Posted in Otsaila 2009

DOMEKAN URREZKO BOTOA! GORA GU TA GUTARRAK!!

Etsipenaren antidotoa berriz sortuko da ezker abertzalearen borrokatik

BERRIA egunkaritik

Eskubide zibil eta politiko barik utzi gura bagaitue, euren boterezaletasunerako eta interes partidistentzako oztopoa garalako baztertu gura bagaitue, gitxienez jakin dagiela asko garana baztertuak, eta gero eta gehiago izango garana.

Kanpaina honetan eta lehenago be, Ibarretxe jaunak publikoki esan dau ilegalizazinoan kontra dauela baina bitartean bere agindupean dauzen poliziak, PNVren Ertzainek, kanpaina hasiaz batera egundo egin ez deituezan kontrolez josi deituez vascongadak. Zertarako? D3Mren propaganda topatu, eroaleak atxilotu eta terrorista legez espainiako Audientzia Nazionalera epaituak izan daitezan bialduteko.

GARA egunkaritik : Sorginen ehiza

Tafallako baserritar bati entzun geuntson datorku akordura. ETBkoak joan jakozan ganaduaren salmentaren egoeraz galdezka eta hauxe erantzun eutsien: ” Se van a joder porque con nosotros los pobres no van a poder, porque cada dia somos mas“.

Arnaldo Otegiren berbak BerriaTBn

Besteenak be entzun, herritarron konfidantzarik zeinek ez dauen merezi argi eukiteko

gaur udalbatzarra

Gaur, iluntzeko 20:00etan udaletxeko batzargelan burutuko dan udalbatzarrean, besteak beste, honek gaiek egongo direz berbagai:

22.- Francisco Javier Alaiogoikoak Alaion bi etxebizitza egiteko asmoa eukola, proiektua Bizkaiko Arkitektoen Elkargokoei aurkeztu eutsien oneritzia jasotzeko. Bizkaiko Arkitektoen Elkargoak, besteak beste, proiektuek legea betetzen deuriela ziurtatu behar deurie. Oneritzia emon eutsien proiektuari eta oneritzi horregaz aurkeztu zeuen Francisco Javier Alaiogoikoak Larrabetzuko udalean. Udaleko arktitektoak be aldeko txostena egin zeuen. Ostera, hirigintza batzordean aztergai eukiela, ezker abertzaleko zinegotziari zalantza sortu jakon: Alaio auzoa, gune rurala bada eta Lurzoruaren lege barriaren arabera antzeko eremuetan 6 etxebizitza baino gehiago ezin badira egin, zelan emon dotsie oneritzia proiektuari Bizkaiko Arkitektoen Elkargokoek eta Larrabetzuko udaleko arkitektoak? Hirigintza batzordean zalantza argitu ez zanez, udaleko abokatua dan Beristaineri txostena egiteko eskatu jakon. Beristainen txostena etorri da eta txosten horren arabera, Lurzoruaren lege barriak galazo egiten dau Alaio inguruan etxebizitza gehiago egitea. Halan da ze, hirigintza batzordean Francisco Javier Alaiogoikoari bi etxebizitza egiteko lizentzia ez emotea ebatzi da.

Ezker abertzaletik, sano akats larria deritzogu bai Bizkaiko Arkitektoen Elkargokoen zein Larrabetzuko udaleko arkitektoaren ardurabakokeriari, izan be, zelan ez deurie ez batak ez besteak Lurzoruaren lege barria kontuan hartu? Zer esango dau Francisco Javier Alaiogoikoak?

Eta inork ezelango zalantzarik euki ez dagien dinogu oraingoan be ezker abertzalekoak izan garala etxebizitzak legez kanpo egitea galazo dogunak. Esan dagiela sugegorriek oraingoan be geu izan garala etxeak egiten utzi ez dogunak. Antzeko komentarioak heldu jakuz-eta, Goikolan egin behar diren etxebizitzen inguruan. Antza, ezker abertzalekook galazo dogu horrek etxeok egitea. Egia zein dan? Ardura dotsie halango guzurrak zabalduten deituezanari? Ardura dotsie jakitea PNVren esku dagoen Bizkaiko Foru Aldundiak galazoten dotsiela promotoreei Goikolan etxeak egitea? Ardura dotsie jakitea Larrabetzuko ezker abertzaleak ez dekola horretan ezelango zerikusirik?

