Posted in Urtarrila 2009

URTARRILAREN 29ko udalbatzarra (II): Gazako sarraskiaren inguruko mozinoa

Atzoko udalbatzarrean bozkatu ziren bi mozinoetako bat Gazako sarraskiaren inguruan ezker abertzalekook proposatukoa izan zan.

EMAITZA: PNVk kontra bozkatu zeuen eta EB-ARALAR abstenidu egin zan. EB-ARALARek gure mozinoak sortuazotako gogoeta irakurri zeuen, ostera, ez zeuen bozkatzea proposatu eta gureari abstentzinoa erantzun eutsien.

Hauxe dozue guk aurkeztu gendun testua:

MOZINOA

2008ko maiatzean, Palestinarren ondamendia edo Nakba bezala ezaguna den estatu israeldarra sortu zela 60 urte bete ziren. Azken egun hauetan, Israelgo Estatua Palestinako Gaza lurraldean egiten ari den sarraskia azken urteetako basakeriarik handiena izaten ari da.

Gazako bonbardaketa hauteskundeak demokratikoki irabazi zituen Hamas erakundearen zein Gazako herritarren aurkako zigor kolektiboa izaten ari da.Israelgo gobernua hauteskundeak irabazi nahian gerra sortzen ari da eta hori aurrekari arriskutsua izan daiteke aurrerarentzean .Munduko estaturik armatuenetarikoa den Israel, Palestinako herri zapalduaren aurka burutzen ari den giza krimen honen aurrean, Ameriketako Estatu Batuak, Europar Batasuna edo Nazio Batuak bezalako erakundeek beste aldera begiratu izana lotsagarria eta salatzekoa da. Instituzio hauen ordezkari diren Estatu inperialistak, estatu terrorismoaren konplize zuzenak dira, euren interes geoestrategikoen arabera mundua gerratoki bihurtzen ari dira, Afganistan, Irak, Libano eta orain berriro ere Palestina. Zein izango da hurrengoa? Irakurtzen jarraitu

URTARRILAREN 29ko udalbatzarra ( I)

Gaurko udalbatzarrean, besteak beste, ezker abertzaleko zinegotziek aurkeztutako bi mozino erabiliko direz berbagai:

Udalkutxa delakoaren finatziazino sistema dala-ta:


/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Tabla normal”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:”"; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”;}

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta Lakua zein Iruñako Gobernuek harturiko azken neurriek kolokan jartzen dute udal finantziazioa. Udalei dirua bueltatzea eskatzeak edota hurrengo urterako finantziazioa murrizteak egoera gaiztotu besterik ez du egiten baina benetako arazoa toki erakundeen finantziazio sisteman dago. Eskuak loturik ditugu beste instituzio batzuek erabakitzen dutelako zein izan behar den gure finantziazioa, gure ekimen eta politikak erabat baldintzatuta daude inoiz ez dakigulako noraino izango dugun diru laguntza bat edo ez.Eta orain, beraien zerga politika dela medio, udalei 2008an jaso dugun finantziaziotik diru kopuru handi bat bueltatzea eskatzen digutenean edota 2009rako finantziazioa modu garrantzitsu batetan murriztuko dela jakinarazten digutenean kolapso egoera batetara eramaten dituzte toki erakundeak. Bizkaiko Foru Aldundiak 2008an jaso dugun finantziazioaren %5ª bueltatzea planteatzen du orain. Udalkutxa bidez aurreratu zigun 837 milioietatik 38 bueltatzea eskatzen du Foru Gobernuak. 2008an egin zuten aurreikuspena 837 milioietakoa bazen 2009rako 840 milioietakoa egin dute. Nork dio aurten ere zerga gutxiago bilduko ez dugunik eta honen zati bat berriz bueltatu beharko ez dugunik? Irakurtzen jarraitu

URTARRILAREN 29AN: EHLG-ren KONTRAKO EPAIKETA ETA UDALBATZARRA

  •  EUSKAL HERRIKO LABORANTZA GANBARAren kontrako epaiketa

Frantses gobernamenduak Euskal Herriko Laborantza Ganbara elkartea debekatu nahi du, honek Euskal Herriko baserri eta laborantza iraunkorra defenditzen dituelarik.Auzia 2009ko urtarrilaren 29an iraganen da Baionan.

