoako industrialdea) ez dogunez aurreikusi zan diru kopurua jaso, ez da dirurik egon. Halan da ze, 2008rako aurreikusi ziren honek inbertsinoak ez direz egin: Irakurtzen jarraitu

TORTURAK, BAHIKETAK ETA ISILDUTEN DAN INDARKERIA

DANONARTEANek herriko hormetan ipini deituzen karteletan dinoenez, Euskal Herrian heriotza zigorra dau, berbarako, Estatu Batuetako Texasen antzera. Askotan esan dogu holango berbak ez direzela ausaz edo kasualidadez aukeratuten ez bada helburu jakin bategaz. Gure ustean, DANONARTEANek kaleratu deituzen agirietan ETAren borroka armatua gaitzesteagaz batera, Larrabetzuko ezker abertzaleko herrikideok baztertuteko diskurtsoa erabili dau, barriro be. Oraingoan, isilik egotea leporatu doskue. Euren agirian izenik ez dineurien arren, badakigu guri buruz ari direzena. Zergatik? PSOEk, PPk, PNVk, IUk eta ostantzeko alderdiek ezker abertzalea ETAren ekintzen ostean isildu egiten dala esateko erabilten deituezan berba bardin bardinek erabili deituezelako. Ostera DANONARTEANeri esan behar dotsegu, gure blog honetan abenduaren 4an azaldu gendula gure iritzia. DANONARTEANek jakin beharko leuke ETAren ekintza armatuen ostean Larrabetzuko ezker abertzaleak beti kaleratu dauen iritziagaz batera gatazka politikoa konponduteko proposamenak kaleratu doguzela, eurek ez bezala.

Isilduten direzenak holangoak izaten direz:

TORTURAK 

eta barriro TORTURAK

eta gerra zikina

Guk ez dogu gure iritzia ostonduten eta prest gauz edozeri buruz edonogaz berba egiteko, barriro udalean gauzenetik nabarmen erakutsi dogun lez.

EUSKAL SELEKZIOEI BAI, EUSKAL HERRIARI BAI: Hitzaldia Angulerin

Euskal selekzioei buruzko hitzaldia egongo da gaur, 20:00etan Anguleri kultur etxean

2009ko aurrekontuak: atzo urien gaur elizalden

Iaz legez, 2008ko diru-kontuak eta 2009rako aurreikuspenak azaldu zituezan udaleko zinegotziek eta ekonomilariak. 20 lagun inguru batu gintzezan, iazkoaren laurdena-edo. Zergatik horren lagun gitxi?

a) Inori ez jakoz aurrekontuak ardura

b) Herritarrak berandu jakin deurie edo ez deurie jakin aurkezpenak dauzenik

d) Musika Eskolako kontzertura joan ziren asko

e)Besterik

Larrabetzuko ezker abertzalearentzat aurrekontuak ahalik eta herritar gehienen iritziagaz adostutea SANO DA INPORTANTEA!!Herritarren part-hartzeari jagokonez, azken 25 urteetan lortu dogun aurrerapenik handiena dala deritzogu, herritarron ardura be badala aurrekontuen inguruko iritzia emotea.

Atzo joateko aukerarik euki ez zeuenak, gaur deko beste aukera bat, Elizaldeko txokoan egingo da-ta barriro beste aurkezpen bat, 19:00etatik aurrera.

Atzo eta gaurko aurkezpenen laburpena astelehenean sareratuko dogu.

ERREKA PROIEKTUA ONARTU DA: HERRITARRON ALEGAZINOAK UDALAK BIDERATUKO DEITU

Atzoko udalbatzarrean, besteak beste, ERREKA proiektua onartu zan. Gogoratuko dozuenez, batez be, uriola sasoian, Aretxabalagana errekak Zubitalde parean eragin leikeazan ezbeharrak ekiditeko proiektua da.

Orain, Jaurlaritzak, alegazinoak egiteko epea zabalduko dau.

Ezker abertzaleko zinegotziek proposatuta, udalak alegazinoak egiteko asmoa dekien herritarrak batzarrera deitu dauz, alegazinoak batu eta Udalak Jaurlaritzagaz bitartekari lanak egiteko.

Gure ustean hori da-ta herri lez jokatuteko beste era bat

LANGILEON ESKUBIDEEN ALDE, 35 ORDUKO LAN ASTEARI BAI!!