24.- IBILGAILUEN ERROLDA

Hauxe da Larrabetzun dekoguzen turismo, autobus, kamioi, furgoneta, motor, erremolke eta traktoreen batuketa:

1.291 ibilgailu!! eta 1.800 bat bizilagun gara!! Eskerrak umeeak ez direzena kontuan hartzen

Erroldatutako ibilgailuen tasetatik 124.424€ jasoko dauz udalak

27.- EB-ARALAR alderdiaren mozinoa Gazako sarraskiaren inguruan

Gogoratuko dozuenez, ezker abertzaleak Gazako sarraskiaren inguruko mozinoa sartu zeuen aurreko udalbatzar batean. Orduan PNV eta EB-ARALARek ez zeurien onartu. Gaur, EB-ARALARen beste mozino bat eztabaidatuko da. Ezin dogu hona ekarri mozino horrek zer dinon bai PNVk bai EB-ARALARek berak azken orduko aldaketaren batzuk sartu gura ei deituezelako.

lazkaoko gertakizunak, gatazken iturburuak eta alderdi “demokratikoen” hipokresia

Lazkaoko herriko taberna  txikitu zeuen gizonaren jokabidea justifikatu deurie alderdi ” demokratiko” guztiek; batzuek, horrez gain, txalotu be egin deurie. Geuk be ulertzen dogu Lazkaoko bizilagunaren erreakzinoa, ez jaku arraroa iruditzen amorruak eta gorrotoak eragindako erantzun hori. Geuk be sentitzen dogu, askotan, ganera. Alderdi “demokratikoetako” ordezkari gehienek esan deurie ulertzekoa dala indarkeriazko egoera bateri indarkeriaz erantzutea. Izango ez da ba! Zelan hasi dira historia guztian gizonen arteko gerrak ba? zergatik sortu zan ba, ETA? zergatik dago ba, kale borroka? zergatik dago tortura? zergatik daude Euskal Herrian milaka soldadu espainiar? zergatik atxilotzen deitu Ertzaintzak euskal herritarrak ba?

Batzuen erreakzinoak ulergarriak dira. Beste batzuenak ez?

Orain dala gutxi, PNVko Izaskun Bilbao harro entzun gendun Bruselan “biktimen erakusketa” bat dala-eta esaten, euskal gizarteak biktimei erakusten dotsien errespetuaren adierazgarri dala “erakusketa” hori. Ai, baina EITBko hedabideei ez eutsien zehaztu eta kazetariek ez zeurien esan, ” erakusketa” ETAk eragindako biktimena baino ez zala.

Honako artikulua, gure blog eta herrikideak direzen Otzarakoak subjetiboegi eta ez-profesionaltzat dekien GARA egunkaritik hartu dogu: Comprension generalizada para quien ataco la herriko de Lazkao

A, eta ahaztu orduko, Otzarakoei galdera sortatxoa: DEIA zer da, ba, erabat objetiboa? Zer egiten dabil DEIA Txorierriko gehigarrian Larrabetzuarron diruegaz ez bada Tomas Ordeñana PNVko alkatearen aldeko kanpaina? Aurrekontuei buruz zein PLAN OROKORRAri buruz Txoriberrik atara deituzen artikuluak objetiboak izan direz, Otzarakideok?

Eta zer da ba EL CORREO ESPAÑOL egunkaria, erabat inpartziala eta objetiboa? Eta EITB? Nork agintzen dau EITBren administrazio kontseiluan ez bada PNV?

EUSKARA-KULTURA-KIROLA: Ordenantzak eta dirulaguntzak

Atzo iluntzean udaleko Kultura batzordeko hiru zinegotzik eta kirola batzordeko batek Larrabetzuko elkarteek zein norbanakoek dirulaguntzak eskatzeko ordenantzak aurkeztu euskuezan. Batzuei burokratikoegiak iruditu jakiezan, ohituta dauzen beste batzuei, ostera, beste erakunde askotan eskatzen direzenen antzekoak. Helburua diru publikoa irizpide ahalik eta objetiboenetan banatzea eta Larrabetzuko herritarrentzat intereskoak direzen egitasmoak diruz laguntzea dala azaldu zeurien zinegotziek.

Atzo aurkeztutako ordenantzak proposamena direzela be azpimarratu zeurien, erabileraren podazuz hobetu beharko doguzenak eta paperean berba pisutsuz beteak badirudie be, praktikan malgutu direzenak.

Herriko elkarte gehienak batu bagintzezan be, egon leike 2009an egitasmoren bat aurkeztu gura dauen norbanakorik. Halan da ze, aurten honakoak izango direz epeak:

2008ko egitasmoak justifiketako: martxoaren 31a

2009rako egitasmoak aurkezteko: martxoaren 31

Ekitaldi puntualen bat aurkeztu gura bada, bi hilabete lehenago egin beharko da.

Informazino gehiago gura dauenak galdetu zinegotziei: Marifeli, Jose Martin, Iñigo Manci, Asier edo Mari Carmen

edo joan liburutegira Maiterengana.

elkarteei dirulaguntzak emoteko ordenantzak

Larrabetzuko udala. Kultura, Euskara eta Hezkuntza batzordea

Kirola, Osasuna eta Gizarte Ondoizatea batzordea

Elkarteei dirulaguntzak emoteko Larrabetzuko udalak izango dituen Ordenantzak aurkezteko, bilera egingo da_

BILERAREN DATA: Otsailaren 24a

LEKUA: Anguleri kultur etxea

ORDUA: 19:30

ZERGATIK EZ GAITUEN GURA INSTITUZINOETAN: PNVren ustelkeria

Ez dago urrun joan beharrik, ez egon espainiako PPko ustelkeria eta prebarikazio kasuei begira, guk auzoan dekoguz-eta, Lezaman bertan. Gu terroristak ei gara, bihotzbakoak, hiltzaileak… baina epaitu eta inogaz ezelango zorrik ez dekogunak, herritarrari guzurrik esaten ez dotsiegunak, kargu publikoak alderdiaren interesetarako erabiltzen ez doguzenak.

