Joan dan asteko eguenean Urien eta barikuan Elizalden egin ziren 2008ko aurrekontuen barri emoteko eta 2009koak zeren ganean adostu adostu ahal izateko aurkezpenak. Zinegotziak eta ekonomilaria kontuan hartu barik:
Urikoan 20 lagun batu gintzezan
Elizaldekoan 3
Zer dala-ta horren herritar gitxi?
Hauxe da aurkezpen horretan guk jaso genduna:
2008ari jagokonez
Udalak ezin izan dauz aurreikusitako inbertsino guztiak egin ez dalako diru sarrerarik egon. Zeharkako zergetatik zein inbertsino errealen besterenganatzetik (eraikuntza lanak- Bersoako industrialdea) ez dogunez aurreikusi zan diru kopurua jaso, ez da dirurik egon. Halan da ze, 2008rako aurreikusi ziren honek inbertsinoak ez direz egin:
Informazio panelen erosketa
Web orrien diseinua eta mantenimendua
Haurtzaindegia
Inbertsioak argiteria publikoan
Txinboak Iturrikoetxen
Lurzoru publikoan inbertsioak
Arbolak
Ur-sareen berriztapena 2008 ( Belarrinaga, Goikola)
Igerilekuko inbertsioak
Bulderra polikiroldegian
Futbol zelaiko aldagelen konponketa
Larrabetzuko udalak kontratatuta dekon kontuhartzaileak euskaraz bidaltzen doskuzenean ekarriko doguz diru-kopuru guztiak hona.
Aurkezpenen ostean, herritarrek ekarpenak egin ahal doguz: Zelan?
Udaletxeko eraikinean dauen buzoira sartuta
Udalean instantzia bidez
Larrabetzuko udalaren webgunearen bitartez
Guri jagokunez, Larrabetzuko ezker abertzaleari jagokonez bitarteko bi doguz , gitxienez:
Gure zinegotzi direzen Marifeli, Juan Manuel, Maite eta Asier.
Aretxabalan dauen buzoia.
Hau blogau berau
EKARPENAK EGITEKO EPEA: Urtarrilaren 9a