Gaur bozkatu da Europako parlamentuan 65 ordu edo gehiagoko lan-astea proposatuko dauen zuzentaraua. Gehien dekienek dirua galduko deuriela-eta onartu gura deurien proposamen horrek langileon eskubideak susterretik ebagi gura deituz: sindikaturik ez, lan-hitzarmenik ez, enpresiak langile bakotxagaz lan baldintzak negoziatu: ordu kopurue, soldatak, oporrak…

Eskubideen zapalketa neurribako horreri buruz dekogun iritzia jakinarazoteko, MOZINOA AURKEZTU GENDUN AZAROKO UDALBATZARREAN. Mozino horretako puntuek honeixek direz:


/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Tabla normal”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:”"; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”;}

MOZIOA

  1. Udal honek Lanaldia Antolatzeko Europar Zuzentaraua lan harremanak sustengatzen dituzten oinarrien eta langileen eskubideen aurkako eraso bat dela salatu nahi du eta honen aurrean bere erabateko aurkakotasuna agertu nahi du.
  2. Udal honek kezka biziz hartzen du Zuzentarau honek asteko lanaldia 60-78 ordura luzatzeko asmoa halako neurri batek lan baldintzatan izango dituen eragin negatiboak direla eta. Hortaz, udal honek 60, 65 edo 78 orduko lan astearen aurrean langileekin bat egin eta 35 ordukoa aldarrikatzen du. Irakurtzen jarraitu

OLENTZERO ASTEBETE LEHENAGO


/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Tabla normal”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:”"; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”;}

OLENTZERO ASTEBETE LEHENAGO

Horra zenbat opari ekarri doskuzen Olentzerok eguna baino lehenago:

ABENDUAREN 17an

  • UDALBATZARRA: Ezker abertzalearen proposamenez, herritarrek parte hartu ahal izango dogu.

ABENDUAREN 18an

  • HERRIBATZARRA: Iaz lez, ezker abertzalearen proposamenez, 2009ko udalaurrekontuen aurkezpena Urien: 19:00etan Angulerin

ABENDUAREN 19n

  • HERRIBATZARRA: 2009ko udalaurrekontuen aurkezpena Goikoelexean: 19:00etan txokoan
  • HITZALDIA: Aretxabalak antolatuta: Euskal selekzioak. 20:00etan Angulerin

Irakurtzen jarraitu

KONTSEILUARI 80 MILA EURO, SPRINGSTEENeri 0 euro

Horixe egin dau BECen kudeaketan erabaki garrantzitsuenak hartuten deituzen Jose Luis Bilbao PNVko Bizkaiko Ahaldun nagusiak. Bruce Springsteenen kontzertua antolatu zeurienari EZ EUTSIEN TXAKUR TXIKIRIK ESKATU. Ostera, 10. urte bete barri deituzen KONTSEILUARI 80 MILA EURO ESKATU DOTSIEZ!!!

Jakina da PNV ez dala egundo KONTSEILUAren alde egon, are gehiago, AHALIK ETA OZTOPO GEHIEN IPINTEN DOTSEZ PNVk KONTSEILUAk euskararen normalizazinoaren alde egiten dauen lanari. Horren adibide nabarmenak direz Patxi Baztarrikak eta Erramun Osak azken 6 hilabeteotan hainbat komunikabidetan zabaldutako iritziak KONTSEILUAren lana gutxietsiz, mespretxatuz eta EUSKARAREN NORMALIZAZINOAREN KONTRAKOA DALA ESANEZ!!!

Larrabetzuri jagokonez, galdera hauxe egin behar dotsegu Larrabetzuko PNVri: Zergatik antolatu zenduen Gaztaina errearen eguna KONTSEILUAK BECerako deialdie egin zeuen egun eta ordu berean? Ezin zenduen zapatu goizean edo domekan egin? Zergatik ez dozue KONTSEILUAren lana onartuten?

UDALBATZARRA: Abenduaren 17an. Herritarrok berba egin ahal izango dogu

Larrabetzuko ezker abertzaleak proposatu eta azken udalbatzarrean erabakita, datorren asteko eguaztenean burutuko dan udalbatzarrean, HERRITARROK BERBA EGIN AHAL IZANGO DOGU!!

Prozedura:

Berbagaia aurkeztu
Zinegotziek berba egin

Herritarrek berba egin ( 5 minutu inguru bakotxak)

Zinegotziek -Bozketa

ZER DERITZOZUE?

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.