Azken atxiloketen ostean, PSE-PSOE eta PPko nazionalista espainolen txalo zein Ibarretxeren eta Miren Azkareteren isiltasunagaz batera, PNVko Iñigo Urkulluren adierazpenek jarri gaitue sutan. Urkulluk esan dauenez, atxiloketok PSE-PSOEeren interesetarako onak dira, baina baita ezker abertzalearentzako be, guk, biktimismoa egiten dogulako.
GARA egunkaritik: Jazartzen ez omen diren ideiak
Biktimismoa? Lan politikoa egitearren gartzelaratuten gaituelako protesta egiteari deritzo biktimismoa PNVko lehendakariak? Zer esan gura dau Urkulluk, atxiloketok adostu egin doguzela Garzonegaz? Zer esan gura dau PNVk, ezker abertzaleko kideok gurago dogula gartzelan ustelduten egon kalean gura proposamen politikoak egiten baino? PNVko zenbat militante dauz-ba, espainiako gartzelatan? Zergatik gartzelaratuten dauz PSE-PSOEk ezker abertzaleko militanteak?Zergatik ez PNVkoak? Ba PNV ez dalako espainiarrentzat arriskue, PNVk ez dauelako euskaldunon autodeterminazioan sinestuten, ez dauelako Euskal Herriaren independentzia gura, PNVk Think gaur euskadi dekolako helburu, hau da, Araba-Bizkaia-Gipuzkoa eta euskara ( kultura, identitate nazionala…) bigarren mailan apurka apurka desagertu arte.
Horixe da eskuineko alderdi kontserbadoreak euskaldunoi eskaintzen doskuna.
Ezker abertzaleko militanteok herritarrakaz auzolanean egingo dogu Euskal Herria, espainiar nazionalista eskuindarrek zein euskaldun nazionalista eskuindar kontserbadoreek besterik gura badeurie-be.