Zorionak Lezamako ezker abertzaleko gure kideari, legez kanporatuta egon arren, lan itzela egin dozuelako

GARA egunkarian: LA FISCALIA IMPUTA A ONCE EDILES DEL PNV DE LEZAMA UN DELITO URBANISTICO

Eskerrak Larrabetzun PNVk berak bakarrik onartu zeuen aurreko Plan Orokorra bertan behera utziazon eta barria auzolanean egiteko Kontseilua sortu gendun.

LARRABETZURAKO PLAN OROKORRA: Zelango Larrabetzu gura dogu?

Ez deurie ezker abertzalea instituzinoetatik kanpo gura bakarrik independentistak garalako. Instituzinoetatik kanpo gura gaitue instituzinoak herrigintzarako izan behar direzela aldarrikatuten dogulako, instituzinoak herritarren zerbitzurako izan behar direzela, ezin direzela instituzinoak erabili interes partidista eta ekonomikorako, ezin direzela instituzinoak erabili negozioak egiteko eta herritarren iritzia ezetarako kontuan hartuko ez deuen politika egiteko. Ezker abertzalea instituzinoatatik kanpo gura deurie, alkatetza dekogun herrietan demokrazia parte hartzailea landuten dogulako, egiten dogun guztia herritarrakaz batera egiten dogulako, eguneroko beharragaz demostretan gabizelako benetako politika ezkertiarrak praktikan ipinten doguzela, udalak herrigintzarako, herria auzolanean egiteko direzela uste dogulako, Euskal Herria herrietatik egiteko ahaleginean gabizelako. Eta hori ezin deurie onartu ez espainiako indar nazionalistek ez Euskal Herriko eskuindeko kontserbadoreek.

Larrabetzurako Plan Orokorra gure jardunaren adibideetako bat da, ez bakarra, baina bai sano garrantzitsua, Larrabetzuren etorkizuna jokoan dau-eta.

Hori dala-ta, Larrabetzuko Plan Orokorra egiteko Kontseiluan zein udal-taldean gabizen kideok, Plan Orokorrari egiteko proposamen batzuk aurkeztu gura dotsueguz, zer deritzezuen jakin gura dogu-ta

HERRIBATZARRA: Otsailaren 12an, 20:00etan Anguleri

larrabetzu auzolanean euskal herria

DEMOKRAZIA ORAIN. Salbuespen egoerari STOP! Gaur kontzentrazinoa eta zapatuan manifestazinoa

Justiziagaz ezelango zerikusirik ez dekon epaia hartu eta barriro be milaka euskal herritar gura dogun aukera politikoari botoa emoteko aukera barik utzi gaitue.  Zer egin geinke herritarrok?

GAUR, 19:30ean, kontzentrazinoa plaza.

ZAPATUAN

,

ZER EGIN GEINKE HERRITARROK ILEGALIZAZIOEI AURRE EGITEKO?

BATASUNA, LARRABETZUARROK, AuB, HZ, EAE-NV, EHAK, D3M, ASKATASUNA… ZEIN DA HELBURUA?BERRIA egunkarian

NON DU MUGA ESPAINIAKO JUSTIZIAK? EZ DAGO INDEPENDENTZIAREN ALDEKOA IZATEKO ESKUBIDERIK? ESPAINOLAK ETA FRANTSESAK IZAN BEHAR DOGU DERRIGOR?

DANA ONARTU BEHAR DOGU? NOZ ARTE? ZER EGIN GEINKE HERRITARROK?

GARA egunkarian

gaur ez-ohiko udalbatzarra, bihar herribatzarra eta etzi kontzentrazinoa

  • Gaur ez-ohiko udalbatzarra dau, 20:00etan, udaleko aretoan.

GAIA: Martxoaren 1eko hauteskundeatako mahaietan zein larrabetzuar egongo dan zozketatu eta mahaiak osatutea.

  • Bihar, herribatzarra egingo dogu 20:00etan Angulerin.

GAIA: D3M eta martxoaren 1eko hauteskundeak

  • Etzi, kontzentrazinoa plazan.

Salbuespen egoerarik ez! Aukera guztiak baldintza bardinetan!

Barikuko kontzentrazinoagaz bat, gogoratu D3Mko eta Askatasunako 13 lagun deklaratzera deitu deituzela Baltasar Garzon epaile faszistak.

BERRIA egunkarian

GARA egunkarian

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.