/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Tabla normal”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:”"; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”;}

  • Zer da elkarte hori eta zer egiten du ?
  • Zergatik gobernamenduak desagertarazi nahi du ?
  • Nola sustengatu daiteke ?

www.ehlgdoitvivre.org

OHARRA: Larrabetzutik joan gura dauenak deitu Txirri Lekueri

  •  Egun berean, urtarrilaren 29an, iluntzeko 20:00etan, udalbatzarra egingo da

GAL judiziala, bazterketa soziala… gure herritik botako gaituelakoan?

Zerrendak aurkeztu aurretik ustezko bultzatzaileak atxolitu deituez ETAgaz ezelango harremanik ez dekiela jakin arren ETAkoak direzela EZ-FROGATUTA; nor aurkeztuko dan eta zer proposatuten dauen jakin aurretik, espainiako fiskalak harro dino ahalegin guztiak egingo deituezela ezker abertzaleko milaka lagunek ordezkariak izan eta bozkatuteko aukerarik izan ez dagigun. Patxi Lopezek esan dau ezker abertzaleko kideok ez dekogula lekurik herri honetan. GURE HERRITIK BOTA GURA GAITUE!! EUSKALDUNOK EUSKAL HERRITIK DESAGERTUAZON!! BAINA ZER DA HAU??!!

BERRIA egunkarian

GARA egunkarian


/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Tabla normal”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:”"; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”;}

Errepresio elektoralaFloren Aoiz / Gara

Zer esan daiteke errepresioaz? Ba ote dago hondarreko 50 urteetan esan ez denik? (…). Baina, zergatik orain? Sarekadak errepresioaren logikarik gabeko logikan uztartzen dira. Ez dute, beraz, arrazoi zehatz baten beharrik. Hau egia izanik ere, ikasi dugu Garzonen honelako sarekadak helburu politiko jakinekin lotzen direla. Demokrazia 3 Milioi plataformako bozeramaile bat atxilotu izanak argibide batzuk ekartzen dizkigu. Izan ere, hauteskundeetatik hain gertu izanik, oso esanguratsua da noiz eta orain atxilotzea pertsona hauek. Irakurtzen jarraitu

BIKTIMISMOAZ

Azken atxiloketen ostean, PSE-PSOE eta PPko nazionalista espainolen txalo zein Ibarretxeren eta Miren Azkareteren isiltasunagaz batera, PNVko Iñigo Urkulluren adierazpenek jarri gaitue sutan. Urkulluk esan dauenez, atxiloketok PSE-PSOEeren interesetarako onak dira, baina baita ezker abertzalearentzako be, guk, biktimismoa egiten dogulako.

GARA egunkaritik: Jazartzen ez omen diren ideiak

Biktimismoa? Lan politikoa egitearren gartzelaratuten gaituelako protesta egiteari deritzo biktimismoa PNVko lehendakariak? Zer esan gura dau Urkulluk, atxiloketok adostu egin doguzela Garzonegaz? Zer esan gura dau PNVk, ezker abertzaleko kideok gurago dogula gartzelan ustelduten egon kalean gura proposamen politikoak egiten baino? PNVko zenbat militante dauz-ba, espainiako gartzelatan? Zergatik gartzelaratuten dauz PSE-PSOEk ezker abertzaleko militanteak?Zergatik ez PNVkoak? Ba PNV ez dalako espainiarrentzat arriskue, PNVk ez dauelako euskaldunon autodeterminazioan sinestuten, ez dauelako Euskal Herriaren independentzia gura, PNVk Think gaur euskadi dekolako helburu, hau da, Araba-Bizkaia-Gipuzkoa eta euskara ( kultura, identitate nazionala…) bigarren mailan apurka apurka desagertu arte.

