PNVren indarkeria: Azpeitia eta Urbina

Ezker abertzaleak indarkeria gaitzetsi ezean alkatetza ardurarik eukiteko zilegitasunik ez dekola-eta, PNV alderdi eskuindar kontserbadoreak, EAren boto bategaz, Azpeitiako alkatetza berreskuratu dau, hori zan-eta, euren helburu nagusia, kosta ala kosta, lortu beharrekoa: boterea. Bardin da udalean zein lan egin izan dauen orain arte ezker abertzalekoa izan dan alkateak, bardin da PNVk azken 25 urteotan herritarren ezelango parte hartze barik egin dauen politika eskuindar, kontserbadore eta zeharo partidistak. Horrek ez deko ezelango garrantzirik. Hemen garrantzia dekon bakarra ETAren indarkeria berba jakin batzuekaz gaitzestea da. Ostantzeko indarkeria adierazpenak ez gaitzesteak ez deko ezelango eraginik.  Berbarakoa, Azpeitiako alkate barria dan Julian Eizmendik «guztion elkarbizitza baketsua eraikitzen» saiatuko dala iragarri zeuen udalbatzarraren amaieran. Handik gitxira PNVk bere poliziak bidali zeituzen Azpeitiako ezker abertzaleko kideak egurtuten. Esan beharrik ez dau Azpeitiako PNVk ez dauela Ertzaintzaren indarkeria gaitzetsiko ( eurek agindutakoa da-ta!).

Urbinan beste hainbeste. PNV alderdi eskuindar kontserbadoreak kosta ala kosta egin behar dauenez AHTa, kontra dauzenari egurre emoten bialduten deituz bere poliziak.

Baina hori, ez da indarkeria, hori legea da, antza.

Ezker abertzaleko kideok indarkeria adierazpide guztiak desagertuteko lanean segiduko dogu, gatazka politikoa gaindituteko proposamenak egiten segiduko dogu, Euskal Herritarrok gure etorkizuna zein izango dan ebatziteko bitarteko demokratikoak lortu arte lanean segiduko dogu.

D3M euskal herria auzolanean larrabetzu

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.