Posted in Urtarrila 2009

LARRABETZURAKO PLAN OROKORRA: Gaur eta bihar batzarrak

SORTU LARRABETZU lemapean Larrabetzurako Plan Orokorra burututeko herritarron iritzia batzen hasiko direz laster ADOS CONSTULTING enpresakoak. Herritarron iritzia, besteak beste, inkesta bidez batuko deurie. Inkesta horretako galderak herriko alderdi politikoakaz zein herriko elkarteakaz egon ostean proposatu deituez enpresakoek. Galdera horrek batu gura doguzan iritziak batzeko egokiak direzen eztabaidatuteko bi batzar egingo direz:

Gaur, urtarrilaren 7an, Larrabetzurako Plan Orokorra herritarron parte hartzean oinarrituta burutu daigun sortutako Kontseiluko 10 kideak batuko direz.

Bihar, urtarrilaren 8an, Kontseiluko kideak ADOS CONSULTING enpresakoakaz batuko direz inkestan zein galdera agertuko direzen behin betiko ebatziteko.

Okerrik ez bada, Plan Orokorrari buruzko aurkezpena, hileon akabuen egingo da, frontoian. Ordutik aurrera herritarrok gure iritzia emon ahal izango dogu.

Larrabetzuko ezker abertzaleak hasikera hasikeratik bultzatutako prozesua da, larrabetzuar guztion iritzia kontuen hartutea helburu dekon prozesue da, Larrabetzuren etorkizuna auzolanean erabaki daigun bultzatuten gabizen prozesua

SORTU LARRABETZU

ezkerretik behetik herritik

auzolanean

2009ko aurrekontuak: Ekarpenak egiteko epea asteon amaituko da

2009ko aurrekontuei ekarpenak egiteko epea bariku honetan amaituko da. Aurten, iaz legez, ezker abertzaleak  proposatutako metodologia erabili dau udalak aurrekontuak aurkeztu, eztabaidatu eta adostuteko. Metodologia horretan,  etxeetara 2009ko aurrekontuei buruzko informazinoa helarazo da. Ondino ekarpenak egin ez dozuezenok honek dozuez bideak:

- Udaletxeko sarreran dauen buzoia.

- Udalean bertan sartu leitekeen instantzia.

- Udalaren helbide elektronikora mezua: larrabetzuko.udala@sarenet.es

- Ezker abertzaleko zinegotzi direzen Marifeli, Juan Manuel, Maite eta Asier.

- Aretxabalan dauen buzoia.

- Blog hau berau

Ezelango zalantzarik izan ezkero, idatzi bertora

aurrekontuak auzolanean larrabetzu

GATAZKA KONPONTZEKO PROPOSAMENAK: NOR DAGOELA ISILIK?

ETAren ekintza armatuak direzela-eta isilik egotea, indarkeria begi onez ikustea eta bestelako abade irakaspenak emoten doskuezenari askotan esan dotsuegu ez garala isilik egotekoak, gatazkaren ondorioak geure azalean bizi doguzanok gatazka koponduteko proposamenak egiten gabizela aspaldiko urteetan, beste batzuk gaitzespen berba hutsalen azpian eroso bizi direzen bitartean. ETAk EITBren egoitza baten kontra egindako ekintzaren aste berean, milaka eta milaka euskal herritar alkartu gintzezan Bilbon esateko gatazka konpondu egin behar danez, ezinbestekoa dala euskal preso politikoen egoerari urtenbidea emotea, ez dogula onartuko ez heriotz zigorrik, ez bizi arteko kartzela zigorrik ez mendekuzko politikarik.

Gara egunkaritik:

Etxeraten manifestazioa Bilbon

Larrabetzuko Danonarteanek ezker abertzaleko kideak baztertzeko, seinalatzeko, deshumanizatzeko ahaleginetan segiduten deuen artean, guk proposamenak egiten segiduten dogu, Euskal Herriko gatazka politikoa konponduteko zein Larrabetzu ezkerretik behetik herritik egiteko.

Berria egunkaritik:

ARNALDO OTEGI: Herri honetan aldaketa etortzekotan, independentisten eskutik etorriko da

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.