GAL judiziala, bazterketa soziala… gure herritik botako gaituelakoan?

Zerrendak aurkeztu aurretik ustezko bultzatzaileak atxolitu deituez ETAgaz ezelango harremanik ez dekiela jakin arren ETAkoak direzela EZ-FROGATUTA; nor aurkeztuko dan eta zer proposatuten dauen jakin aurretik, espainiako fiskalak harro dino ahalegin guztiak egingo deituezela ezker abertzaleko milaka lagunek ordezkariak izan eta bozkatuteko aukerarik izan ez dagigun. Patxi Lopezek esan dau ezker abertzaleko kideok ez dekogula lekurik herri honetan. GURE HERRITIK BOTA GURA GAITUE!! EUSKALDUNOK EUSKAL HERRITIK DESAGERTUAZON!! BAINA ZER DA HAU??!!

BERRIA egunkarian

GARA egunkarian


/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Tabla normal”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:”"; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”;}

Errepresio elektoralaFloren Aoiz / Gara

Zer esan daiteke errepresioaz? Ba ote dago hondarreko 50 urteetan esan ez denik? (…). Baina, zergatik orain? Sarekadak errepresioaren logikarik gabeko logikan uztartzen dira. Ez dute, beraz, arrazoi zehatz baten beharrik. Hau egia izanik ere, ikasi dugu Garzonen honelako sarekadak helburu politiko jakinekin lotzen direla. Demokrazia 3 Milioi plataformako bozeramaile bat atxilotu izanak argibide batzuk ekartzen dizkigu. Izan ere, hauteskundeetatik hain gertu izanik, oso esanguratsua da noiz eta orain atxilotzea pertsona hauek.

Bestalde, hainbat komunikabidek azpimarratu dute sarekadaren ezaugarritasun elektorala. Baten batek esan du helburua dela zerrendak legez kanpo uzteko erraztasunak ematea. Horrela izan ala ez, denok ulertu dugu nahita sartu nahi izan dutela sarekada hauteskunde aurreko giro honetan.

Ikusi ondotik denok bizkor, jakina, baina errepresio kolperen bat espero zitekeen. Zergatik? Arrazoirik ez zen falta. Lehena, ezker abertzaleak oihartzun mediatikoa berreskuratu izana. Bigarrena, Bilbon egiten ari zen epaiketaren bukaera eta ondorioz etorri zen negoziazioaren aukeraren berrindartzea. Hirugarrena, Gasteizko Parlamentua osatzeko hauteskundeetan subiranotasunaren aldeko indarrak islatzeko egin diren saioak. Ahantzi gabe, jakina, ezker abertzalearen baitan eragiteko saioen porrota.

Bilboko epaiketa bukatu zen Gobernu espainolak nahi zuen moduan. (…) Ezeroso zegoen Madrilgo Gobernua eztabaida horretan. Alde batetik, elkarrizketaren alde agertu behar zuen, Lopez eta Ares babesteko eta PP nahiz beste ultraeskuindar taldeen erasoei aurre egiteko. Bestetik, elkarrizketaren kontra hitz egin behar zuen, horixe baita gaur egungo mezu ofiziala. Eskizofrenia hutsa (…)

Epaiketaren bukaerak izan zuen eraginaz kezkatu zen Gobernu espainola. Konponbide politikoaren gaineko eztabaida moztu nahi izan zuten, baina absoluzioak konponbide horren beharra azpimarratu zuen. PSOEk ezin izan du absoluzioa errentabilizatu gaur egun duen jarreragatik. Ibarretxeren marketin operazioa erori zen. Ezker abertzalea, berriz, ez zen gaizki atera(…). Gobernu espainolak espekulazioak moztu nahi izan ditu, negoziazioaren ateak itxita daudela adieraziz. Ezker abertzalea defentsiba jarrera batera eraman nahi izan dute, jakin badakitelako gogotik egin diela aurre hurrengo hauteskundeei.

PSOEkoak martxoko hauteskundeetan gerta daitekeenaz beldur dira? Hau da beraien erreakzioa.

GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA

GORA GU ETA GUTARRAK

euskal herria auzolanean larrabetzu

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.