URTARRILAREN 29ko udalbatzarra ( I)

Gaurko udalbatzarrean, besteak beste, ezker abertzaleko zinegotziek aurkeztutako bi mozino erabiliko direz berbagai:

Udalkutxa delakoaren finatziazino sistema dala-ta:


/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Tabla normal”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:”"; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”;}

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta Lakua zein Iruñako Gobernuek harturiko azken neurriek kolokan jartzen dute udal finantziazioa. Udalei dirua bueltatzea eskatzeak edota hurrengo urterako finantziazioa murrizteak egoera gaiztotu besterik ez du egiten baina benetako arazoa toki erakundeen finantziazio sisteman dago. Eskuak loturik ditugu beste instituzio batzuek erabakitzen dutelako zein izan behar den gure finantziazioa, gure ekimen eta politikak erabat baldintzatuta daude inoiz ez dakigulako noraino izango dugun diru laguntza bat edo ez.Eta orain, beraien zerga politika dela medio, udalei 2008an jaso dugun finantziaziotik diru kopuru handi bat bueltatzea eskatzen digutenean edota 2009rako finantziazioa modu garrantzitsu batetan murriztuko dela jakinarazten digutenean kolapso egoera batetara eramaten dituzte toki erakundeak. Bizkaiko Foru Aldundiak 2008an jaso dugun finantziazioaren %5ª bueltatzea planteatzen du orain. Udalkutxa bidez aurreratu zigun 837 milioietatik 38 bueltatzea eskatzen du Foru Gobernuak. 2008an egin zuten aurreikuspena 837 milioietakoa bazen 2009rako 840 milioietakoa egin dute. Nork dio aurten ere zerga gutxiago bilduko ez dugunik eta honen zati bat berriz bueltatu beharko ez dugunik?

Inoiz baino behar gehiago ditugunean, herritarrek krisiaren ondorioak pairatzen hasiak diren egoera honetan, udalek ezin dugu dirurik bueltatu, behar duguna finantziazio handiagoa da. Sortu duten kolapso egoera honetan ezinezkoa da udal batek bete behar dituenak betetzea, horrela ezinezkoa da herritarrei eskaini beharreko zerbitzuak behar bezala bermatzea, horrela ezinezko egiten digute gure udalerrietan garatu nahi ditugun politikak aurrera ateratzea.

Eta gauzak argi esan behar ditugu, Aldundiek eta Lakuak zein Iruñako Gobernuak erabaki dituzten finantziazio murrizketak ez dira krisiaren ondorio bat, Zerga bidez gutxiago jaso baldin badute ez da krisiaren ondorioz, beraiek bultzatu dituzten zerga aldaketak sortu dute egoera hau. Adibide argiak ditugu enpresei edo errenta altuei begira hartu dituzten azken erabakiekin. Elkarteen Zergaren tipoak jaistea edota Ondarearen Gaineko Zerga desarraraztea erabaki eta horregatik bilduko dute diru gutxiago zerga bidez. Enpresaburuek ez dute etekin gutxiago izan baina askoz gutxiago ordaindu dute zerga bidez, eta egoera hori sortu duten indar politikoek ondorioak toki erakundeek ordaintzea planteatzen dute orain.

Udaletan dugun arduragatik ezin dugu horrelako planteamenturik onartu. Gure betebehar nagusia herriarekiko da. Are gehiago, pairatzen dugun krisi ekonomikoak beharrak biderkatzen dituenean udaletan politika aktiboak bultzatu behar ditugu. Eta horretarako finantziazio nahikoa behar dugu.

Finean, toki erakundeen finantziazio justua, duina eta nahikoa behar dugu, eta hori exijitu behar diogu Bizkaiko Foru Aldundiari. Udalen autonomia eta eragiteko esparrua babestu eta krisiaren aurrean eragile aktiboagoak bilakatu behar ditugu udalak. Horretarako finantziazioa behar dugu eta hori da exijitzen duguna, finantziazio justua eta nahikoa.

MOZIOA

1-    Larrabetzuko udalak Bizkaiko Toki Erakundeek behar duten finantziazio justua eta nahikoa exijitzen dio horren ardura duen Bizkaiko Foru Aldundiari, horretarako Udalkutxa delakoaren finantziazio sistema eguneratzea baino errotik aldatu behar dela aldarrikatuz.

2-    Larrabetzuko udala bere autonomia eta eragiteko esparrua aldarrikatzera behartuta dago, are gehiago, herritarrek pairatzen ari diren krisi ekonomikoaren ondorioei aurre egiteko udal politika aktiboagoak behar direnean.

3-    Larrabetzuko udalak 2008an jasotako dirutik Foru Gobernuak kopuru handi bat bueltatzea eskatzen diola ilusita zera adierazi nahi du: udal honi ezinezkoa zaio diru hori bueltatzea onartu herritarrei eman beharreko zerbitzuak eta udalerriak behar dituen politikak kolokan jarri gabe.

4-    Larrabetzuko udalak, toki erakundeen finantziazioaren murrizketa Bizkaiko Foru Aldundiak garaturiko zerga politikaren ondorio zuzena dela ilkusita,  arduradun Aldundia bera egitea eskatzen du. Horrekin batera eta herritarrek pairatzen dituzten krisi ekonomikoaren ondorioei aurre egiteko, Toki Erakundeentzako finantziazio lerro berezia sortzea eskatzen dio Foru Gobernuari.

5-    Onartutakoaren berri herritarrei, komunikabideei eta Bizkaiko Foru Aldundiari heleraziko zaio.

Larrabetzu, 2009ko urtarrila



/* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Tabla normal”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:”"; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”;}

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.