LANGILEON ESKUBIDEEN ALDE, 35 ORDUKO LAN ASTEARI BAI!!

Gaur bozkatu da Europako parlamentuan 65 ordu edo gehiagoko lan-astea proposatuko dauen zuzentaraua. Gehien dekienek dirua galduko deuriela-eta onartu gura deurien proposamen horrek langileon eskubideak susterretik ebagi gura deituz: sindikaturik ez, lan-hitzarmenik ez, enpresiak langile bakotxagaz lan baldintzak negoziatu: ordu kopurue, soldatak, oporrak…

Eskubideen zapalketa neurribako horreri buruz dekogun iritzia jakinarazoteko, MOZINOA AURKEZTU GENDUN AZAROKO UDALBATZARREAN. Mozino horretako puntuek honeixek direz:


/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Tabla normal”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:”"; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”;}

MOZIOA

  1. Udal honek Lanaldia Antolatzeko Europar Zuzentaraua lan harremanak sustengatzen dituzten oinarrien eta langileen eskubideen aurkako eraso bat dela salatu nahi du eta honen aurrean bere erabateko aurkakotasuna agertu nahi du.
  2. Udal honek kezka biziz hartzen du Zuzentarau honek asteko lanaldia 60-78 ordura luzatzeko asmoa halako neurri batek lan baldintzatan izango dituen eragin negatiboak direla eta. Hortaz, udal honek 60, 65 edo 78 orduko lan astearen aurrean langileekin bat egin eta 35 ordukoa aldarrikatzen du.
  3. Udal honek aipatu Zuzentarauak kinka larrian jartzen dituen langileen eskubideak, lan harremanen oinarria izan behar duen negoziazio kolektiboa eta sindikatuen papera babesteaz gain langile borrokaren historia luzean duintzen joan diren lan baldintzak hobetu behar direla aldarrikatzen du.
  4. Bide horretatik, udal honek, egun lan munduan bizi den prekarizazioa salatu nahi du, eta Europar Batasunako erakundeei Zuzentarau hau onartu beharrean langileen eskubideak eta lan baldintzak hobetuko dituen neurriak erdiestera deitzen ditu, bereziki gazteak, emakumeak eta etorkin pertsonek lan merkatuan pairatzen duten egoera prekarioari aurre egiteko.
  5. Udal honek ez ditu, inolaz ere, Zuzentarau hau onartzekotan, biltzen dituen neurriak udal eremuan aplikatuko.

Udalbatzarrean onartu egin zan Ezker Abertzaleko zinegotziek proposatutakoa.

BIDE BATEZ GOGORATU

GAUR UDALBATZARREAN HERRITARROK BERBA EGIN AHAL IZANGO DOGU

BIHAR ETA ETZI AURREKONTUAK AURKEZTUKO DIREZ URIEN ZEIN GOIKOELEXEAN, HURRENEZ HURREN.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.