Horixe da eskuineko alderdi kontserbadoreak euskaldunoi eskaintzen doskuna.

Ezker abertzaleko militanteok herritarrakaz auzolanean egingo dogu Euskal Herria, espainiar nazionalista eskuindarrek zein euskaldun nazionalista eskuindar kontserbadoreek besterik gura badeurie-be.

AHT: Atxilotuen testigantzak

Atxiloketen inguruko testigantzak
<!– /* Font Definitions */ @font-face {font-family:Verdana; panose-1:2 11 6 4 3 5 4 4 2 4; mso-font-charset:0; mso-generic-font-family:swiss; mso-font-pitch:variable; mso-font-signature:536871559 0 0 0 415 0;} /* Style Definitions */ p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal {mso-style-parent:""; margin:0cm; margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:12.0pt; font-family:Verdana; mso-fareast-font-family:"Times New Roman"; mso-bidi-font-family:"Times New Roman";} a:link, span.MsoHyperlink {color:blue; text-decoration:underline; text-underline:single;} a:visited, span.MsoHyperlinkFollowed {color:purple; text-decoration:underline; text-underline:single;} @page Section1 {size:612.0pt 792.0pt; margin:70.85pt 70.85pt 70.85pt 70.85pt; mso-header-margin:36.0pt; mso-footer-margin:36.0pt; mso-paper-source:0;} div.Section1 {page:Section1;} 8 atxilotuak zelan atxilotu zituzten jakin nahian, hemen lortu ditugun testigantzak:Obretan atxilotu zituzten lehen biak:
Manifa amaitu eta jendetzari segika ez baikenekien oso ongi non egin behar genuen sentada, AHTko burdinbidea jarri nahi duten lubetera igotzea lortu genuen gutxi batzuok. Gure aitzinean, 10 bat metrora,  pankarta bat zuten batzuk zeuden eserita, zipaioak 30-40 metrora. Gure taldetxoan 10 lagun baino gehiago ez dut uste geundenik.. Zipoak laster batean etorri ziren gure aurka. Guregana zetozela, gurean “geldi gaitezen eserita” bat aditu zen eta baita “ospa egin dezagun lehenbailehen txiki-txiki eginda utziko gaituzte eta” ere. Erreakzionatzeko astirik izan gabe, gure gainean zeuden eta burua babesteko keinua eginda ere, porra hautsi bat ikusi nuen hegaka. Ondoren atxilotua izango zen baten buruan hautsia zutela iruditu zitzaidan eta gerora ez dut hori baieztatzerik izan. Lurrean zegoela jipoi ederra eman zioten eta bere ondoan geratu ginen beste hirurok gelditzeko oihu egin behar izan genuen. Burua babestua eta kizkurtua, lurrean etzanda eman zituen 5-10 minutu zipaioek guk hortik eramateko esaten ziguten bitartean, atxilotuko gintuztela mehatxatuta. Altxarazi nahian oso modu zakarrean saiatu ziren zaplasteko batez. Handik denbora batera, hobera egin zuenean, berriro ospa egin behar zuen galdetuta desobedientzia egiten ari zela eta ez zuela alde egiteko asmorik erantzun zuen. Esku burdinak jarri eta atxilotuta eraman zuten furgonetaren aurrera. Gauza bera galdetu zioten Elgoibarko mutilari eta honek ere erantzun bera eman zuen. Hau ere atxilotuta eraman zuten furgoneta ondora, eta biak furgoaren ondoan giza eskudoena eginarazi zieten zipaioek haruntz harririk bota ez zezaten.
Itzuleran atxiloketa bat:
Al pasar debajo del puente de la Autovía Urbina-Maltzaga (en construcción), llegan varias furgonetas y Land Rover de ertzainas. Se despliegan bajo el puente  haciendo “pasillo” a los manifestantes que volvíamos. Un mando grita “señalad al que reconozcáis”. Pasamos por medio del pasillo y algunos nos quedamos a mirar si hay detenidos. Irakurtzen jarraitu

PNVren indarkeria: Azpeitia eta Urbina

Ezker abertzaleak indarkeria gaitzetsi ezean alkatetza ardurarik eukiteko zilegitasunik ez dekola-eta, PNV alderdi eskuindar kontserbadoreak, EAren boto bategaz, Azpeitiako alkatetza berreskuratu dau, hori zan-eta, euren helburu nagusia, kosta ala kosta, lortu beharrekoa: boterea. Bardin da udalean zein lan egin izan dauen orain arte ezker abertzalekoa izan dan alkateak, bardin da PNVk azken 25 urteotan herritarren ezelango parte hartze barik egin dauen politika eskuindar, kontserbadore eta zeharo partidistak. Horrek ez deko ezelango garrantzirik. Hemen garrantzia dekon bakarra ETAren indarkeria berba jakin batzuekaz gaitzestea da. Ostantzeko indarkeria adierazpenak ez gaitzesteak ez deko ezelango eraginik.  Berbarakoa, Azpeitiako alkate barria dan Julian Eizmendik «guztion elkarbizitza baketsua eraikitzen» saiatuko dala iragarri zeuen udalbatzarraren amaieran. Handik gitxira PNVk bere poliziak bidali zeituzen Azpeitiako ezker abertzaleko kideak egurtuten. Esan beharrik ez dau Azpeitiako PNVk ez dauela Ertzaintzaren indarkeria gaitzetsiko ( eurek agindutakoa da-ta!).

Urbinan beste hainbeste. PNV alderdi eskuindar kontserbadoreak kosta ala kosta egin behar dauenez AHTa, kontra dauzenari egurre emoten bialduten deituz bere poliziak.

Baina hori, ez da indarkeria, hori legea da, antza.

Ezker abertzaleko kideok indarkeria adierazpide guztiak desagertuteko lanean segiduko dogu, gatazka politikoa gaindituteko proposamenak egiten segiduko dogu, Euskal Herritarrok gure etorkizuna zein izango dan ebatziteko bitarteko demokratikoak lortu arte lanean segiduko dogu.

D3M euskal herria auzolanean larrabetzu

gaur hitzaldia, astelehenean udalbatzarra

HITZALDIA

Aretxabala kultur elkarteak antolatuta hitzaldia egongo da gaur, 20:00etan Angulerin. Bertan, Palestinan brigadista ibilitako bi lagunek palestinarrek 1948tik bizi duten okupazio eta genozidioaren barri emongo doskue

UDALBATZARRA

Astelehenean 20:00etan udaletxeko udalbalbatzarretarako aretoan

udalbatzarretan herritarron parte hartzea arautu behar dogu

Urtarrileko udalbatzarrean ez bada otsailekoan, Larrabetzuko udalaren funtzionamendua arteztuko dauen araudia onartu behar dogu. Araudi horretako puntu askoren artean, udalbatzarren funtzionamendua eta izaera finkatu behar doguz.

Zelan uste dozue hartu beharko geunkela parte herritarrok udalbatzarretan?

  • Udalbatzarren jorratuten dan gaia azaldu aurretik berba egitea eskatuta
  • Zinegotziek berba egin ostean
  • Bozketaren ostean

….

D3M: Ezker abertzaleak ostantzeko proposamenen baldintza bardinetan

Martxoaren 1ean egingo diren EAEko hauteskundeatan parte hartu ahal izateko plataforma eratu deurie ezker abertzaleko hainbat kidek: D3M. Demokrazia 3 Milioi

Ostera aurkeztu ahal izateko herritarron oneritzia behar deurie. Hona Larrabetzun sinadura noz eta non emon:

EGUNAK: Urtarrilaren 12tik 26ra

NON: Larrabetzuko udalean.

ORDUTEGIA:

  • Astelehen-eguazten-eguen-bariku: 12:00-14:00
  • Martitzen: 16:00-19:00
Follow

Get every new post delivered to your Inbox.